2013/01/27

Nola ikusi eta konbertitu webp formatoa duten irudiak Ubuntun

Webp Google-ek garatu eta 2010ean aurkeztu zuen irudi formatua da. Google-n asmoa formatu ireki hau irudien  formatu estandar bihurtzea zen, gaur egun lortu ez duena.

Webp (web picture) formatu hau librea da eta VP8 formatuan oinarritzen da. VP8 webm (web movie) formatua duten bideoek erabiltzen dute. Mezu honetan komentatu nuen bezala konpresio handia egiten duen codec-a da.

Egiten duen konpresioa kolore erreala erabiltzen du eta, jpeg formatuaren antzera, kalitate galera txikia sortzen du eta lortzen duen konpresio ratioa jpeg-ena baino askoz handiagoa da (ofizialki %25-35 handiagoa). Hona hemen argazki bera hiru formatutan:



Horretaz gain webp formatuak gardentasuna edo alfa kanala onartzen du, jpeg formatuak egiten ez duena. Animazioa ere onartzen omen du.

Web-orrietan erabiltzeko oso formatu interesgarria den arren (web orri baten pisuaren erdia baino gehiago irudiak izaten dira) Firefoxek ez du formatu natiboa onartzen -: irudiak ikusten dira baina gorde nahi badugu jpeg formatuan eskaintzen ditu. Soilik Chrome-Chromium eta Opera onartzen dute formatua.

Horretaz gain Gnome-ren ohiko irudi-ikustaileek ezin dute oraindik irudi hauek erreproduzitu. Zein aplikazio erabil dezakegu irudi hauek ikusteko eta formatu honetara edo honetatik bihurtzeko? Gthumb, argazkiekin gehienetan egiten diren edizio txikiak egiteko erabiltzen den aplikazio interesgarria. Web-orririk edo blogarik editatzen baduzu eta orriak arindu nahi badituzu edo webp irudirik izan eta ezin baduzu ikusi hona hemen nola instala daiteke Gthumb-en 3.1.2 bertsioa (une honetan bertsiorik berriena eta webp onartzen duen lehenengoa): terminalean urrenez urren agindu hauek exekuta itzazu:



Behin instalatuta bihurtu nahi duzun irudian eskuin klik egin eta ireki honekin > Gthumb irudi ikustailea egin. Behi ireki duenean tresna barrako Tresnak klikatu eta Bihurtu formatua hauta:


Bestetik irudiak ikusteko asoziatuko ditugu Gthumb-era. Horretarako webp formatua duen irudi baten gainean eskuin klik egin eta Propietateak ataleko Ireki honekin fitxa ireki, Gthumb hauta eta Ezarri lehenetsi gisa.

2013/01/26

Peakfinder: 360ºko panoramikak tontorretik

Larrundik Aiako Harria eta Donostialdea.

Mendizale taldea tontorrera iritsi eta segituan hasten dira komeriak: zein da horko tontor hori? Hau dela, bestea dela. Eztabaida horiek orain laburragoak izango dira. Smartphonea atera eta PeakFinder.org webguneari bisita eginda segituan argituko dira zalantzak eta apustuak.

Begiralekua kokatzeko mapa, mendiaren izena edo koordenatuak erabiltzen ahal ditugu.

Maparen bidezko kokapena

Ipar Amerika eta Europa dira zerbitzu honek eskaintzen dituen zonak.

Europako datuak hemendik eskuratzen ditu:  panoramikak View Finder Panoramas eta NASAren Jet Propulsion Laborator-etik. Mendien izenak Openstreetmaps proiektu libretik.

Lehen mendira joateko bokata eta kantinplora ziren ezinbestekoak, gaur egun smartphonea.


2013/01/24

Software bilduma berria



Software bilduma ostatu berrira eraman dut. Orain arte web orria offline editatu eta gero fitxategi berriak eta aldatutakoak Filezillarekin igotzen nituen eta orain online ediziora pasa naiz. Ez du enkantu berdina baina aldaketak errazago eta azkarrago egiten dira. Ea nabaritzen den eta sarriago eguneratzen dudan.

Hau da nire software bildumaren URL berria:

https://sites.google.com/site/softwarebilduma/

blogaren eskuineko panelean esteka finkoa dago.

2013/01/21

Nola instalatu Ubuntu Windows 8 edo 10ekin batera

(2016/8/20an eguneratua)

Edo nola instalatu Ubuntu UEFI aktibatua duen ekipo batean Windowsa eta UEFI sistema mantentzen.

Oztopo asko jartzen dituzte baina merezi du.

