PhotoFilmStrip doako aplikazio berriaren bidez argazkien segida batez bideo bat sor dezakegu. Argazkiak kargatu, behar izanez gero biratu, ordenatu, zenbat segundo iraun behar duten zehaztu, azpititulua jarri eta, batez ere, Ken Burns efektua aplikatu, alegia zoom aurrera, atzera edo alde batetik besterako ekorketa aplika dezakegu. Bukatzeko audioa erantsi eta bideoa sortu.
Aplikazioa Linux zein Windowsen gainean dabil.
Informazio gehiagophotofilmstrip.org orrian.
Ubuntun instalatzeko Software-zentroan bilatu edo terminalean idatzi:
2009/10/03
2009/10/02
2009/09/30
MRBS instalatu Ubuntu zerbitzari batean
Ikasturte hasiera honetan beste urrats txiki bat eman dugu Linuxen eskutik institutuan, Ubuntu Server instalatu dugu ekipo batean zerbitzari lanak egin ditzan. Eman diogun lehenengo lanak FTP zerbitzua (intraneten dokumentuak eskegitzeko) eta MRBS (Meeting Room Booking System) institutuko hainbat baliabide (gelak, orga-multimediak...) erreserbatzeko eta euren erabilera erregistratzeko web-aplikazioa. Horretarako zerbitzarian LAMP zerbitzua (Linux Apache Mysql Php) martxan jarri, programa bere webgunetik jaitsi eta programaren argibideekin eta "kaguen" batzuk botata lortu dugu abiatzea. Orain arte Windowsen gainean ibili dugu eta ezin hobeto dabil Linuxean.
Programaren instalazio-argibideak gure komentarioekin batera hemen.
Hona bere itxura: Ezkerreko zerrendan baliabide multzoak ageri dira eta taulan erreserbak.
Jommlaren instalazio tutorial honen lehenengo bi urratsak lagungarriak izan daitezke.

2009/09/17
Nola jarri irudi bat atzeko plano bezala OpenOffice Impress diapositiva batean
Demagun aurkezpen batean irudi batek diapositiba osoa hartu behar duela eta haren gainean geziak, testua edo holakorik jarri behar dugula; oso tipikoa, esate baterako mapekin edo arte lanekin. Txertatu>Irudia>Fitxategitik egingo bagenu arazoak izango genituzke gainerako objektuak hautatzeko. Horregatik erosoagoa da irudi hori atzeko plano bezala jartzea.
Nola egiten da?

OpenOffice Drawing aplikazioan antzeko efektua lortzeko, alegia irudi baten gainean eskema, testuak... ipintzean irudi bera ez hautatzeko honela egin daiteke: fitxategi berri bat irekitzen dugunen geruza aktiboa Diseinua izenekoa da, lan eremuaren ezker beheko aldean agertzen da erreferentzia.

Aukera bat da geruza batzuk sortzea eta, geruzak ezkutatu eta agerraraz daitekeenez, atzeko mapa edo irudi bakarraren gainean bilakaera baten faseak hainbat geruzatan ikus daitezke.
Nola egiten da?
- Kokatu diapositiba zurian.
- Egin eskuineko klik edozein tokitan eta laster-menua agertuko da.
- Hautatu Diapositiba>Ezarri diapositibaren atzeko planoko irudia.
- Arakatzailean irudia hautatu
- Galdetuko dizu irudi hori diapositiba horretako atzeko planoa izango den edo diapositiba guztietakoa. Jeneralean horretakoa izango da.

OpenOffice Drawing aplikazioan antzeko efektua lortzeko, alegia irudi baten gainean eskema, testuak... ipintzean irudi bera ez hautatzeko honela egin daiteke: fitxategi berri bat irekitzen dugunen geruza aktiboa Diseinua izenekoa da, lan eremuaren ezker beheko aldean agertzen da erreferentzia.
- Txertatu lan-eremuan irudia(k)(mapa, argazkia...) eta Diseinu erreferentzian eskuin klik egin eta Aldatu geruza > Blokeatuta aktibatu, hartara geruza horretako elementuak ezin dira hautatu eta editatu, eta ezin dira elementu gehiago sartu.
- Diseinu erreferentzian berriz ere eskuin klik egin eta oraingoan Txertatu geruza. Geruza berriari nahi duzun izena jarri eta bertan txertatuko dugu laukizuzenak, geziak, testuak eta abar era erosoago batean.

Aukera bat da geruza batzuk sortzea eta, geruzak ezkutatu eta agerraraz daitekeenez, atzeko mapa edo irudi bakarraren gainean bilakaera baten faseak hainbat geruzatan ikus daitezke.
2009/08/31
Eskolarako, lanerako, etxerako software-bilduma
Iraila: ikasturte berria, entziklopedia eta bildumen garaia, ekipoei softwarea zaharberritzeko sasoia, software libreari lekua egiteko tenorea, aplikazio euskaldunak instalatzeko aroa da. Eginkizun horretan laguntzeko asmoz software katalogo txiki* hau prestatu dut.
Beste bat? Ez al da nahikoa UEUrena, IMHrena edo Jakintza Ikastolakoa? Baliteke, zeuk erabaki.
Windowsen gaineko aplikazioak dira gehienak, batzuk Linuxerako eta baten bat Macintosherako.
Batzuk instalatzeko aplikazioak dira, besteak on cloud motakoak, hau da instalatu gabe internetetik ibiltzekoak (konexioa ezinbestekoa dute eta motelagoak dira baina elkarlanerako eta noiz behinkako erabilpenerako oso aproposak dira eta sistema guztietan ibiltzen dira).

*Ez espero Softcatalá-ren antzekorik.

2009/07/17
PhotoFunia aurpegien editorea online
Aspaldi honetan aplikazio serioez aritu naiz eta gaur bitxikeri goxo ttiki bat ekarri nahi dut. Web honetara lagun baten arpegia igo, ereduetako bat hautatu eta istant batean bueltatuko dizu aurpegia editatua. Errez eta azkar. Hasi abudo lagun baten aurpegia bilatzen, edo XnView bezalako editore baten bidez argazki batetik ebaki, gorde eta ... PhotoFunia
![]() |
From Luberri |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)