Jende askok zuzentzaile ortografikoa testu prozesadorearekin lotzen
du baina gaur egun idazten den gehiena nabigatzailean eta posta bezeroan
idazten da.
Nabigatzailea web orriak ikusteko ezezik idazteko aplikazioa ere bada eta: web-postetan mezuak bidali, blogetan idatzi, txiokatu, formularioak bete, wikietan parte hartu, Google-Docs, sare sozialak eta abar. Eta idazten dugun toki guztietan hanka sartzen dugu -nik behintzat-.
Garai batean Firefox eta Thunderbirden zuzentzaile ortografikoa erabili ahal izateko gehigarrietan Xuxen instalatu behar zen. Gaur egun ez da deus instalatu behar erabili ahal izateko.
Ikus dezagun nola funtzionatzen duen eta nola aktibatzen den.
Idazten dugunean akatsa egiten badugu zuzentzaileak detektatu eta gorriz azpimarratzen du eta azpimarratutako hitzean eskuin klik egiten badugu zuzenketak proposatzen dizkigu (1).
Horretarako, eskuin klik egitean zabaltzen den alboko menuan, Zuzendu ortografia markatuta eduki behar dugu (2) eta haren azpiko Hizkuntzetan mezuaren hizkuntza egokia jarri behar dugu, kasu honetan euskara (3). Mezua gazteleran edo beste erdara batean badago zerrenda horretan hizkuntza aldatuko dugu.
Google Docs-en ez dabil.
Thunderbird posta bezeroan zuzentzaile ortografikoa ere badabil inolako gehigarririk instalatu gabe.
Zuzentzaileak akatsak detektatzea nahi badugu menuan egin behar dugu: Editatu > Hobespenak > Mezu prestatzea eta bertan zuzenketa markatu eta erabili behar dugun hizkuntza zehaztuko dugu.
2012/01/30
2012/01/28
Firefox : Nola antolatu laster-markak
Hirugarren bertsioa arte Firefoxek bazuen menuko Laster-markak atalean berauek antolatzeko funtzioa baina bertsio berrietan kendu dute. Azken bertsioetan laster-markak antolatzeko aukerak agertzen dira eskuin-klik eginez.
Orduan azaltzen da karpeta eta marra bereizle berriak egiteko aukera bai eta laster-markak alfabetikoki ordenatzeko aukera Sailkatu izenez izenpean.
2012/01/26
Eskola 2.0 Linuxekin
Antigua-Luberri institutuan Eskola 2.0 ekimeneko arbel digital interaktiboak eta ekipo eramangarriak prestatzen ari gara Linuxekin erabili ahal izateko. Lan handiena portatilak wifi bidez Windows-en dominioan integratzen eta partekatutako karpetak automatikoki muntatzen ematen ari da. Lana bukatzen dugunean kontatuko dut nola egin dugun.
2012/01/18
VUE kontzeptu mapak egiteko aplikazioa
Gai baten eskema egiteko bi izaten dira eskema ohikoenak iherarkikoa (zuhaitza, giltzen bidezkoa...) eta buru-mapa edo kontzeptu mapa.
Lehengo kategorian bi nabarmenduko ditut: Freemind eta Xmind. Lehenengoa erraza eta euskaraz dabilena, bigarrena estetikoa eta moldakorra.
Bigarren kategorian loturen lerroak libreagoak dira eta erdian testua sartzen da. Kategoria honetan Cmap Tools ezagutzen nuen: euskaraz dago, eskemak bere datu basean gorde daiteke eta berteenak eskuratu. Interesgarria baina motel xamarra eta konplikatua instalatzeko.
Alor honetan ezagutu berri dut VUE (Visual Understanding Enviroment) Java gaineko aplikazio bat oso erraza erabiltzen eta oinarrizko aukera guztiak dituena. Estetikaren aldetik ez du saririk irabazteko modukoa baina ikasleek inolako arazorik gabe menperatu dezakete -ingelesez egon arren- zeren ikonoen bidez egiten dira ataza gehienak. Irudiak, estekak, testu kutxak... Formatu propioa du (.vue) eta esportatu daiteke web orri formatuan (html), pdf formatuan eta irudi formatuan (jpeg, png, svg) -azken hau eskalagarria-.
Software librea da. Instalatzeko VUEren web orrira joan behar da, erregistratu eta VUE.jar fitxategia deskargatu zure sistemari dagokiona.
Erabili ahal izateko Oracle Java instalatuta eduki behar duzu (ez baduzu hemen duzu instalatzeko jarraipideak) eta Vue.jar fitxategia exekutagarria bihurtu: eskuin klik egin > Propietateak > Baimenak fitxan markatu baimena exekutatzeko programa bezala. Exekutatzeko bi klik egin gainean.
Ubuntun abiarazle bat sortu nahi baduzu Aplikazioak atalean, bertan eskuin klik egin > Editatu menuak eta nahi duzun kategorian Elementu berria klika, izena jarri eta komandoaren altueran arakatu eta bilatu Vue.jar fitxategia. Onartu eta eskemak egiteko prest.
Ikastetxeetarako aukera interesgarri bat da jartzea vue.jar fitxategia IKASLEAK karpetan, hartara bertan klikatuta aplikazioa martxan jartzen da ordenagailuetan instalatu beharrik gabe.
Beste software interesgarria Linuxen
Software katalogoa
Linux: nola idatzi tileta
Linuxen tileta ikurra asko erabiltzen da terminalean /home/zure-erabiltzailea/ karpetaren ordezkoa baita. Ikur hori idazteko Windowsen Alt+126 erabiltzen da eta Linuxen AltGr+ñ edo AltGr+4.
2012/01/17
Battery Status Ubuntun aukerako bateria adierazlea
Battery Status Gnomek ekartzen duen bateria-adierazlearen ordezkoa da. Gnomerena ikonoan adierazten du kargaren proportzioa baina beste hau ikonoan bertan edo ikonoan klikatzean -interfazearen arabera- kargaren ehunekoa eta estimatutako iraupena ematen du.
Instalazioa Ubuntun PPA bidez egiten da; horretarako terminal bat ireki (Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala) eta ondoko aginduak kopiatu, terminalean itsatsi (klik saguaren gurpilean edo eskuin klik eta itsatsi touchpad-ean)
sudo add-apt-repository ppa:iaz/battery-status && sudo apt-get update sudo apt-get install battery-status
Behin instalatuta panelean ager dadin egin behar dugu Sistema > Hobespenak > Abioko programak > Gehitu
Izena idatzi eta Komandoan ondoko hau itsatsi:
/usr/lib/battery-status/battery-status --indicator
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)