2021/02/14

Sweet Home 3D euskaraz

Sweet Home 3D etxeak eta bestelako lokalak diseinatzeko aplikazio libre, plataforma anitza, sinple eta atsegina da.

Erabiltzeko modua oso erraza da. Gela edo etxea 2D plano batean diseinatzen da eta aplikazioak automatikoki 3D itxura erakusten du beheko leiho batean.


Ordena logikoa izaten da zorua marraztea, kontuan izanik saretaren karratu handiek metro bat dutela, ondoren hormak, gero ateak eta leihoak, eta bukatzeko berogailuak, altzariak, objektuak, argiak, landareak eta etxetik kanpokoak katalogotik hartu eta 2D planora arrastatuko ditugu.

Elementuak mugitu eta biratu daitezke, eta klik bikoitza eginda agertzen den koadroan bere neurriak, testurak, distirak eta abar zehaztu daitezke.

Etxeak solairu bat baino gehiago badu behar dituenak joango gara gehitzen eta osatzen.

Internetetik kargatu daitezke etxe modeloak eta altzari eta osagarrien bildumak.

Behin etxea prest dagoenean nahi dugun ikuspuntutik argazkiak ateratzen ahal ditugu edota bideoa grabatu markatu dezakegun ibilbide baten zehar.

Bideo honetan aplikazioaren hornitzaileak laburbiltzen du etxea osatzeko prozesua.


Aplikazioa Linux, Windows eta Mac-en erabili daitezke. Hemen dago deskargatzeko web orria: https://www.sweethome3d.com/download.jsp

Debian, Ubuntu eta deribatuetan instalatu daiteke terminalean agindu hau itsatsita:

sudo apt install sweethome3d

Instalatzean aplikazioa erdaraz agertuko da -ingelesez sistema euskaraz baduzu-. Euskaraz jartzeko urrats hauek eman behar dituzu:

S
  1. Joan aplikazioaren Itzulpenen orrira eta deskargatu "Other translation supported" atalean dagoen Euskara fitxategia (bertako estekan klik egiten baduzu deskargatuko da ere).


  2. Sistemak proposatuko dizu deskargatu berri duzun basque-6.4.sh3l fitxategia SweetHome3D aplikazioaren bidez irekitzea.

    Ados klikatu onartzeko eta aplikazioa hemendik aurrera euskaraz azalduko da.
 

 


Erabilera ikastetxeetan.

Aplikazioa hau oso interesgarria da lehen hezkuntzatik hasita, institutu eta unibertsitateraino. 

Hain da erraza ez dela ezagutza teknikorik behar. Gazte gaztetatik erabili daiteke. Esate baterako, ikasleei eskatzen ahal zaie bere logelako planoa paper koadrikulatuan marraztea -neurriak hartuta bada hainbat hobe- eta gero, irakaslearen laguntzaz, ordenagailuan diseinatu. Tresna ederra neurriak, eskalak eta matematika orokorrean lantzeko, baita kolorea, diseinua, testurak, argiak eta abar. 

Bereziki interesgarria da, behin oinarrizko erabilera kontrolatzen dutenean, haiek sortzea gogoko logelak, etxeak, lokalak, ikasgelak eta abar.

 

Sweet Home 3D Luberri sisteman integratuta dago eta haren hurrengo bertsioan, noski, euskaraz mintzatuko da. Baina zuk aplikazioa instalatuta baduzu ez duzu itxaron behar, hizkuntza-paketea deskargatu eta inplementatu.

Linuxeko beste aplikazioak kontsultatu ditzakezu.

2021/02/03

Linux, inprimatzeko baimenak

 Luberri sistema eta GNU/Linux gehienetan inprimaketak kudeatzen dituen zerbitzua CUPS aplikazioak ematen du. Aplikazio honek eta Linuxen kernelak azken urteetan asko aurreratu dute eta orain ordenagailuak detektatzen dituzte automatikoki lokalki lokalki lotuta dituzten inprimagailuak eta sareko asko. Zoragarria da sareko administratzaileentzat baina batzuetan arazoren bat sortzen du, esate baterako ikasleei inprimagailuak ere agertzen zaizkie, eta askotan ez da komeni.

Nola galarazi ikasleei instalatuta dagoen inprimagailu bat erabiltzea?

Administratzaile gisa ireki Sistemaren ezarpenak > Hardware > Inprimagailuak eta ikasleei galarazi nahi duzun inprimagailu(et)an eskuin klik egin > Propietateak > Erabilera kontrola.

Hor bi aukera dugu: baimentzea batzuei edo galaraztea guztiei bat edo batzuk salbuetsita. Oro har, gehienetan interesgarriena izango da debekatzea guztiei irakasleei izan ezik. 



Dena den sistema horrekin beste hainbat aukera ere badira.

2021/01/19

Luberri_20.04.1 bertsio berria prest dago

Esaten da edozein 0 bertsioak limatu gabeko izkinak dituela eta hori gertatzen zitzaion Luberri_20.04.00 bertsioari, bazituen limatu beharreko izkin batzuk. 

 

Batetik Linux Mint-ek hartutako erabaki bat zela medio bere Firefox aplikazioan Google bilatzailea erabiltzeko buelta pare bat eman behar dira, eta eskoletan, tamalez, haren dependentzia handia dago eta bueltak emateko tenore gutxi. 'Arazo' hori Ubunturen Firefox instalatuta konpondu dut. 

Bestetik, segurtasun arrazoiak direla medio, bai Ubuntuk bai Mintek gonbidatua saioa baztertu dute. Zenbait ikastetxe, liburutegi, elkartetan, ordea oso erabilgarria da eta Lezoko Xabier Morazaren laguntzari esker bertsio berriak gonbidatu saioa du.

