2009/05/30

Adblock Plus publizitatea blokeatzen duen Firefox gehigarria

Badakit web-orri askok publizitatetik bizi direla baina niri gogaitzen nau, nabigazioa moteltzen du eta txikiak nahi ez dituzten orrietara eramaten ditu.
Firefoxek pop-up leihoak blokeatzen ditu baina horrek publizitate guztia ez du kentzen. Gainerakoa, alegia bannerrak, Google AdSense eta abar blokeatzeko tresna interesgarria da Adblock Plus gehigarria.

Nola funzionatzen du:
  • Lehenik eta behin bertatik eskuratuko dugu.
  • Abiatzen den aurreneko aldian iragazki-paketeak instalatzea eskaintzen digu. Nik Frantziakoa instalatu dut, hurbiltasunagatik. Horrek publizitate gehiena filtratuko du baina pasatzen dena eskuz filtratuko dugu publizitate-irudian eskuin klik egin eta iragazki multzora erantsiz.
  • Adblock-en ikonoa tresna barran agertzen da baina aukeretan kendu edo egoera barrara eraman dezakegu.

Aldea ikusteko hona Childtopia, umeentzako jolasak politak euskaraz eskaintzen duen orria publizitatearekin ...
eta gabe.

Beste gehigarri interesgarriak ikusi nahi baduzu klikatu bertan.

2009/05/28

Tagzania: puntuak, ibilbideak edo eremuak geolokalizatzeko web-zerbitzua.

Gipuzkoako Tagzania Services enpresak geokokapen zerbitzua eskaintzen du. Honi esker toki, eremu edo ibilbidearen berri eman ahal izango dugu postaz, blogaz edo bestelako web orriren bitartez.
Erabili ahal izateko tagzania.com orrian sartu eta, aurreneko aldia bada, erregistratuko gara. Ondoren, lokalizatu beharreko elementua hautatuko dugu:Delako elementua mapan kokatu eta honi buruzko informazio gehigarria jarriko dugu: izena, etiketak, deskripzio laburra, web-orria. Gorde eta prest egongo da ikusi, bidali edo web batean kapsulatzeko.

Hona adibide bat. Kasu honetan Antigua-Luberri BHIko eremua:

Antigua-Luberri BHI

Erabilpen didaktiko aunitz dituen lanabesa da. Adibide bat ikusi nahi baduzu begira Antonio Machadori buruzko unitate honen bigarren aktibitatea.

2009/05/25

Gmail euskaraz. Ba zen ordua!

Azkenean Googlekoek onartu dute Gmail euskaraz erabili ahal izatea.

Interfazea euskaraz ikusteko egin behar dena:

  • Gure kontuan sartu
  • Ezarpenak aldatu horretarako goiko partean, gure kontuaren eskuinaldean agertzen den Configuración edo Settings atalean klikatu eta "Idioma de visualización de Gmail" atalean Euskara hautatu, beheraino korritu eta "Guardar cambios" botoia sakatu.


Eta orain area: euskaraz jarriz gero Docs eta Egutegia loturak galtzen dira.

Ea laster euskarazko interfazea aktibatzen duten eta loturak berreskuratzen ditugun.

2009/05/21

OpenOffice.org 3.1 euskaraz jaisteko prest

Dagoeneko jaisteko prest dago OpenOffice.org 3.1 bertsio berria euskalgnu.org web orritik. Windows, Linux eta Solaris sistemetarako (laster MacOs).



Instalatzeko jaitsitako fitxategian klikatu eta deskonprimituko da. Ondoren instala zure sisteman ohikoa den eran instalazio abiatu eta morroiak lagunduko dizu erraz instalazioa burutzen. Gogoan izan Xuxen IV zuzentzaile ortografikoaren gehigarria hemendik jaitsi dezakezula (aurreko bertsioan instalatuta ez bazenuen). Jaitsi ondoren klikatu eta bera bakarrik instalatuko da.

Bertsioaren zenbait berrikuntza:
Aplikazio guztietan:
  • Anti-aliasing sistemaren bidez grafikoen ertzak leunagoak ikusten dira.
  • Grafikoak mugitzeko klikatu eta errestan eramatean aurreikuspen bat erakusten du.
  • Hautapenak argiagoak: gardenak direnez jatorrizko koloreak hobeto antzematen dira.
Kalkulu orrian:
  • Hobekuntzak datuen adierazpen grafikoetan. Batez ere balio negatiboetan.
  • Aukera gehiago datuak ordenatzean.
  • Orrialdearen aurrebistan inprimaketa-area orrira egokitzeko laguntzailea:


Testu prozesadorean:
  • Elkarlanetan oharrei erantzuteko aukera eta beste kolaboratzaileek egindako ekarpenak onartzeko edo ukatzeko aukera gehitu dute.
  • Goimarratzea erantsi dute. Azpimarratzearen antzekoa baina karaktereen gainetik.






2009/04/28

ARTypist mekanografia online euskaraz

Orain arte ingelesez, gazteleraz eta katalaneraz zegoen online aplikazioa dagoeneko euskaraz dugu. Instalaziorik gabe, web orri batetik (http://www.artypist.com/) ikas dezakegu mekanografia. Erregistratu behar da eta, horri ezker, programak gogoratzen du zein mailatan ari garen.

Interfazea euskaraz ikusteko klikatu ikurriñan.

eta, ekin lanari!



Irakasleok posible dugu irakasteko offline aplikazio bat erabili eskolan, Type Faster esate baterako, ARTypist gomendatu etxean edo praktikatzeko, eta Addictive Typinf Drills ebaluatzeko.
Eskerrik asko Jose Luis.


2009/04/27

Forecastfox euskaraz

Firefox nabigatzailean eguraldiaren berri ematen digun Forecastfox gehigarria orain euskaraz agertzen da. Termino guztiak ez dira euskaraz agertzen baina, tira, asteko egunak, eguraldia eta ezarpenak bai. Euskaraketa Gotzon Egiak egin du. Eskerrik asko.



Forecast instalatzeko: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/search?q=forecastfox&cat=all
Beste zenbait gehigarri interesgarri: http://alexgabi.blogspot.com/2009/01/firefox-gehigarriak-firefox-interneteko.html