 Urratsez urrats:

1- Ubuntu deskargatu: horretarako web honetara joan, gomendatzen duen 64koa hautatu eta deskargatuko dugu iso fitxategia (1,5GB). 32biteko sistemak ez  dabil UEFI moduan. Komenigarria da LTS bertsio bat, alegia sustengu luzeko bertsio bat  deskargatzea. Une honetan 16.04.


2- Deskargatutako iso fitxategiarekin DVD bat sortuko dugu edo abio-USB bat.

3- Windows-en Abio bizkorra desgaituko dugu zeren eta hura aktibatuta zuzenean joaten da Windows-en arrankera CD eta USBak ezagutu gabe. Horretarako:
Windows 8n: Super + W eta bilatu energia > klika ezazu "Aukeratu itzali eta pizteko botoiak zer egiten du" aukera > klika ezazu "Aldatu une honetan erabilgarri ez dauden ezarpenak" eta desaktiba ezazu abio bizkorra.
Windows 10n: Menuko bilatzailean idatzi Opciones de energia eta bertan > Acción de botones de inicio/apagado > Cambiar configuracion no disponible > korritu behera honaino Configuración del apagado eta bertan Desactivar inicio rápido eta Guardar.

Bestetik Windows-en gaudela aprobetxatuko dugu eguneratzea automatikoak desaktibatzeko, izan ere badira Grub-a saltatu eta  duten eguneratzeak Linuxekin abiatzeko aukera kenduta.

4- Windowsen gaudela, partizioren bat txikiagotuko dugu Linuxa sartu ahal
izateko. Ekintza hau lehen Ubunturen instalazioan bertan egin zitekeen baina orain, kasu gehienetan, ezin da egin, beraz instalazioa egin aurretik, Windowsen bertan txikitu behar dugu partizioren bat Linuxa sartzeko.
Horretarako: Inicio > Panel de control > Herramientas administrativas > Configuración del sistema > Almacenamiento > Administración de discos. Bertan aukeratu zein partizio eta zenbat txikitu.

5- Ekipoa berrabiarazi eta  BIOSean sartu behar dugu (abioan F2 eginda -edo Supr tekla-) eta Boot atalean desgaitu (disabled) Fast Boot eta bertan, edo Security atalean, desgaitu (disabled) Secure Boot, ondoren UEFIren abio segida (Boot secuence) aldatu beharko genuke DVDa edo USBa lehenesteko (BIOS batzuk BIOS berari pasahitza jartzen behartzen dute aukerak aldatu ahal izateko). 

DVDa edo abio-USBa sartu eta berrabiaraziko dugu ekipoa instalazioarekin hasteko. Abio sekuentzia aldatu gure gustura aldatu badugu ez da beharrezkoa baina ekipoek izaten dute funtzio tekla bat abio-menua (boot-menu) erakusteko. Gehienetan F12, F10, F9 -HPtan-, F2 izaten da.


5- DVDtik edo USBtik abiatzean "Install Ubuntu" aukeratuko dugu (Ubuntu ekipo horretan ongi ibiliko ote duen duda baduzu hautatu Try Ubuntu without installing, probatu wifi, pantaila, touchpad... eta mahaigaineko ikonotik abia dezakezu instalazioa).



6- Partizioen atalera iritsita Windows 8 mantendu nahi badugu bi aukera daukagu:
a-  Instalatu Ubuntu 8(r)ekin batera eta hurrengo pantailan zehaztuko dugu zenbat tokia eman Windowsi eta zenbat Ubunturi. Edo...
b- Beste aukera bat, egokiena, partizioak eskuz moldatzea. Kasu honetan lehen libratu dugun tokian partizio hauek sortu:
 
250MB          EFI abioa  (sortu nahiz eta berak dagoeneko EFI partizio bat izan) 
2GB               swap
20GB             /
Gainerakoa   /home

Agian galdetuko digu non instalatu behar den Grub-a eta adieraziko diogu / dagoen partizioa (sdax, non x partizioaren zenbakia den).



