Iñigo Gebara IKTroak urtearekin batera blog berria ekarri digu informatika, teknologia eta hezkuntza uztartzen, eta hori dena saltsa librean sukaldatua.
Lehenengo mezuak ikusita gure RSS harpidetzan sartzeko meritu osoa du.
Animo Iñigo; egiten dituzunak dokumentatzen asko ikasiko duzu eta guk probetxu aterako diogu.
Urte askotarako!
2015/02/10
2015/02/06
"Linuxen instalazioa eta administrazioa eskolan" ikastaroa
Ikastetxean Linux, Active Directory-n integratuta eta zerbitzariko karpetak konpartituta, nola dabilen probatu nahi baduzu agian ikastaro hau interesatzen zaizu. Bertan ikusiko dugu nola prestatu instalazio propioa zure eskolarako eta nola ezarri ekipoetan wifiak, inprimagailuak, arbel digitalak eta abar.
6 orduko ikastaro bera bitan eskainiko dugu:
- Asteazkenetan goizez (11:00-13:00) otsailaren 11 eta 25ean eta martxoaren 11ean.
- Asteazkenean arratsaldez (16:00-19:00) otsailaren 25ean eta martxoaren 4an.
EDUKIAK
- Zertarako Linux. Software librearen abantailak.
- Linuxen ezaugarri nagusiak.
- Ubuntu: Mahaigaina, fitxategien arakatzailea, aplikazio nagusiak eta formatuen afera.
- Linux-ekipoak Windowsen Active Directoryn integratu eta konpartitutako karpetak eta karpeta pertsonalak mapeatu.
- Distribuzio propioa prestatu eta instalatu.
- Ekipoen ezarpenak: wifia, inprimagailuak, IP finkoak...
- Ekipoen kudeaketa: softwarearen eguneratzeak, programen instalazioa...
- Dominioaren kudeaketa: Terminal Server...
- Arbel digitala: Smarten kalibrazioa, Open-Sankoré.
- Instalazioen erritmoak eta irizpideak.
- Juniper.
- Laguntza teknikoa.
- Posta-zerrenda.
- Intraneta Linuxen.
15 ikastaro bakoitzean.
TOKIA
Irungo Berritzeguneko informatika-gelan (Karrika Nagusia 43).
ZALANTZAK ARGITZEKO
Tlf: 943625144 luz. 18
PREZIOA
doakoa
IZENA EMATEKO
Goizekoan
Arratsaldekoan
2015/01/31
Nola instalatu Fresh Player Plugin Ubuntuko Firefoxentzat
Zertarako da plugin hori?
Istorio luze samarra da. Kontua da Adobek erabaki zuen bere Flash Player plugina, gaur egun ezinbestekoa dena hainbat weben baliabide multimedian aritzeko, Linuxen gehiago ez berritzea. Horrela Linuxerako Flash Player 11.2 bertsioan geratu da sekulakorako -dena den bertsio horren segurtasun eguneratzeak egiten dituzte-.
Kontu horrek Flash Player erabiltzen duten web gehienetan ez du eraginik. Flash objektu gehienak ondo ikusten dira 11.2 bertsioarekin baina badira web gutxi batzuk, gehien bat animazioak egiten eta audio eta bideo kapturak egiten dituzten batzuk, azken bertsioetako elementuak erabiltzen dituzte eta horiek ez dute ondo funtzionatzen Linuxeko Firefoxen, hala nola animazioak egiteko moovly.com.
Arazo hori konpontzeko Google-k Pepper plugin API izeneko metodo bat burutu du Windowseko Flash Player bertsioa Linux-en Chrome-Chromium-era eramateko. Firefoxek ordea, uko egin dio sistema horri (Htlm5-en aldeko apustu garbiagoa eginez edo baliabide faltagatik, batek daki).
Gauzak horrela, Rinat Ibragimov izeneko lagun batek Chromium-Chromeko Pepper-ra Firefoxerako baliagarria egiten duen plugina egin du: Fresh Player Plugin.
Behar dut plugin hori?
Seguru aski ez. Soilik instalatu behar duzu baldin Firefox-en web-orriren batek, aipatua kasu, ibiltzean Flash Player arazoak ematen badizu.
Nola instalatu?
1- Chromium edo Chrome instalatuta eduki behar duzu eta harentzako Pepper Flash Player.
sudo apt-get install chromium
sudo apt-get install pepperflashplugin-nonfree
2- Chromium-en Pepper (libpepflashplayer.so) Firefoxen erabili ahal izateko Freshplayer gehigarria instalatuko dugu.Terminala erabiliko dugu PPA bidez instalatzeko. Beraz, kopiatu eta terminalean itsatsi eta exekutatu hurrenez hurren aginduok:
sudo add-apt-repository ppa:nilarimogard/webupd8
sudo apt-get update
sudo apt-get install freshplayerplugin
Hori eginda Firefox prest Flash Player-en azken bertsioa erabiltzen dute web orriak erabiltzeko.
2015/01/28
Nola sortu lasterbideak dokumentuei eta karpetei Linuxen
Linuxek bi esteka edo mota bereizten ditu: bigunak edo sinbolikoak eta gogorrak.
