2009/11/26

Nola jarri Ubuntun IP finko bat Premia ekipo batean

Mezu hau EAEko ikaste publikoentzako balio du eta Ubuntu 8.10 bertsioan egina (Premia Eusko Jaurlaritzako ikastetxe publikoen sistema informatikoa da).

IP flotantea duten ekipoak arazorik gabe konektatzen dira internetera baina IP finkoa dutenekin fitxategi pare bat editatu behar dira.

Terminala abiatu eta supererabiltzale moduan sartu:
$ sudo su
Ondoren interfaces izeneko fitxategia editatuko dugu:
# gedit /etc/network/interfaces
eta horrela utziko dugu:

Auto eth0
iface eth0 inet static

adress xxx.xxx.xxx.xxx (jarri nahi duzun IPa)
netmask 255.255.255.0
gateway xxx.xxx.xxx.xxx (irteera helbidea)
gorde eta beste fitxategi bat editatuko dugu adierazteko zein den ekipoaren DNSa

# gedit /etc/resolv.conf

eta bertan idatziko dugu:

nameserver xxx.xxx.xxx.xxx
nameserver xxx.xxx.xxx.xxx

non lehenengo helbidea eskolako zerbitzariarena izan behar du eta bigarrenean jar dezakegu euskaltelen DNSa 212.55.8.132

gorde eta berrabiarazi ekipoa.


Bada beste modu grafikoagoa:

Lehenik eta behin ikusiko dugu zein diren zure ekipoaren uneko IPa, maskara,
Horretarako goiko panelean klikatu konexioan eta menuan hautatu Konexioaren informazioa.


Mantendu leiho hau irekita zeren eta bere informazioa erabiliko dugu konexio berriaren datuak hartzeko.
Goiko panelean klikatu konexioaren ikonoa eta aukeratu Editatu konexioak:



Kable bidezko konexioa edo wifi bidezkoa aukeratu eta klika Editatu, ondoren IPv4 ezarpenak izeneko fitxan idatziko dugu konexioaren izena eta DHCP edo automatikoaren ordez eskuz gehituko dugu konexioa. IPa jarri une honetan DHCPek emandakoa (ikusi konexioaren informazioa), maskara, ateko bidea eta DNS zerbitzaria ere oraingo datu berak jarriko ditugu. Onartu, eta honez gero IP finkoa duzu.






Aurreko egoerara, IP flotatzailera alegia, bueltatu nahi baduzu berriz editatu eta eskuz ordez automatikoa aukeratu.





2009/11/24

Zenbait aholku OpenOfficen indize alfabetikoak egiteko

Testu luzeen tratamenduan, batez ere txosten, tutorial edo saiakera modukoetan tresna garrantzitsua da indize alfabetikoa. Indize hau idazlanaren bukaeran jartzen ohi da eta gaiaren termino nagusien zerrenda alfabetikoa da; bertan termino bakoitza zein orrialdetan agertzen den ageri da.

OpenOfficeren testu prozesadorean indize alfabetiko bat egiteko lehenik eta behin indizean agertzea nahi dugun terminoei sarrera eman behar diegu. Horretarako terminoaren lema -deklinatu gabeko forma- hautatu eta Txertatu > Indizeak eta taulak > Sarrera egingo dugu. Terminoa agertzen den orri guztiak zerrenda daitezen antzeko testu guztiei aplikatzea komeni da, eta hasierako letra maiuskulaz edo minuskulaz dagoen bereizi gabe.


Termino guztiei sarrera eman ondoren, testuaren bukaeran, indizea txertatuko dugu: Txertatu > Indize eta taulak > Indize eta taulak... > Mota: indize alfabetikoa hautatu eta, terminoak agertzen diren orri guztiak ikusteko "konbinatu sarrera berak p edo pp-rekin" aukera desmarkatu behar dugu.

2009/11/19

Text to Speech: testuak eta zenbakiak ahoskatzeko zerbitzua.

Oddcast enpresak Text to Speech aplikazioaren demo bat eskuragai jarri du. Bertan zenbait pertsonai edo  avatar-ak  hogei bat hizkuntzatan, eta hainbat dialektotan, leiho batean idazten ditugun testuak eta zenbakiak irakurtzen dituzte. Hizkuntzak ahoskatzen ikasteko laguntza baliotsua, dudarik gabe. Etxeko txikiak zenbakiak irakurtzen ikasteko ere oso erabilgarria da. Bai eta barre batzuk egin ohartzean Arantxa pertsonaiak nola segitzen duen sagua begiekin.


Web honetan hezkuntza alorreko beste aplikazio eta web zerbitzu-batzuk azter ditzakezu .

2009/11/11

Irudiak txertatu ala itsatsi?

Dokumentu batean irudi bat jarri nahi badugu bi aukera nagusi ditugu:
  • irudia gorde -gordeta ez balego- , Editatu > Txertatu > Fitxategitik eta arakatzailearekin hautatu, edo
  • irudia kopiatu eta dokumentuan itsatsi.
Bigarren aukera, sarri, azkarragoa eta errazagoa bada ere lehenengoa seguruagoa da eta pisu gutxiago eransten dio dokumentuari. Sarean bilatuta ez dut apenas informaziorik ikusi gaiari buruz baina badirudi arinago izatearen arrazoia dela, txertatuz gero, irudiaren bereizmena 72dpi-ra murrizten dela.
Esperimentu txikia egin dut: 588,4KBko irudi bat jarri dut testu prozesadorearen orri zuri batean itsatsia eta txertatua; itsastean dokumentuaren pisua askoz handiagoa da (1,9MB) txertatzean baino (630,8KB). Kalitatea, itxuraz bederen, berdintsua da. Kontuan izateko, batez ere, irudi asko duten testu, aurkezpen eta abarretan.

2009/11/07

Nola kopiatu Calc-eko datuak Writerreko taula batera

Ohiko eragiketa bat da kalkulu-orritik zenbait datu kopiatzea testu batean taula moduan itsasteko. Bada, OpenOfficen itsatsi arrunta edo Ctrl+V egiten badugu ez da itsasten taula moduan metadatu moduan baizik, hau da kalkulu orri zati bezala, editatzeko aukerarik gabe. Taula bezala itsasteko egin behar dugu: Edizioa > Itsatsi berezia eta agertzen zaizkigun aukeren artean bi hauetako bat hautatu:



  • DDE esteka: aukera hau erabiliko dugu baldin eta nahi badugu testu prozesadoreko taula berritzea jatorrizko kalkulu-orria aldatzen denean. Testua irekitzean galdetzen digu ia esteka eguneratu nahi dugun.
  • Formatudun testua (RTF) aukera erabiliko dugu eguneratzerik interesatzen ez zaigunean.