Londonek museo apartak ditu eta nagusiak publikoak eta oso hurbilak dira: sarrera doakoa dute, espazio zabalak dituzte, kafetegiak, dokumentazio guneak... Turisten bisitaz gain londrestarrak denbora pasa bertaratzen dira.
Horren adibide garbia arte modernoko Tate Modern museoa da. Ateak 2000. urtean ateak ireki zituen geldirik zegoen elektrizitate zentral batean. Neurri batean Bilboko Gughenheim-aren antitesia da.
Kontua da bertako horma batean oso diagrama interesgarria dagoela, nonbait Sara Fanelli izeneko ilustratzaile batek egina; bertan azken ehun eta hamar urteko artearen protagonista eta eskola, mugimendu edo ismo nagusiak ageri dira. Datorren argazkiko eskuineko horman agertzen da.
Argazkiak presaka atera eta gaur panorama batean lotzen saiatu nahiz baina gaineko argazkian gorriz ageri den bideo-aretoak galarazi dit denak lotzea. Horregatik bi diagramatan jarriko dut. Lehenengoa 1900etik 1970 arte,
eta bestea 1970etik 2010 arte.
Kalitatea ez da ona eta argazkien arteko loturak ez dira finak presaka eta baldar atera nituelako baina irakurtzeko modukoa da.
Kalitate gehiago nahi duenak internet bidez eros dezake paper formatuan.
2012/04/15
2012/04/06
SmART Gallery: eskemak LibreOffice-n
Ez da lehenengo aldia blog honetan eskemak egiteko aplikazioen aipamenak egiten ditudala (Xmind, Vue...). Oraingoan LibreOffice-rako gehigarri edo hedapen bati egingo diot aipamen: SmART Gallery. Haren bidez era erraz batean txerta ditzakegu eskemak aurkezpenetan (Impress) eta irudi bektorialetan (Draw) eta azkenengoaren bidez bai eta testu prozesadore eta kalkulu orrian.
Instalatzeko hemen klikatu, azken bertsioaren zenbakian klikatu (orain 0.94), avaliable downloads azpian agertzen oxt fitxategian klikatu, gorde eta gero LibreOffice ireki > Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu, arakatu jaitsitako fitxategia eta instalatu. LibreOffice berrabiarazi eta eskema laguntzailea erabiltzeko Impress eta Draw-en tresna barren ezkerrean agertuko da ikono berria klikatu edo egin Txertatu > SmART Gallery.
Smartek bi eskema klase eskaintzen ditu: hierarkikoa eta harreman-eskema.
Hierarkikoen klasean lau tipo daude aukeran:
Oso tresna interesgarria eta fin dabilena. Gogoan izan gehigarria edo hedapena den neurrian administratzailea izan gabe ere instala dezakezula eta zure erabiltzailerako soilik instalatzen dela.
Iturria: el atareado
EGUNERATZEAK

- sinplea
- horizontala
- taula itxurakoa
- organigrama
- Venn diagrama
- zikloa
- piramidea
- jopuntua
Oso tresna interesgarria eta fin dabilena. Gogoan izan gehigarria edo hedapena den neurrian administratzailea izan gabe ere instala dezakezula eta zure erabiltzailerako soilik instalatzen dela.
Iturria: el atareado
EGUNERATZEAK
- 2012ko abuztuan Libreoffice 3.5.4.2-rekin ez dabilkit.
2012/04/04
Jaizkibelek izurdeen bisita hartu du
Sardinen sardek erakarrita agian Jaizkibelera urbildu eta Pasaiako badian barru barruraino sartu dira izurde talde pare bat. Ongi etorri. Ea Ulia-Jaizkibelgo kostak merezi duen lege-babesa eskuratzen duen eta horrelako bisitak hartzen segitzen dugun.
Iturria: Eguzki
Iturria: Eguzki
2012/04/02
Nola instalatu Linux lau partizio primario dituen HP portatil batean
HPren portatilek -batzuk bederen- lau partizio primario dituzte eta horrek edozein Linuxen instalazioa galarazten du ez baitu behar den partizioak sortzen uzten.
