2011/08/03
Estatu Batuetako zorra iruditan
Asteleheneko akordioaren harira hona ekarri dut AEBetako zorraren tamainaren ideia grafikoa ematen duen esteka bat. Estatuko zorra 14,3 bilioi (EABeko trilioi) dolarrekoa da; zor pribatua, alegia partikular eta enpresena, erantsita 114,5 bilioi dolarrekoa.
2011/08/02
Granola ordenagailuaren kontsumoa jaisteko programa
Granola PUZ edo prozesadorearen elektrizitate kontsumoa jaisten duen aplikazio bat da. DVFS teknologia erabiltzen du (tentsio dinamikoa eta maiztasunaren eskalatzea); haren bidez prozesadoreen maiztasuna haren lanari egokituta kontsumoaren murrizketa interesgarria lortzen omen du -%30 artekoa hornitzaileak dioenez-. Ekipoaren errendimenduan ez da inolako jaitsierarik sumatzen -duela hiru aste instalatu nuen-. Portatiletan baterien iraupena luzatzen da.
Interfaze grafiko txiki bat du aurreztearen berri ematen duena, kontsumoan, dirutan eta CO2an.
Windows eta Linuxerako bertsioak daude.
Ubuntun instalatzeko hauek dira hurrenez hurren terminalean exekutatu beharreko aginduak:
Kuriositatez kontsultatu dut zenbat kontsumitzen duen ordenagailu batek eta hemen jarriko ditut hainbat datu orientatzaile:
Mahaigaineko baten osagaiak:
PUZ: 40W - 125W
Oinarrizko plaka: 10W
Haizagailu bakoitzak: 5W
Txartel grafikoa: 20W - 50W
Elikadura iturria: 10W
Disko gogorra: 5W - 10W
CD-ROMa: 3W - 6W
CRT monitorea: 70W - 110W LCD monitorea: 30W - 40W
Bozgorailuak: 10W - 30W
Bideratzailea: 5W - 10W
ADSL modema: 5W - 10W Ekipo portatilek 15W - 45 W
Nire ekipoaren kasuan prozesadoreak 95W kontsumoa du; aplikazioaren datuen arabera 40 W gutxiago gastatzen omen du orduko.
iturriak: el atareao eta taringa
Interfaze grafiko txiki bat du aurreztearen berri ematen duena, kontsumoan, dirutan eta CO2an.
Windows eta Linuxerako bertsioak daude.
Ubuntun instalatzeko hauek dira hurrenez hurren terminalean exekutatu beharreko aginduak:
sudo
apt-get
install
apt-transport-https
wget https:
//download
.miserware.com
/linux/deb/ubuntu/natty/miserware-repo-latest
.deb
sudo
dpkg -i miserware-repo-latest.deb
sudo
apt-get update
apt-cache search MiserWare
sudo
apt-get
install
granola
sudo apt-get install granola-gui
Jakin nahi duzu ekipo batean granola zerbitzua dagoen? Egin sudo ls /etc/init.d eta zerrendan agertzen bada zerbitzua badago. Kuriositatez kontsultatu dut zenbat kontsumitzen duen ordenagailu batek eta hemen jarriko ditut hainbat datu orientatzaile:
Mahaigaineko baten osagaiak:
PUZ: 40W - 125W
Oinarrizko plaka: 10W
Haizagailu bakoitzak: 5W
Txartel grafikoa: 20W - 50W
Elikadura iturria: 10W
Disko gogorra: 5W - 10W
CD-ROMa: 3W - 6W
CRT monitorea: 70W - 110W LCD monitorea: 30W - 40W
Bozgorailuak: 10W - 30W
Bideratzailea: 5W - 10W
ADSL modema: 5W - 10W Ekipo portatilek 15W - 45 W
Nire ekipoaren kasuan prozesadoreak 95W kontsumoa du; aplikazioaren datuen arabera 40 W gutxiago gastatzen omen du orduko.
iturriak: el atareao eta taringa
2011/07/26
Nola erabili Windows-en CD-ROMak Ubuntun
CD-ROM asko tamalez soilik Windows-en erabiltzeko eginak daude, Ikastolen Elkartekoak adibidez. EXE fitxategi bat exekutatuz abiatzen dira. CD-ROM hauek ikusteko aski zen Wine instalatzea eta horren bidez ikustea baina Ubuntun, Lucid (10.04) bertsiotik hasita, ezin dira exekutatu ekipotik kanpoko programak eta horrek tarea konplikatzen du. Ikus dezagun nola peleatu .exe horiekin.
