2020/04/09

Foliate epub liburu digitalak irakurtzeko aplikazioa


Etxeko itxialdiak harrapatu bazaitu paperezko literaturarik gabe eta ez baduzu ebook-liburu elektroniko edo tabletarik ordenagailua erabiltzen ahal duzu
liburu digitalak irakurtzeko.

Euskaraz epub liburuen eskaintza zabala, batzuk doan Booktegian, pila bat oso prezio onean Susa Literaturan, eta beste (Alberdania, Elkar...)

Epub eta beste formatuko liburu digitalak ordenagailuan irakurtzeko hainbat aplikazio daude. Nire gustukoena Foliate da GNU/Linux aplikazio libre eta arina.

Ezaugarriak:
  • .epub, .mobi, .azw eta .azw3 formatuak irakurtzen ditu.
  • orri bateko edo biko ikuspegia eta orriak pasatzeko hainbat aukera.
  • hainbat itxura: argia, sepia, iluna, alderantzizkoa, solarizatuak...
  • letra motak, tamainak, marjinak...
  • orri oinean, liburuaren titulua, orria, ordua, kapitulua...
  • hitz eta kateen bilaketa
  • itzulpena, hiztegia (Wiktionary, bakarrik ingelesez eta Wikipedia).
  • laster-markak, oharrak. Testua nabarmendu daiteke eta oharrak idatzi. Oharrak kontsultatu daitezke eta esportatu hainbat formatutan.
Irudietan:



Atzeko planoak eta letraren koloreak zehazten dute itxura edo gaia (theme). Aukera anitzak dira eta sortzen ahal dira itxura pertsonalizatuak.

Itzulpena

Bilaketa Wikipedian

Oharra


Wiktionary hiztegia (bakarrik ingelesez)

Oharren zerrenda sailkatua

Oharrak esportatzeko formatuak



Instalazioa:

Ubuntu, Debian eta deribatuetan PPA bidez instala daiteke:

sudo add-apt-repository ppa:apandada1/foliate
sudo apt-get update
sudo apt install foliate

 

Ikusteko arazoak dituzten pertsonentzat Foliateren konfigurazioek aukera interesgarriak eskaintzen ditu testua argiago irakurri ahal izateko edo, behar izanez gero, ordenagailuak berak testua ahotsa bihurtzeko. Azalpenak mezu honetan.



Beste GNU/Linux aplikazio interesgarriak.

2020/04/02

Nola birbideratu irakasle.eus kontuko mezuak

EAEko hezkuntzako irakasleen kontu ofizialak, irakasle.eus kontuak alegia, Microsoft Office365eko kontuak dira eta erabili daitezke webmail bidez https://www.office.com helbidetik edo posta bezero baten bidez hala nola Thunderbird.


Ez baduzu mezuak idazteko erabiltzen hirugarren aukera bat da beste kontu batera birbideratzea era automatikoan. Ikus dezagun nola egin daitekeen.
1- Sartu Outlook onlinera office.com bidez, zehaztu zure kontua eta menu nagusian aukeratu Outlook.
2- Outlook-en zaudela ezarpenetan sartu. Horretarako menuaren eskuin aldeko engranajea sakatu eta zabalduko den panelaren beheko aldean Ikusi Outlook ezarpen guztiak elementuan klik egin:


3- Ezarpenen leihoan menuko Posta hautatu eta haren menuan Arauak klikatu eta bertan arau berri bat gehituko dugu.



Arau horretan: asmatu izen bat arauarentzat, aplikatu mezu guztiei, Birbideratu hona ekintza hautatu eta zehazteko zein kontura birbideratu nahi duzun hasi idazten eta aukeratu proposamenen artean.


Hortik aurrera irakasle.eus kontuko mezuak zehaztutako kontura jasoko dituzu.

2020/04/01

Luberri 16.04 Asus R541U ordenagailuetan

EAEko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Multiclass monitoreekin batera Asus R541U eramangarriak jaso dituzte.

Asus eta GNU/Linux ez dira lagunak.

Kontua da PCIe Bus Error bat ematen duela plakak eta horrek oztopatzen dituela instalazioak, eta instalazioa burutzekotan errorearen erregistro mezuek / partizioa betetzen dutela.