Diferentzia nagusia hau da: esteka biguna puntero bat da, fitxategia ezabatuta estekak ez du funtzionatzen. Esteka gogorren kasuan esteka jatorrizko fitxategiaren kopia da, jatorrizkoa ezabatuta estekak mantentzen ditu datuak. Esteka gogorrak ezin dira egin karpetei ez eta beste fitxategi-sistemen fitxategiei.
Normalean esteka bigunak Mahaigainean sortzen dira modu azkar batez dokumentu bat irekitzeko edo urruneko karpeta bat irekitzeko.
Gutxienez hiru era daude estekak sortzeko:
Lehenengoa arakatzailean (Nautilus, Nemo...) Ctrl+Mayus sakatu eta estekatu nahi dugun dokumentua edo karpeta errestan eraman lasterbidea nahi dugun karpetara, gehienetan Mahaigaina karpetara.
Sistema hau erraza izateaz gain sareko dokumentuekin funtzionatzen du ere. Esteka bigunak sortzen ditu.
Bigarrena da estekatu nahi dugun dokumentu edo karpetan eskuin klik egin eta sortu esteka. Esteka dokumentua dagoen karpetan bertan sortzen da. Ondoren esteka ebaki eta egon behar duen tokian itsatsi. Sistema honek ez du funtzionatzen sareko dokumentu eta karpetekin. Esteka bigunak sortzen ditu.
Hirugarren era terminala erabiliz egiten da. Sistema honek bakarrik dokumentuetarako balio du, lokalak zein sarekoak.
Terminala ireki (Ctrl+Alt+T), cd komandoaren bidez esteka kokatu nahi duzun tokira joan, eta ln komandoaren bidez esteka sortu:
ln komandoak link edo esteka sortzen du -s parametroarekin esteka soft, biguna edo sinbolikoa -bestela gogorra sortzen du-; tileta (~) ikurrak zure erabiltzailearen karpeta adierazten du (/home/erabiltzailea). Lana errazteko karpeta eta dokumentuaren izenetan ez dut espazio zuririk erabili, espazio zuririk balego izena kakotzen artean idatzi beharko genuke.

2015/01/25
LibreOffice Viewer Android-entzat
Prest dago Play Store-n LibreOffice Viewer LibreOffice eta OpenOffice-ren dokumentuak erakusteaz gain (.odt, .odp, .ods, .ots, .ott, .otp) Microsoft Office-renak (.doc, .ppt, .xls, .dot, .xlt, .pps, .docx, .pptx, .xlsx, .dotx, .xltx, .ppsx) ere erakusten ditu.
Beta bertsioa da, beraz oraindik badu zer findu eta konpondu. Hurrengo bertsioan estekek funtzionatuko dute eta SD txartelan arakatzeko gaitasuna izango du.
Aplikazio hau Android 4.0 eta hurrengoetan dabil.
Androiden Play Store-tik deskargatzeko:
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.collabora.libreoffice

Moodle: kohorteak erabili edo nola matrikulatu ikasleak taldeka
Ikastetxe batean Moodle plataforma era orokortuan erabiltzen bada irakasleek lan handia dute ikasleak banaka matrikulatzen. Irakasleen matrikulazio lana errazteko eta arintzeko plataformaren administratzaileak sortzen ahal ditu kohorteak.
Kohorteak gune mailako edo kategoria mailako taldeak dira eta aukera ematen diote irakasleari talde osoak matrikulatzea.
Kohorteak sortzea Moodle plataformaren administratzailearen lana da. Normalean ikastetxe batean kohortea ikas-talde baten partaideek osatuko dute. Horrela izango dugu: 1dbhA, 1dbhB, 1dbhC, 2dbhA...
Kohorteetan ikasleei alta emateko, banaka egin badaiteke ere, azkarragoa da CSV fitxategi baten bidez egitea. Mezu honetatik deskarga dezakezu kalkulu orri bat ikasleak kohorteetan antolatuta igotzeko. Hori bai, CSVa igo baino lehen kohorteak sortuak egon behar dira.
Kohortea sortzeko prozedura Moodle Docs dokumentazio-wikian azaltzen da.
Orain ikusiko dugu nola joka dezakegu ikasleak kohorteka matrikulatzeko.
Ikastaro bat sortzean edo pasa den ikasturtekoa berreskuratzean, demagun 1dbh-ko matematika, sortuko ditugu taldeak -gure kasuan A,B eta C-.
Ondoren matrikulazioari ekingo diogu Moodle Docs-en azaltzen den bezala baina kontuan hartuz ikastaroan hiru talde matrikulatuko dugula kohorte banarekin.
Irakaslearen edo administratzailearen rola dugula ikastaroko ezkerreko ezkerreko panelean klikatuko dugu:
Ikastaroaren kudeaketa > Erabiltzaileak > Matrikulazio-metodoak.
Irekiko zaigun taulan gehituko dugu kohorteak matrikulatzeko metodoa horrela:
Eta azkenik irekiko zaigun leihoan aukeratuko dugu matrikulatuko dugun kohortea eta ikastaroaren zein taldetan matrikulatu nahi dugun (horretarako aldez aurretik taldeak sortu behar dira):
Metodo hau errepikatuz irakasle bakoitzak ikasleak taldeka matrikula ditzake bere ikastaroetan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)