Lehenik eta behin bereizi behar dugu instalatu gabe aplikazioa martxan jartzen duten .exe fitxategiak eta .exe intalatzaileak. Batzuetan, azpiko irudiaren lez, biak agertuko dira.
Aplikazioa martxan jartzen duen .exe badago nik ondoren azaltzen dudan sistema gomendatzen dizut. Soilik instalatzailea badago mezuaren bukarean emango dizut sistema egokia instalazioa burutzeko.
1. urratsa: ISO irudia prestatzea.
ISO irudia egitea CD edo DVD baten informazioa fitxategi bakarrean gordetzea da.
CD edo DVDa grabagailu unitatean sartu eta Brasero (Aplikazioak > Soinu eta Bideoa > Brasero) martxan jarriko dugu.
Diskoak kopiatzea aukera hauta eta bertan Disko berria beharrean Irudi fitxategia hauta ezazu. Propietateetan sartu eta jarri izen egoki bat irudiari, irudia gordetzeko tokia adierazi (eskolan zerbitzariko karpeta batean CD-DVD irudiak karpeta sor dezakezu) eta beheko Disko-irudi mota atalean hauta ezazu ISO9660irudia formatua; Itxi; Sortu irudia.
2. urratsa: softwarea.
Bi programa eta bere menpekoak behar ditugu. Hauek instalatzeko ireki terminal bat (Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala) eta honako hau itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install wine acetoneiso
3. urratsa: ISOak AcetoneISO-rekin asoziatu.
Grabatu duzun ISO irudira joan arakatzailearekin eta fitxategiari eskuin klik egin eta Propietateak klikatu, fitxetan Ireki honekin klika, agertzen den zerrendan Acetoneiso hauta eta onartu.
4. urratsa: esteka bat sortu.
Erabilera erraztu arren ISO fitxategiari esteka bat sor diezaiokegu mahaigainean; horretarako ISO fitxategian eskuin klik egin eta Sortu esteka klika. Sortzen duen esteka ebaki eta mahaigainean itsatsi. Pausu hau CD-ROM bakoitzarekin egin beharko dugu.
5. urratsa: martxan jarri.
Mahaigaineko estekan bi klik eginez bi leiho irekitzen dira: acetoneiso-rena eta CD-ROMaren fitxategiak erakusten diguna. Lehenengoa itxi eta bigarrenean aplikazioa martxan jartzen duen EXE fitxategia bilatu (kontu! ez klika setup.exe baizik eta aplikazioaren izena duena).
Sistema honek abantaila bat dauka -denak ez dira nekeak izango- eta zera da, diskoak tiradera batean gordetzen ahal ditugula betiko haren kopia disko gogorrean dagoelako.
CD-ROMen ordez bideo CD edo DVDak badira urratsak antzekoak dira, Wine ez genuke instalatu beharko eta EXEren ordez AVI fitxategia jarriko genuke martxan.
CD edo DVD baten Windows instalatzailea nola jarri martxan.
Zure diskoan .exe bakarra instalatzailea bada, jeneralean setup.exe, exekutatu ahal izateko exekutatzeko baimenik izan gabe Gnometik kanpo egitea da irtenbidea. Wine instalatua eduki behar duzu. Sartu CDa eta arakatzailearekin begira zein den setup.exe fitxategiaren kokalekua. Ondoren ireki terminala (Ctrl+Alt+t) eta idatzi:
wine /media/...eta osatu exe fitxategiaren path edo bidea eta izena. Enter egin eta instalazioa martxan jarriko da.
Programa abiatzeko: Wine > Programak...
Lehenik eta behin bereizi behar dugu instalatu gabe aplikazioa martxan jartzen duten .exe fitxategiak eta .exe intalatzaileak. Batzuetan, azpiko irudiaren lez, biak agertuko dira.
Ttantto aplikazioa martxan jartzen duena eta Ttantto disko gogorrean instalatzen duen setupa. |
1. urratsa: ISO irudia prestatzea.
ISO irudia egitea CD edo DVD baten informazioa fitxategi bakarrean gordetzea da.
CD edo DVDa grabagailu unitatean sartu eta Brasero (Aplikazioak > Soinu eta Bideoa > Brasero) martxan jarriko dugu.