7- Instalazioa bukatzean berrabiaraziko dugu eta grub agertuko da. Printzipioz hemen bukatu da instalazioa eta agertuko zaigu aukera Ubuntu abiatzeko eta Windowsa (Windows Boot Manager).
Grub agertu beharrean Windows-a zuzenean abiatuko balitz Grub-a agertu gabe hori konpontzeko hau egin beharko genuke:
a- Windowsen sartu eta eskuin izkinean  Ezarpenak > Aldatu PC ezarpenak > Orokorra eta eskuin panelaren beheko aldean Abio aurreratua-Berrabiarazi. Berrabiaraztean OS boot options aukeratuko dugu eta bertan Ubunturekin hasteko esango diogu.
b- Zuzenean Ubuntun sartzen da.
Behin Ubuntu martxan jarri dela, sartu eta Ubuntu Boot-Repair instalatu eta martxan jarriko dugu terminalean hau itsatsita:

sudo add-apt-repository ppa:yannubuntu/boot-repair
sudo apt-get update
sudo apt-get install -y boot-repair && boot-repair
 
Boot-Repair abaiatzean Gomendatutako konponketa hautatuko dugu eta hortik aurrera zintzo-zintzo beteko dugu berak proposatzen duena.

Bukatzean berrabiaraziko dugu eta erremolatxa  koloreko Grub pantaila ageriko zaigu hautatzeko Ubuntu edo Windows 8 (Windows UEFI bkpbootmgfw.efi izenarekin agertzen da zerrendan).

Tutorial hau aplikatzen baduzu kontatu zure esperientzia mesedez.

Oharrak
  • Fedorak ere ba omen dauka UEFI zertifikatua duen bertsioa. Gainerako distribuzioak ez dakit.
  • Ubuntuk ba du UEFIren gaineko komunitate bat non informazio gehiago lor daiteken.
  • Instalazioa egin baino lehen komeni da  datuen kopia bat egitea beste unitate batean.

Nola instalatu Ubuntu Windows 10ekin batera

(2016/8/20an eguneratua)

Edo nola instalatu Ubuntu UEFI aktibatua duen ekipo batean Windows sistema eta UEFI mantentzen.

Oztopo asko jartzen dituzte baina merezi du.

 Urratsez urrats:

1- Ubuntu deskargatu: horretarako web honetara joan, gomendatzen duen 64koa hautatu eta deskargatuko dugu iso fitxategia (1,5GB). 32biteko sistemak ez  dabil UEFI moduan. Komenigarria da LTS bertsio bat, alegia sustengu luzeko bertsio bat  deskargatzea. Une honetan 16.04.


2- Deskargatutako iso fitxategiarekin DVD bat sortuko dugu edo abio-USB bat.

3- Windows-en Abio bizkorra desgaituko dugu zeren eta hura aktibatuta zuzenean joaten da Windows-en arrankera Live CD eta USBak ezagutu gabe. Horretarako:
  • Windows 8n: Super + W eta bilatu energia > "Configuracion adicional de energia" klika ezazu "Aukeratu itzali eta pizteko botoiak zer egiten du" aukera > klika ezazu "Aldatu une honetan erabilgarri ez dauden ezarpenak" eta desaktiba ezazu abio bizkorra.
  • Windows 10n: Ezarpenak > Bilatu energia > Opciones de energia eta bertan > Acción de botones de inicio/apagado > Cambiar configuracion no disponible > korritu behera honaino Configuración del apagado eta bertan Desactivar inicio rápido eta Guardar.

Bestetik Windows-en gaudela aprobetxatuko dugu eguneratze automatikoak desaktibatzeko, izan ere badira Grub-a saltatu eta  duten eguneratzeak Linuxekin abiatzeko aukera kenduta.

4- Windowsen gaudela, partizioren bat txikiagotuko dugu Linuxa sartu ahal
izateko. Ekintza hau lehen Ubunturen instalazioan bertan egin zitekeen baina orain, kasu gehienetan, ezin da egin, beraz instalazioa egin aurretik, Windowsen bertan txikitu behar dugu partizioren bat Linuxa sartzeko.
Horretarako:
 Edo sakatu Win + R eta idatzi diskmgmt.msc
 Edo:
 Inicio > Panel de control > Herramientas administrativas > Configuración del sistema > Almacenamiento > Administración de discos. Bertan aukeratu zein partizio eta zenbat txikitu.

5- Ekipoa berrabiarazi eta  BIOSean sartu behar dugu (abioan F2 eginda -edo Supr tekla-) eta Boot atalean desgaitu (disabled) Fast Boot eta bertan, edo Security atalean, desgaitu (disabled) Secure Boot, ondoren UEFIren abio segida (Boot secuence) aldatu beharko genuke DVDa edo USBa lehenesteko (BIOS batzuk BIOS berari pasahitza jartzen behartzen dute aukerak aldatu ahal izateko). 

