2009/11/11

Irudiak txertatu ala itsatsi?

Dokumentu batean irudi bat jarri nahi badugu bi aukera nagusi ditugu:
  • irudia gorde -gordeta ez balego- , Editatu > Txertatu > Fitxategitik eta arakatzailearekin hautatu, edo
  • irudia kopiatu eta dokumentuan itsatsi.
Bigarren aukera, sarri, azkarragoa eta errazagoa bada ere lehenengoa seguruagoa da eta pisu gutxiago eransten dio dokumentuari. Sarean bilatuta ez dut apenas informaziorik ikusi gaiari buruz baina badirudi arinago izatearen arrazoia dela, txertatuz gero, irudiaren bereizmena 72dpi-ra murrizten dela.
Esperimentu txikia egin dut: 588,4KBko irudi bat jarri dut testu prozesadorearen orri zuri batean itsatsia eta txertatua; itsastean dokumentuaren pisua askoz handiagoa da (1,9MB) txertatzean baino (630,8KB). Kalitatea, itxuraz bederen, berdintsua da. Kontuan izateko, batez ere, irudi asko duten testu, aurkezpen eta abarretan.

2009/11/07

Nola kopiatu Calc-eko datuak Writerreko taula batera

Ohiko eragiketa bat da kalkulu-orritik zenbait datu kopiatzea testu batean taula moduan itsasteko. Bada, OpenOfficen itsatsi arrunta edo Ctrl+V egiten badugu ez da itsasten taula moduan metadatu moduan baizik, hau da kalkulu orri zati bezala, editatzeko aukerarik gabe. Taula bezala itsasteko egin behar dugu: Edizioa > Itsatsi berezia eta agertzen zaizkigun aukeren artean bi hauetako bat hautatu:



  • DDE esteka: aukera hau erabiliko dugu baldin eta nahi badugu testu prozesadoreko taula berritzea jatorrizko kalkulu-orria aldatzen denean. Testua irekitzean galdetzen digu ia esteka eguneratu nahi dugun.
  • Formatudun testua (RTF) aukera erabiliko dugu eguneratzerik interesatzen ez zaigunean.

2009/10/03

PhotoFilmStrip argazkiekin bideoak sortzeko aplikazioa

PhotoFilmStrip doako aplikazio berriaren bidez argazkien segida batez bideo bat sor dezakegu. Argazkiak kargatu, behar izanez gero biratu, ordenatu, zenbat segundo iraun behar duten zehaztu, azpititulua jarri eta, batez ere, Ken Burns efektua aplikatu, alegia zoom aurrera, atzera edo alde batetik besterako ekorketa aplika dezakegu. Bukatzeko audioa erantsi eta bideoa sortu.
Aplikazioa Linux zein Windowsen gainean dabil.
Informazio gehiagophotofilmstrip.org orrian.


Ubuntun instalatzeko Software-zentroan bilatu edo terminalean idatzi:

2009/09/30

MRBS instalatu Ubuntu zerbitzari batean

Ikasturte hasiera honetan beste urrats txiki bat eman dugu Linuxen eskutik institutuan, Ubuntu Server instalatu dugu ekipo batean zerbitzari lanak egin ditzan. Eman diogun lehenengo lanak FTP zerbitzua (intraneten dokumentuak eskegitzeko) eta MRBS (Meeting Room Booking System) institutuko hainbat baliabide (gelak, orga-multimediak...) erreserbatzeko eta euren erabilera erregistratzeko web-aplikazioa. Horretarako zerbitzarian LAMP zerbitzua (Linux Apache Mysql Php) martxan jarri, programa bere webgunetik jaitsi eta programaren argibideekin eta "kaguen" batzuk botata lortu dugu abiatzea. Orain arte Windowsen gainean ibili dugu eta ezin hobeto dabil Linuxean.
Programaren instalazio-argibideak gure komentarioekin batera hemen.
Hona bere itxura: Ezkerreko zerrendan baliabide multzoak ageri dira eta taulan erreserbak.

 

Jommlaren instalazio tutorial honen lehenengo bi urratsak lagungarriak izan daitezke.

2009/09/17

Nola jarri irudi bat atzeko plano bezala OpenOffice Impress diapositiva batean

Demagun aurkezpen batean irudi batek diapositiba osoa hartu behar duela eta haren gainean geziak, testua edo holakorik jarri behar dugula; oso tipikoa, esate baterako mapekin edo arte lanekin. Txertatu>Irudia>Fitxategitik egingo bagenu arazoak izango genituzke gainerako objektuak hautatzeko. Horregatik erosoagoa da irudi hori atzeko plano bezala jartzea.

Nola egiten da?

  1. Kokatu diapositiba zurian.
  2. Egin eskuineko klik edozein tokitan eta laster-menua agertuko da.
  3. Hautatu Diapositiba>Ezarri diapositibaren atzeko planoko irudia.
  4. Arakatzailean irudia hautatu
  5. Galdetuko dizu irudi hori diapositiba horretako atzeko planoa izango den edo diapositiba guztietakoa. Jeneralean horretakoa izango da.


OpenOffice Drawing aplikazioan antzeko efektua lortzeko, alegia irudi baten gainean eskema, testuak... ipintzean irudi bera ez hautatzeko honela egin daiteke: fitxategi berri bat irekitzen dugunen geruza aktiboa Diseinua izenekoa da, lan eremuaren ezker beheko aldean agertzen da erreferentzia.
  1. Txertatu lan-eremuan irudia(k)(mapa, argazkia...) eta Diseinu erreferentzian eskuin klik egin eta Aldatu geruza > Blokeatuta aktibatu, hartara geruza horretako elementuak ezin dira hautatu eta editatu, eta ezin dira elementu gehiago sartu.
  2. Diseinu erreferentzian berriz ere eskuin klik egin eta oraingoan Txertatu geruza. Geruza berriari nahi duzun izena jarri eta bertan txertatuko dugu laukizuzenak, geziak, testuak eta abar era erosoago batean.

Aukera bat da geruza batzuk sortzea eta, geruzak ezkutatu eta agerraraz daitekeenez, atzeko mapa edo irudi bakarraren gainean bilakaera baten faseak hainbat geruzatan ikus daitezke.