2019/10/16
Gcompris Android-erako
KDE proiektuak hartu du bere gain GCompris joko hezigarrien bilduma. Linux, Windows, Mac, Android... bertsioak bere web-orritik deskarga daitezke baina Androiden kasuan bertakoa oso mugatua dago eta pagokoa iradokitzen du. Bertsio osoa Fdroid orritik deskargatu daiteke (orriaren bukaeran Download APK). Apk fitxategi hori mugikorra, tableta edo monitore interaktiboan dagoela bi klik egin eta instalatu.
Joko batzuk oraindik ez daude euskaraz baina laster egongo direla espero dut.
2019/10/05
Luberri_18.04.4_64bit.iso prest dago.
Harekin batera Foliate epub eta gainerako e-liburuen irakurgailua. Irakurgailu honek oharrak, nabarmentzeak, hiztegiko kontsultak, bilaketak... eta abar egiteko aukera ematen du. Tresna baliotsua batez ere literaturako irakasleentzat, izan ere, literaturako klasikoak doan eta erraz eskuratu daitezke epub formatuan eta IKASLEAK karpetan jarrita -edo bestela- ikasleentzat eskuragarri jar daitezke.
Ordenagailuak domeinuan sartzeko eragiketa errazteko script txiki bat prestatu dut (Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu) garai bateko domainjoin-gui-ren lana egiten duena.
Aspaldi honetan EAEko Hezkuntzak bidalitako eramangarriak zenbait irakaslek etxera eraman eta ezin zuten etxeko wifira konektatu. Hori konpontzeko arau bat sartu dut. Horri esker ir... erabiltzaileek wifiak atzitzeko baimena dute.
Deskargatzeko eskuin paneleko Luberri sistema lotura klikatu eta bertsioa aukeratu.
2019/09/26
Moodle Egunkaria jarduera
Irakasleak ikasleen sarrerak ikusgai ditu:
Bertan sartuta ikasleen sarrerak ikusi, iruzkindu eta, nahi izanez gero, kalifika ditzake:
Jarduera interesgarria izan daiteke ebaluazioaren ikuspuntutik, batez ere proiektuen bidez funtzionatzen duten materietan. Ikaslearen bloga honen funtzio berdintsua izan dezake baina ikaslearentzat bloga ezkutuan geratzen da eta ez du errez betetzearen beharra ikusten, egunkaria, ordea, agerian dago eta irakasleak behartzen ahal du betetzen.
EAEko eskola publikoetan erabili ahal izateko ikastetxeko Moodle arduradunari esan behar zaio CAUri (cauf09[a bildua]hezkuntza.net) eskatzeko Journal plugina instalatzeko.
2019/09/02
Moodle 3.4.3tik 3.6.4ra, berritasun nagusiak
Oraingoan pasa den ikasturtean erabili izan dugun 3.4.3 bertsiotik 3.6.4 bertsiora pasa dituzte uztaila eta abuztu bitartean.
Hona hemen hobekuntza nabarmenenak:
- Behin saioa hasita Boost-eko ezkerreko panelean aginte panela agertzen da. Bertan erabiltzailea matrikulatuta dagoen ikastaroak soilik agertzen dira. Oso praktikoa ikasle zein irakasleentzat. Panel honetan bi hobekuntza inplementatu dituzte:
- Ikastaro bakoitzari irudi miniatura bat esleitzen ahal zaio. Irudia jartzeko administratzaileak edo irakasleak egin dezake ikastaro bakoitzaren ezarpenak editatuta, ikastaroaren deskribapenaren azpian dago atal bat ikastaroaren laburpeneko fitxategiak izenekoa. Bertara igo edo jaregingo dugu irudia. Irudia nahiko panoramikoa da 340x130 pixelekoa, aplikazioak txikitu eta egokituko du.
- horretaz gain erabiltzaileak erabaki dezake bere ikastaro guztiak ikustea edo batzuk:
Hau da aginte panelak irudiekin hartzen duen itxura:
- ikonoak menuetan
- Atto editorean zuzenean grabatu daitezke soinuak eta bideoak
- hobekuntzak moodle app-an
- Galdera bankuko galderei etiketak jartzen ahal zaie eta haien bidez galderak iragazi.
- mezularitza interfaze berria. Bertan erregistratzen dira bidalitako eta jasotako mezu guztiak.