Aplikazio berriak etorri dira Luberri taldera:

  • Chromium nabigatzailea bueltatu da. Linux Mint errepositorio bat berarentzat muntatu du eta horrek bidea erraztu du.
  • Draw.io diagramak egiteko Googlen mahaigaineko aplikazioak online aplikazioa baino arinago funtzionatzen du eta diagrama ez hierarkikoak eta infografiak egiteko tresna baliotsua da.
  • Sound Converter audio formatuen bihurtzailea Handbrake bideo bihurtzailearekin batera bertan behera geratu den Curlew bihurtzailearen tokia oso ondo betetzen dute.
  • Distira kontrolatzeko Brightness and gamma apletta eramangarrien distira paneletik kontrolatzeko aukera ematen du. Hainbat ekipok ez dute teklatu bidez kontrolatzeko aukerarik ematen behar hori aplett berriak betetzen du.

Horretaz gain sistema eta aplikazioak 2021/1/19an eguneratuta daude. 


Luberri_20.04.1 deskargatzeko eskuineko panelean Luberri instalazioa klikatu eta bertsioaren iso irudia deskargatu ahal izango duzu. Iso fitxategi horrekin liveUSB bat sortzen ahal duzu eta haren bidez Luberri sistema live moduan probatu, deus aldatu gabe, eta gustatuz gero instalatzen ahal duzu. LiveUSB edo abio USBa nola sortu, probatu eta instalazioa nola egin instalazio jarraibideetan deskribatzen da.

2021/01/13

Nola gaitu gonbidatua saioa Linux Mint banaketan

Erabiltzaile gonbidatua oso praktikoa da liburutegi, gaztetxe... eta identifikatu gabeko ikasleak erabiltzen dituzten ikastetxeetarako.


Distribuzio nagusiek segurtasun arrazoiak direla medio ezkutatu badute ere hona hemen Linux Minten (Cinnamon eta Mate behintzat) nola aktibatu daiteke. Terminalean itsasi eta exekutatu hurrenez hurren hauek:


sudo apt-get install apparmor-utils
sudo aa-complain /usr/lib/lightdm/lightdm-guest-session

Hori eginda gonbidatu (guest) erabiltzaileak ematen zuen arazoa konpontzen da. Orain aktibatu behar da. Horretarako kontuan izan behar dugu saio-hasierako pantaila (lightdm pantaila) Linux Minten ezarpenetatik konfiguratu daitekeela. Sistemaren ezarpenak > Administrazioa > Saio-hasieraren leihoa  > Erabiltzaileak > Onartu gonbidatu saioak  aktibatu.

Ordenagailua berrabiarazi behar da gonbidatu saioa hasteko. Gonbidatu saioan hastean agertzen da mezu bat gogoan izateko ez gordetzeko informazioa diskoan zeren eta aldiro sortzen du gonbidatu desberdin bat.


2021/01/09

Linux Mint SSL:certiificate_verify_failed errorea paneleko edo mahaigaineko applet-ak deskargatzean

Linux Minten paneleko applet-ak zein mahaigaineko desklet-ak eta gehigarriak deskargatzean cacheko errore hau agertzen bada "SSL:certificate_verify_failed" ematen badu 

 


konponbidea zertifikazioak eguneratzea da. Horretarako terminalean:

apt install --reinstall ca-certificates

Ondoren applet-ak deskargatzeko pantailan freskatzeko botoia sakatu:




2020/12/25

Bilbo eta itsasadarra herenegun eta atzo

 H5P teknologiak eskaintzen dituen elementuetatik Image juxtaposition aukeratuta Bilbo eta bere itsasadarraren argazki bilduma baten hainbat irudi baliatu ditut bi uneko argazkiak konparatzeko. 

Bilduma Bilboko Portuko Agintaritzarako JosĂ© Luis RemĂ©rezek eginak edo bilduak dira. Irudi zaharrak 1880 eta 1950 artekoak dira eta berriak 2000 ingurukoak. 

Alderaketan diferentzia ugari atzematen dira: natura, eraikuntza eta azpiegiturak, jendea... Ikasleekin aukera ederra ikusteko Bilbo eta, neurri batean, itsasadarreko herriek industria herriak izatetik zerbitzu herriak izatera nola pasa diren eta komertzio zein industria nola desplazatu den itsasadarretik betetako Abra aldera. Azken mendeko bilakaera aztertzeko material baliotsua.

Konparazioa hobe egiteko irudien goiko eskuineko ikurra sakatuta irudiek pantaila osoa hartzen dute. Tamaina arruntera bueltatzeko Esc tekla sakatu.

Zure ikas baliabideetan mezu honen esteka jar dezakezu. Irudi bakar bat edo batzuk interesatzen bazaizkizu <enbotatu> klikatuta kapsula har dezakezu edo <berrerabili> sakatuta deskarga dezakezu, luzapenean zip ordez h5p jarri eta zure Moodlera eraman H5P bidez kargatuta.

 

Erripako kaia 1931



Areatzako kaia 1928



Erripako kaia 1918



Salbeko kaia 1920


Churruca kaia, Ingelesen landa 1930



La Vasca kaia 1940


Euskalduna ontziola 1950



Olabeagako kaia eta kargalekua 1932


Olabeaga 1950


Basurto 1910


Deustuko erribera 1950


Lutxana eta Errontegi 1920


Portuko dartsena, Barakaldo 1910


Axpeko dartsena 1908



Benedicta dartsena, Sestao 1910


Portugalete 1880


Areeta 1900


Abra Algortatik 1910


Abra Mamarigatik 1926


Dokumentazio iturria Deiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Portuko Agintaritzak argitaratutako ATZOta GAUR bilduma.