2015/12/05

Klik punteroa gelditzean Ubuntun

Software librea orokorrean eta bai Linuxek zein Ubuntuk bereziki arreta handia jartzen dute zailtasunak dituzten pertsonengan, zentzumenen- edo mugimenduen zailtasun edo urritasunak dituztenengan. Software librearen izaera soziala dela eta irisgarritasuna funtsezko oinarri bat da.

Kasu honetan laguntza behar duen ikasleak ezin du teklatua erabili eta erakusle edo punteroa joystick baten bidez mugitzen du baina zailtasun handiak ditu klik egiteko eskuz. Helburua da klik egitea erakuslea gelditzean, une batez geldirik egotean alegia.

Hori egiteko, klik egiteko itxarote-denboraren bidez (dwell click) egingo dugu: Sistemaren ezarpenak > Sarbide unibertsala > Erakuslea kokatzea eta klik egitea > Egin klik enfokatzean aktibatuko dugu.

Atzerapen edo itxarotearen bidez klik egitea aktibatzea eta haren ezarpenak finkatzea.


Leihotxo bat irekiko zaigu hautatzeko itxaroteak zer aktibatuko duen eta bi kontrol mugikorren bidez ezarriko diogu itxarote edo atzerapenaren denbora eta zenbateko gelditasuna behar den aktibatzeko.

Azpiko bideoan Nerea PĂ©rez Anguas ergoterapeutak azalduko ditu nola aktibatu eta nola erabili eginbide hau.



2015/12/02

Adobek animatzen ditu sortzaileei HTML5 erabiltzera

Adobe enpresak amore eman du eta onartu du Flash formatuaren garaiak pasa direla. Flash mantentzeko asmoa badu ere bere apustu nagusia 2016ko hasierarako Animate CC aplikazioa izango da, animazioak egiteko HTML5 formatuan lan egingo duena.
 

Adobek, bere bezero handiek behartuta, web formatu irekien garaipena onartu du eta dokumentu batean sortzaileak bultzatzen ditu horiek erabiltzen.

2015/12/01

Nola deskargatu EITBko Nahieran tokiko bideoak

Irauten duen bitartean ETBko bideoak toki honetatik deskarga daitezke: 


http://www.descargavideos.tv/

Bideoak deskargatzeko Nahieraren web orrira joan http://www.eitb.tv/eu/
aukera ezazu nahi duzun bideoa eta kopiatu bere helbidea edo URLa, itsatsi helbidea descargavideos.tv-ren leihatilan eta sakatu lupa; bideoa topatzen duenean aukera ematen du deskargatzeko hainbat tamainatan, denak mp4 formatuan.

Tamaina aldatuta leiho batean bideoa agertuko da. Egin eskuin klik bideoaren gainean eta hautatu Gorde bideoa honela


Noiz arte iraungo du?

2015/11/28

Terminala itxurako taula html

sudo apt-get update

<table cellpadding="6">
<tbody>
<tr bgcolor=#3C3B37>
<td></td></tr>
<tr bgcolor="2B0B30">
<td>sudo apt-get update</td></tr>
</tbody></table><br />

sudo apt-get update

<table border="1" cellpadding="6">
<tbody>
<tr bgcolor="2B0B30">
<td>sudo apt-get update</td></tr>
</tbody></table><br />

sudo apt-get update

<table border="1">
<tbody>
<tr bgcolor="2B0B30">
<td>sudo apt-get update</td></tr>
</tbody></table><br />

sudo apt-get update

<table>
<tbody>
<tr bgcolor="2B0B30">
<td>sudo apt-get update</td></tr>
</tbody></table><br />

2015/11/26

Nola aldatu izena USB memoriari Ubuntun

USB memoriari -pendrive- izena aldatzeko Ubuntun konektatu euskarria eta ireki Aplikazioak > Gehigarriak > Diskoak aplikazioa.

Kontu handiz 1 hauta gailuen artetik USB memoria eta 2 desmontatu fitxategi sistema.
Fitxategi sistema desmuntatuta 3 Ekintza gehiago ikonoan klikatuko dugu eta zabaltzen den menuan 4 Editatu fitxategi-sistema klikatuko dugu.


Eta irekitzen den leihatilan izena idatzi eta eta Aldatu sakatu.


Muntatu, edo atera eta sartu, eta kito.

2015/11/24

Nola inportatu Thunderbird Lightning egutegira Moodleren egutegia

Aurreko mezuan komentatu nuen Moodleren egutegia erabiltzea interesgarria izan daitekeela ikasteko plataforman aritzen direnentzat. Komentatu nuen ere Moodleren egutegia esportatu daitekeela Google Calendar-era, Thunderbird-era eta Ical protokoloa erabiltzen duen edozein egutegira.

Gaurkoan erakutsiko dut nola inportatu Thunderbird-eren egutegira, Lightning-era alegia, Moodleren egutegia.

Urratsak:
  • Ireki zure Moodle gunea eta sartu erabiltzailea eta pasahitza.
  • Eskuin aldean agertzen da zure egutegia. Hilabetearen izenean klikatu.
 
  • Egutegia erdiko zonan agertzen da eta azpiko Esportatu egutegia botoia klikatuko dugu.










  • Irekitzen den leihoan: 1 ekitaldi guztiak edo ikastaroena aukeratuko dugu 2 pertsonalizatutako tartean urte beteko tartea aukeratuko dugu eta 3 Egutegiaren URLa lortu (diferentzia hau eta esportatzearen artean seguruena da URLarena tarteka eguneratuko dela). 
  • Agertzen den URLa kopiatu.
  • Thunderbird-en egutegira joan eta ezkerraldean, egutegien zerrendaren azpian, eskuin klik egin eta Egutegi berria > Sarean > iCalendar (ICS) > Kokapenean aurretik kopiatutako URLa itsatsi eta Hurrengoa klikatu. 
  • Egutegiaren izena jarri (Moodle), kolore bat hautatu eta kito.

Kontuan izan esportazio bat dela eta ez sinkronizazio bat. Beraz Thunderbird-en Moodleren ekitaldiak edo gertaerak ikusiko dituzu baina ezin editatu edo berriak erantsi.