Hori konpontzeko modu bat hau da:
Hori konpontzeko modu bat hau da:
- Windowsen sartu eta Easus Partition Manager instalatu (Windows Home Editionerako doako softwarea da) eta martxan jarri.
- Lau partizio agertuko dira: bi txiki (hainbat megabyte), Windows7 eta Recovery. Bi partizio txikiak logikoak bihurtu.
- Bide batez Windows7 partizioari tamaina txikituko diogu (begiratu ondo zenbat duen okupatua eta horren arabera erabaki zein tamaina eman).
2012/03/28
Ilargia Artizarra eta Jupiter
2012/03/24
Okular: PDF dokumentuak ikusi baino gehiago.
Ubuntuk PDF dokumentuak irakurtzeko instalatzen duen programa Evince da. Aplikazioetan ez da agertzen baina PDF batean klikatzen dugunean berak erakusten digu. Aplikazioa arina da baino nahiko pobrea. Haren aldean KDE interfazeren Okular aplikazioak, dokumentuak irekitzeko denbora pixka bat gehiago behar badu ere, hainbat tresna interesgarri ditu:
Alboko barran edukia (aurkibidea), koadro txikiak (orrien irudia), berrikuspenak (markak eta oharrak) eta laster-markak ikus daitezke.
Markak eta oharrak egiteko tresna du (Tresnak > Berrikusi F6)
Tamalez Okular bidez egindako markak eta oharrak Okularrek bakarrik ikusten ditu. Are gehiago, USB memoria batean eramateko edo lagun bati bidaltzeko Okular formatuan gorde behar da (Dokumentua > Esportatu honela > Dokumentuaren artxiboa).
Dokumentua pantailatik herrestan eramateko aukera: dokumentuan esker klik egin eta zapalduta mantentzen badugu punteroak eskuaren itxura hartzen du eta dokumentua herrestan eraman dezakegu gora-behera eta ezker-eskuin desplazamendu barrak erabili beharri gabe. Aukera hau bereziki interesgarria da dokumentua plano handi bat denean.
Bukatzeko, testua ez ezik irudiak ere aukeratzen ahal dira kopiatzeko, edo testua bera irudi moduan kopiatu.
Okular Ubunturen software-biltegitik instala daiteke edo terminalean honako hau itsatsita:
Alboko barran edukia (aurkibidea), koadro txikiak (orrien irudia), berrikuspenak (markak eta oharrak) eta laster-markak ikus daitezke.
Markak eta oharrak egiteko tresna du (Tresnak > Berrikusi F6)
- Oharrak
- Testua
- Arkatz librea
- Nabarmendu, fosforito
- Kutxak eta beste poligonoak
- Tanpoi edo sigiluak
- Tatxatuak
- Elipsea
Tamalez Okular bidez egindako markak eta oharrak Okularrek bakarrik ikusten ditu. Are gehiago, USB memoria batean eramateko edo lagun bati bidaltzeko Okular formatuan gorde behar da (Dokumentua > Esportatu honela > Dokumentuaren artxiboa).
Dokumentua pantailatik herrestan eramateko aukera: dokumentuan esker klik egin eta zapalduta mantentzen badugu punteroak eskuaren itxura hartzen du eta dokumentua herrestan eraman dezakegu gora-behera eta ezker-eskuin desplazamendu barrak erabili beharri gabe. Aukera hau bereziki interesgarria da dokumentua plano handi bat denean.
Bukatzeko, testua ez ezik irudiak ere aukeratzen ahal dira kopiatzeko, edo testua bera irudi moduan kopiatu.
Okular Ubunturen software-biltegitik instala daiteke edo terminalean honako hau itsatsita:
Probatu ondoren gustukoa ez baduzu software-biltegitik desinstala dezakezu edo terminalean hau itsatsita:sudo apt-get install okular
sudo apt-get remove okular
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)