Sweet Home 3D etxeak eta bestelako lokalak diseinatzeko aplikazio libre, plataforma anitza, sinple eta atsegina da.
Erabiltzeko modua oso erraza da. Gela edo etxea 2D plano batean diseinatzen da eta aplikazioak automatikoki 3D itxura erakusten du beheko leiho batean.
Ordena logikoa izaten da zorua marraztea, kontuan izanik saretaren karratu handiek metro bat dutela, ondoren hormak, gero ateak eta leihoak, eta bukatzeko berogailuak, altzariak, objektuak, argiak, landareak eta etxetik kanpokoak katalogotik hartu eta 2D planora arrastatuko ditugu.
Elementuak mugitu eta biratu daitezke, eta klik bikoitza eginda agertzen den koadroan bere neurriak, testurak, distirak eta abar zehaztu daitezke.
Etxeak solairu bat baino gehiago badu behar dituenak joango gara gehitzen eta osatzen.
Internetetik kargatu daitezke etxe modeloak eta altzari eta osagarrien bildumak.
Behin etxea prest dagoenean nahi dugun ikuspuntutik argazkiak ateratzen ahal ditugu edota bideoa grabatu markatu dezakegun ibilbide baten zehar.
Bideo honetan aplikazioaren hornitzaileak laburbiltzen du etxea osatzeko prozesua.
Aplikazioa Linux, Windows eta Mac-en erabili daitezke. Hemen dago deskargatzeko web orria: https://www.sweethome3d.com/download.jsp
Debian, Ubuntu eta deribatuetan instalatu daiteke terminalean agindu hau itsatsita:
sudo apt install sweethome3d |
Instalatzean aplikazioa erdaraz agertuko da -ingelesez sistema euskaraz baduzu-. Euskaraz jartzeko urrats hauek eman behar dituzu:
- Joan aplikazioaren Itzulpenen orrira eta deskargatu "Other translation supported" atalean dagoen Euskara fitxategia (bertako estekan klik egiten baduzu deskargatuko da ere).
- Sistemak proposatuko dizu deskargatu berri duzun basque-6.4.sh3l fitxategia SweetHome3D aplikazioaren bidez irekitzea.
Erabilera ikastetxeetan.
Aplikazioa hau oso interesgarria da lehen hezkuntzatik hasita, institutu eta unibertsitateraino.
Hain da erraza ez dela ezagutza teknikorik behar. Gazte gaztetatik erabili daiteke. Esate baterako, ikasleei eskatzen ahal zaie bere logelako planoa paper koadrikulatuan marraztea -neurriak hartuta bada hainbat hobe- eta gero, irakaslearen laguntzaz, ordenagailuan diseinatu. Tresna ederra neurriak, eskalak eta matematika orokorrean lantzeko, baita kolorea, diseinua, testurak, argiak eta abar.
Bereziki interesgarria da, behin oinarrizko erabilera kontrolatzen dutenean, haiek sortzea gogoko logelak, etxeak, lokalak, ikasgelak eta abar.
Sweet Home 3D Luberri sisteman integratuta dago eta haren hurrengo bertsioan, noski, euskaraz mintzatuko da. Baina zuk aplikazioa instalatuta baduzu ez duzu itxaron behar, hizkuntza-paketea deskargatu eta inplementatu.
Linuxeko beste aplikazioak kontsultatu ditzakezu.