DVDa edo abio-USBa sartu eta berrabiaraziko dugu ekipoa instalazioarekin hasteko. Abio sekuentzia aldatu gure gustura aldatu badugu ez da beharrezkoa baina ekipoek izaten dute funtzio tekla bat abio-menua (boot-menu) erakusteko. Gehienetan F12, F10, F9 -HPtan-, F2 izaten da.


5- DVDtik edo USBtik abiatzean "Install Ubuntu" aukeratuko dugu (Ubuntu ekipo horretan ongi ibiliko ote duen duda baduzu hautatu Try Ubuntu without installing, probatu wifi, pantaila, touchpad... eta mahaigaineko ikonotik abia dezakezu instalazioa).



6- Partizioen atalera iritsita Windows  mantendu nahi badugu bi aukera daukagu:
a-  Instalatu Ubuntu Windowsekin batera eta hurrengo pantailan zehaztuko dugu zenbat tokia eman Windowsi eta zenbat Ubunturi. Edo...
b- Beste aukera bat, egokiena, partizioak eskuz moldatzea. Kasu honetan lehen libratu dugun tokian partizio hauek sortu:
 
2GB               swap
20GB             /
Gainerakoa   /home

Agian galdetuko digu non instalatu behar den Grub-a eta adieraziko diogu / dagoen partizioa (sdax, non x partizioaren zenbakia den).



7- Instalazioa bukatzean berrabiaraziko dugu eta grub agertuko da. Printzipioz hemen bukatu da instalazioa eta agertuko zaigu aukera Ubuntu abiatzeko eta Windowsa (Windows Boot Manager).
Grub agertu beharrean Windows-a zuzenean abiatuko balitz Grub-a agertu gabe hori konpontzeko hau egin beharko genuke:
a- Windowsen sartu eta eskuin iskinean  Ezarpenak > Aldatu PC ezarpenak > Orokorra eta eskuin panelaren beheko aldean Abio aurreratua-Berrabiarazi. Berrabiaraztean OS boot options aukeratuko dugu eta bertan Ubunturekin hasteko esango diogu.
b- Zuzenean Ubuntun sartzen da.
Behin Ubuntu martxan jarri dela, sartu eta Ubuntu Boot-Repair instalatu eta martxan jarriko dugu terminalean hau itsatsita:

sudo add-apt-repository ppa:yannubuntu/boot-repair
sudo apt-get update
sudo apt-get install -y boot-repair && boot-repair
 
Boot-Repair abaiatzean Gomendatutako konponketa hautatuko dugu eta hortik aurrera zintzo-zintzo beteko dugu berak proposatzen duena.

Bukatzean berrabiaraziko dugu eta erremolatxa  koloreko Grub pantaila ageriko zaigu hautatzeko Ubuntu edo Windows 8 (Windows UEFI bkpbootmgfw.efi izenarekin agertzen da zerrendan).


Bestetik, Disko osoa erabili nahi baduzu Ubunturentzat aurretik deskribatu bezala Windwsen Fast Boot desaktibatu behar da eta Bios ezarpenentan Secure Boot. Ondoren, instalatzean, bi era daude:
a- Aukeretan esan emateko disko osoa Ubunturi (ez du sortzen /home partizioa).
b- Eskuz zehaztu partizioak eta bertan dauden guztiak ezabatu eta sortu 100 MB eko vfat formatuko bat eta bertan /Boot/Efi muntatu. Ondoren, aurretik zehaztu bezala swap, /, eta /home partizioak sortu.


Tutorial hau aplikatzen baduzu kontatu zure esperientzia mesedez.




Ubuntu; nola instalatu Ralink RT3290 Wifi-kontrolatzailea

Gaur egun Linuxek ohiko gailuak automatikoki ezagutzen baditu ere tarteka baten bat eskuz instalatzea tokatzen da. Mezu honetan ikusiko dugu nola instalatu besteak beste HP Pavilion g6 ordenagailu eramangarriak erabiltzen duen wifia: Ralink RT3290.


Linuxen  3.7.2 kernelatik integratuta dago driverra. Beraz kernel zaharragoa badugu bertsio hau edo berriagoa instalatuko dugu, horretarako web honetatik deskargatuko dugu lau fitxategi hauek:
  • zure sistemaren arkitekturari -amd64 edo i386- dagokion headers
  • linux-headers-3.7.2-030702_3.7.2-030702.201301111424_all.deb
  • zure sistemaren arkitekturari dagokion image
  • zure sistemaren arkitekturari dagokion image-extra
Ondoren Deskargak karpetara joan (cd Deskargak) eta honako agindu hau aplikatu:

sudo dpkg -i linux*

Ondoren berrabiarazi eta wifia martxan egongo da.