- Nextcloud integrazioa (CAUri adierazi behar zaio zein den ikastetxeko Nextcloud)
- Arrastatu eta jaregin galderak editatzea orain errazagoa da.
Beste alde batetik Hezkuntza Sailak Boost gaia edo itxuran erabiltzen zen estiloen CSSan hobekuntzak egin ditu edukiak hobeto ikusteko. Nire ustez momentu ona zure ikastetxeko gunea Moodleen itxura ofizial berrira pasatzeko. Hori egiteko cauf09@hezkuntza.net kontuan eskatu behar da.
Bukatzeko H5P pluginaren azken bertsioan jarduera berri bat dago: letra-zopa (Find the words). Bilatu behar diren izenak emanda letra-zopa sortzen du. Aukeran dago alboan izenak ikustea ala ez.
2019/08/30
Thunderbird 68, berritasun batzuk.
Bertsio hau esperimentala da eta 68.1 atera arte ez Thunderbird ez da bertsio honetara eguneratuko, baina probatu nahi izanez gero thunderbird.net orritik deskarga daiteke.
Berritasun batzuk:
- Menu nagusia zutabe batera ekarri dute eta Firefoxenaren itxura eman diote.
- Hobespenak fitxa horizontaletan agertu beharrean zutabe bertikala eta fitxa horizontalak konbinatzen ditu.
- Gai ilunean hobekuntzak egin dituzte.
Berritasunen inguruan informazio gehiago topatu dezakezu Thunderbirden orrian (ingelesez).
Eta dena euskaraz Ander Elortondo eta Librezaleri esker.
2019/07/08
Promethean arbelako kontrolatzaileak Ubuntu 18.04rako
Ekaina aldean Promethean enpresak arbelen Ubuntu 18.04rako kontrolatzaileak, ActivDriver, eskuragarri jarri ditu. Bere web orrian bi modu deskribatzen ditu instalatzeko: terminalaren bidez eta Synaptic-en bidez. Nik terminalaren (Ctrl+Alt+T) bidezkoa euskaratu dut:
Administratzaile bezala:
Editatu sources.list fitxategia:
sudo gedit /etc/apt/sources.list
Gedit-en ordez Xed, Nano edo bestelako testu editorea erabiltzen ahal duzu. Dokumentuaren bukaeran gehitu bere PPAren lerroa:
deb http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/ubuntu bionic oss non-oss
Deskargatu autentifikazio gakoa:
cd Deskargak && wget http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/PrometheanLtd.asc
Gehitu autentifikazio gakoa:
sudo apt-key add PrometheanLtd.asc
Eguneratu errepositorioak:
sudo apt update
Instalatu ActivDriver paketea:
sudo apt install activtools
Eskatzen badizu menpekotasunak instalatzeko erantzun baietz (B).
Berrabiarazi ordenagailua eta -azpiko oharrak kontuan hartuta- arbela aktiboa egongo da eta sistemaren erretiluan ActivDriveren ikonoa agertuko da
Oharrak:
- Zerbitzu teknikoaren arabera Promethean-ek GNU/Linuxerako prestatu du kontrolatzailea Ubuntu 18.04rako eta, zehazki, bere lehenetsitako mahaigaina den Gnome Shell-erako. Horrek esan nahi du Ubunturen beste "koloreetan" agian ez duela ongi funtzionatuko. Hain zuzen ere, Luberrik erabiltzen duen Gnome Flashback-en azpi-menuek ez dute funtzionatzen. Beraz, nire gomendioa da arbeletan Ubuntu arruntaren mahaigaina erabiltzea. Horretarako, Luberrin, erabiltzailea sartzeko unean, gurpil horzdunean klik egin eta Gnome-Flasbak Metacityren ordez Ubuntu hautatu.
- Arbelean marrazteko eta lanabes osagarriak erabiltzeko Prometheanen Activ Inspire instalatzen ahal duzu, edo arbela guztietan funtzionatzen duen software libreko Openboard (Luberrin instalatuta dago, bestela hemen dituzu instalatzeko jarraibideak) edo Xournal++. Azpiko animazioan ikusi nola finkatu atrakalekua edo dock-ean.
- LibreOfficeko azpi-menuek ez dute funtzionatzen ez eta Ubunturen mahaigain arruntean (zerbitzu teknikoaren esanetan LibreOfficeren bug bat).