2011/08/19

Nola irakurri dokumentu luzeak portatil batean



Dokumentu luzeak ordenagailu batean irakurtzea nekagarria da, batez ere netbook edo  portatil txikia bada. Konponbide bat izan daiteke ordenagailuan dokumentuak e-bookerako formatu batean irakurtzea, hala nola epub. Zein da diferentzia nagusia? odt edo pdf paperaren forma zurruna dute, letra handiago ikusteko zoom egin behar dugu eta lerroa pantailatik kanpo ateratzen da batez ere pantaila txikietan. E-booketarako formatuan lerroak ez dira finkoak beraz letra handitzean lerroak pantailara egokitzen dira. Bestetik portatil txikietan pdf formatuko irakurtzaileek pantaila 90º biratzeko aukera ematen dute baina nabigazioa konplikatzen da. E-book irakurgailuak, FBReader kasu, letra handitu, testua biratu, orriak pasa, koloreak aldatu eta, oro har, irakurketa errazten dituzten tresnak dituzte.
Beste abantaila bat da testua leihora egokitzen dela eta hori oso ondo etortzen da aplikazio baten manuala eta aplikazio bera aldibereko bi leihoetan ikusteko.

Ezkerreko leihoan Blender, eskuinekoan Blenderri buruzko manual FBReaderrenL bertan ikus daiteke nola testua leihora egokitzen den.


Odt edo pdf dokumentu bat horrelako aplikazio batekin irakurtzeko zein urrats eman dezakegu?
Lehenik eta behin dokumentua bere formatutik odt, pdf... epub formatura pasako dugu.
Formatua odt bada posible dugu Libreoffice-Openofficerako writer2epub gehigarria erabil dezakegu. Edozein modutan Calibre aplikazioa instala dezakegu: plataforma guztietarako bertsioak ditu, bai eta portablea ere eta formatu konbertsioaz gain beste hainbat tresna eskaintzen ditu. Ubuntun software biltegitik instala dezakegu edo terminalean hau itsatsita:

Martxan jarriko dugu Aplikazioak > Bulegoa > Calibre. Konbertsioa egiteko:
  1. Dokumentua ireki (onartzen dituen sarrerako formatuak ODT eta PDFz gain: BZ, CBR, CBC, CHM, EPUB, FB2, HTML, HTMLZ, LIT, LRF, MOBI,  PRC, PDB, PML, RB, RTF, SNB, TCR, TXT, TXTZ)
  2. Convert individually (bakarra bada edo banaka egin nahi badugu).


Guk sortutako dokumentua bada aurkibide txukun bat edukitzeko atalen tituluei 1. izenburua, 2. izenburua estiloekin markatuko ditugu eta Calibrek aurkibide txukuna egin dezan Estruktura Detekzioa atalean azpiko irudian laranjaz markatutakoa ezabatu beharko dugu.

Gainerako zehaztasunak begiratu ondoren OK egingo dugu epub formatura konbertitzeko (beste irteerako formatuak: FB2, LIT, LRF, MOBI, HTMLZ, PDB, PML, RB, PDF, RTF, SNB, TCR, TXT, ZIP).

Calibrek berak badu aplikazio bat epub formatuko dokumentuak irakurtzeko baina egokiagoa iruditu zait FBReader aplikazioa. Windowserako bertsioa ere badu. Ubuntun software biltegitik instala dezakegu edo terminalean hau itsatsita:



Instalatu ondoren Aplikazioak > Bulegoa atalean azalduko da E-book reader izenarekin. Aldez aurretik epub formatura konbertitu dugun fitxategia (edo deskargatu dugun beste edozein) netbook batean eroso irakurtzeko aurrena (1) dokumentua irekiko dugu (2) ezkerretara 90º biratuko dugu eta (3) fondo beltza eta letra zuriak jarriko ditugu.

Fondo beltza Colours fitxan:


eta letra zuria:
Styles fitxan letra-tipoa eta tamaina alda ditzakezu. Margins fitxan margenak txikitu ditzakezu.

Laster teklak
Pantaila osoa Enter,
Orria pasatzeko AvPag
Aurkibidea ikusteko C
Beste laster teklak eta ezarpenetarako laguntza orri honetan.


2011/08/18

Ubuntu: nola bertsio berritu Firefox 6 eta Thunderbird 6 bertsiora.


Mozilla Fundazioak bertsioak berritzeko sistema berriaren arabera -6 astetan behin bertsio berria ateratzea- Firefox eta Thunderbird-erako bertsio berriak atera ditu, 6garrenak.
Ubuntu oso kontserbadorea da aplikazioen bertsio berritzeekin eta asteak pasa daitezke bere eguneratzeetan sartu arte. Bertsio berritzea oraintxe egin nahi baduzu Mozillaren PPA edo software biltegiak partikularrak instalatu behar dituzu eta ondoren Ubuntu egunera ezazu.

Firefoxen PPA instalatzeko ireki Terminala, kopiatu, itsatsi eta exekutatu:
sudo add-apt-repository ppa:mozillateam/firefox-stable 
 
Thunderbirden PPA instalatzeko:

sudo add-apt-repository ppa:mozillateam/thunderbird-stable

Ubuntu eguneratzeko:

sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade

Berrabiaraztean ingelesez agertzen bada hizkuntza fitxategia instalatu beharko duzu:

sudo apt-get install firefox-locale-eu 


Bertsio berrietako aldaketa nagusiak zein diren Librezaleen orrian kontsulta daitezke: Firefox eta Thunderbird.

2011/08/15

Ubuntu: nola ezabatu CD-RW edo DVD-RW baten datuak berrerabili ahal izateko



CD-RW eta DVD-RW behin eta berriz erabili daitezkeen diskoak dira zeren eta euren datuak ezaba daitezke. Nola ezabatu berridazgarria den disko baten datuak Ubuntun?


1- Terminaletik:

umount /dev/cdrom
cdrecord dev=/dev/cdrom blank=fast
2- Brasero erabiliz:
Tresnak > Hustu

3- K3B erabiliz:
Tresnak > Formateatu/Ezabatu disko berridazgarria

2011/08/10

Lore gorrien izenak

Segidako azken aurrekoa. Informazio gehiago http://loretan.weebly.com/lore-gorriak.html


Tile Tabs Firefoxen bi fitxa batera ikusteko gehigarria



Tile Tabs (fitxen mosaikoa) gehigarria hemendik instala daiteke. Behin instalatuta fitxa batean eskuin klik egin eta fitxa guztiak batera ikusteko aukera ematen du bertikalki edo horizontalki banatuta. Fitxetako bi ikus daiteke batera edo fitxa bat bikoiztu eta bi tiratan ikusi edo...
Fitxak leheneratzeko posibilitatea ematen dutile

Bereziki interesgarria iruditzen zait zerbait idazten ari bagara fitxa batean, dela web-postan, blogean, G-docs-en edo eta beste web bat erreferentzia moduan erabili behar dugunean.