Foliate Linux sistemarako liburu elektronikoen irakurtzeko aplikazioa da. Aurreko mezu batean deskribatu nituen bere ezaugarri nagusiak, erabilera, ezarpenetako oinarrizko aukerak eta instalazioa.
Gaur bere posibilitateetan sakonduko dut ikusteko zailtasunak dituzten ikasleei begira (eta ikusmen nekatua dugun irakasleei begira).
Ikusteko zailtasunak dituzten pertsonek bere saioan Foliaten konfigurazioaren aukerak ezagutzea komeni da. Nik aukera batzuk komentatuko ditut baina ez norberak ebaluatu behar du zein komeni zaion. Menuan ditugu aukera guztiak:
- Letra mota eta tamaina. Orokorrean letra txikia denean serif letrek, alegia bukaeretan dekorazioa dutenak, errazago irakurtzen omen dira. San serif -dekorazio gabeak- garbiagoak dira baina tamaina batetik aurrera komeni dira.
San serif eta serif - Irakurgarritasunari begira propio diseinatutako letra mota bat dago: Atkinson Hyperlegible. Mezu honetan azaldu nuen nola instalatu. Horrela ezarri eta ikusten da Foliaten:
Kaptura honetan ikusten da letra mota eta tamainaz gain pantailaren distira, lerroartea, marjinak eta zabalerak ere kontrola daitezke. |
- Itxura edo gaia. Irakurgarritasunari begira kontraste handiko itxurak erabiltzea komeni da.
Argia eta Negatiboa dira, berez kontraste handiena dutenak. Nire ustez atzeko plano iluna dutenek bista gutxiago nekatzen dute. |
Menuko aurreratuetan ere erabaki dezakegu bi zutabeetan edo bakarrean ikustea. Eta ez luzatzeko, azkenik beste parametro garrantzitsu bat aztertuko dugu:
- Testutik-hizketara. Ikusmen arazo larrietan eta ahoskatzea lantzeko ordenagailuari eskatzen ahal diogu testu irakurtzeko (TTS text-to-speach).
Bi TTS aplikazioak probatu ditut eta eSpeak NG da hoberen funtzionatzen duena euskara eta gazteleraren kasuan, nahiz eta ahotsa oso metalikoa izan. Ubuntu eta deribatuetan instalatzeko terminalean agindu hau itsatsi:
sudo apt install espeak-ng
Ingelesezko testuak, ordea, hobeto irakurtzen ditu, nire ustez, Festival aplikazioa. Ubuntu eta deribatuetan instalatzeko:
sudo apt install festival
Behin aplikazioa(k) instalatuta eta Foliateko hobespenetan hautatuta, erabiltzeko bi era daude: saguarekin pasarte bat hautatu, eskuin klik egin eta kaskoen ikonoan klikatua pasartea irakurriko du edo letra bat edo batzuk hautatu eta Irakurri ozen hemendik klikatu eta irakurriko du harik eta guk, beheko panelean, kaskoen ikonoan klikatu arte.
Irakurgailua aktibatzeko bi moduak |
Zure artikulua nahiko interesgarria da, baita baliogarria ere 😉.
ErantzunEzabatuNire ustez, Foliate programa oso ona da.
Ondo segi