Arazoa ematen ez zuen kernel batetik abiatuta eta AskUbunturen mezu honen laguntzaz lortu dut Luberri 16.04 ongi funtzionatzea eta iso irudi hau sortu dut:


Instalazioa egiteko eta ondoren hiru gauza kontuan izan behar dira:
  1. Asus R541U UEFI dute beraz jarritako iso irudia USB batean jartzeko Windowseko Rufus aplikazioa erabili behar da.
  2. Administratzaile bezala sartu behar bada pasahiza 013378premia da.
  3. Behin instalatua ondo ibiliko da baina, erne, eguneraketak egitean Grub-a eguneratzen bada galdetuko du ea oraingo konfigurazioa mantendu edo berria jarri eta oraingo konfigurazioa mantendu behar da, bestela errorea martxan jarriko da.
Bestetik 16.04 arrunta instalatuta baduzu eta abiatzean zein itzaltzean "
pcieport 0000:00:1c.0: PCIe Bus Error:" mezu etengabea ikusten baduzu kon

mezu etengabe ikusten baduzu konpon dezakezu AskUbuntuko mezu honetan deskribatzen den moduan.

2020/03/30

Nola gehitu zuzentzaile ortografikoak Thunderbird posta bezeroan

Thunderbird software libreko posta elektroniko bezero ahaltsua da. Dituzun posta kontuak biltzeaz gain, kontaktuak ere biltzen ditu eta zerbitzuak ematen ditu kontu guztietarako.

Zerbitzu horien artean zuzentzaile ortografikoa dago. Thunderbird-ek, mezuen editorean, aukera ematen dizu zuzentzeko hizkuntza aldatzeko euskaraz eta ingelesez.


Baina, behar izanez gero, dozenaka hizkuntzen hiztegiak daude deskargatzeko moduan. Beraz gaztelera, frantsesa edo beste hizkuntzako hiztegia behar baduzu honela instalatzen ahal duzu: Menua > Hobespenak > Hobespenak > Ortografia fitxa ireki eta bertan Deskargatu hiztegi gehiago.
Eta bertan behar dituzun hiztegiak deskargatu, eta automatikoki erabilgarria egongo dira mezuak editatzek leihoan menuko Ortografia atalean.


Gaztelera hiztegia deskargatzek esteka.

2020/03/29

Tux Paint marraztuz ondo pasatzeko aplikazioa

Tux Paint software librearen aplikazio klasiko bat da. Umeek marrazki arruntak egiteko aukeraz gain marrazketa tresna magikoak, eta zigilu bidez animaliak eta ehunka objektu itsasten ahal dituzte.

Aplikazioa euskaraz dago.


Instalazioa:

Ubuntu eta deribatuetan terminala ireki (Ctrl+Alt+t) eta agindu hau itsatsi:

sudo apt-install tuxpaint


Linuxeko beste distribuzioetarako Windows, Mac zein Android mugikor edo tabletan instalatzeko begiratu deskarga orrian.

Pantaila osoa moduan ikusteko konfigurazio aplikazioa ireki behar da
sudo tuxpaint-config

 eta Video fitxan pantaila osoa markatuko dugu.




2020/03/28

Radio.garden munduko 8.000 irrati-kate entzungai

Radio.garden munduko 8.000tik gora irrati-kate entzuteko aukera ematen du kalitate handiko datu-korronte edo streaming bidez.

Deigarriena bere interfazea da: lurraren eskera ikusten da esker, eskuin, gora eta behera nabigatzeko aukera ematen duena eta bertan puntu berdeak. Puntu berde horiek irrati-kateen kokapena adierazten du eta klik eginez entzun ahal izango dugu.



Holandako Soinu eta Ikusmen Institutuaren ekimen honek munduko irrati-kateetatik nabigatzeko parada ematen du ehunka hizkuntza eta musika estiloak disfrutatuz. Ikastetxeetan ere kontuan izateko baliabidea izan daiteke munduko kultura ezberdinak dastatzeko ematen duen aukeragatik.

Eta atzerrian bazabiltza etxeko irrati-kateak erraz bilatu eta entzun ahal izango dituzu.




Interfazeari dagokionez aukera dago hautatutako irrati-katearen gaineko informazioa eskuratzeko bere web orria bisitatuz edota irratiaren audio-korrontea partekatzeko posta bidez.


Ezkerreko paneleko giltzarrapoa sakatuta entzuten ari garen katea finkatuko
du mundutik nabigatzen dugun bitartean.