Diskoak kopiatzea aukera hauta eta bertan Disko berria beharrean Irudi fitxategia hauta ezazu. Propietateetan sartu eta jarri izen egoki bat irudiari, irudia gordetzeko tokia adierazi (eskolan zerbitzariko karpeta batean CD-DVD irudiak karpeta sor dezakezu) eta beheko Disko-irudi mota atalean hauta ezazu ISO9660irudia formatua; Itxi; Sortu irudia.
Braserori kopia ISO fitxategi batean egiteko agintzen |
Bi programa eta bere menpekoak behar ditugu. Hauek instalatzeko ireki terminal bat (Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala) eta honako hau itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install wine acetoneiso
3. urratsa: ISOak AcetoneISO-rekin asoziatu.
Grabatu duzun ISO irudira joan arakatzailearekin eta fitxategiari eskuin klik egin eta Propietateak klikatu, fitxetan Ireki honekin klika, agertzen den zerrendan Acetoneiso hauta eta onartu.
ISO irudia AcetoneISO aplikazioari asoziatzen |
4. urratsa: esteka bat sortu.
Erabilera erraztu arren ISO fitxategiari esteka bat sor diezaiokegu mahaigainean; horretarako ISO fitxategian eskuin klik egin eta Sortu esteka klika. Sortzen duen esteka ebaki eta mahaigainean itsatsi. Pausu hau CD-ROM bakoitzarekin egin beharko dugu.
Esteka sortzen |
5. urratsa: martxan jarri.
Mahaigaineko estekan bi klik eginez bi leiho irekitzen dira: acetoneiso-rena eta CD-ROMaren fitxategiak erakusten diguna. Lehenengoa itxi eta bigarrenean aplikazioa martxan jartzen duen EXE fitxategia bilatu (kontu! ez klika setup.exe baizik eta aplikazioaren izena duena).
CD-ROMaren aplikazioa irekitzen |
CD-ROMen ordez bideo CD edo DVDak badira urratsak antzekoak dira, Wine ez genuke instalatu beharko eta EXEren ordez AVI fitxategia jarriko genuke martxan.
CD edo DVD baten Windows instalatzailea nola jarri martxan.
Zure diskoan .exe bakarra instalatzailea bada, jeneralean setup.exe, exekutatu ahal izateko exekutatzeko baimenik izan gabe Gnometik kanpo egitea da irtenbidea. Wine instalatua eduki behar duzu. Sartu CDa eta arakatzailearekin begira zein den setup.exe fitxategiaren kokalekua. Ondoren ireki terminala (Ctrl+Alt+t) eta idatzi:
wine /media/...eta osatu exe fitxategiaren path edo bidea eta izena. Enter egin eta instalazioa martxan jarriko da.
Ostadar II instalatzeko fitxategia exekutatzeko agindua. |
Programa abiatzeko: Wine > Programak...
Math formula editorerako txuleta
LibreOffice-OpenOffice formulak editatzeko tresna interesgarria dute, Math. Erabiltzeko testu prozesadorean Txertatu > Objektua > Formula egin eta formula editorea irekiko da; marko batean agertuko formula, behean edizio zona dugu eta Elementuak izeneko tresna-kutxa irekitzen da.
Tresna kutxa hori oso praktikoa da formulak noizbehinka idazten dugunontzako baina formulak sarri idazten dutenenei merezi zaie eragile eta funtzioen izenak eta sintaxia ikastea formulak zuzenean editorean idazteko. Ez da saila baina ohitu arte komenigarria izan daiteke laguntza eskura izatea. Horretarako prestatu dut txuleta hau:

2011/07/25
Maialen Lujanbio, agur bertsoa
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finalean Maialen Lujanbio txapeldunaren agur bertso gogoangarria.
Hemen bideoa eta hitz jokoa.
2011/07/24
Celestia, espazioko denbora errealeko 3D simuladorea
Celestia espazioan nabigatzeko aukera ematen duen aplikazio librea da. Sistema nagusietarako bertsioak daude bere web orrian. Ubuntun software biltegitik instala daiteke.
Hona hemen Celestiarekin nabigatzeko laguntza dokumentua edo gida laburra. Posible duzu pantaila osoan ikusi, jaitsi, inprimatu eta partekatu.
Hona hemen Celestiarekin nabigatzeko laguntza dokumentua edo gida laburra. Posible duzu pantaila osoan ikusi, jaitsi, inprimatu eta partekatu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)