Goiko animazioan oinarrituta Tupi erabiltzeko oinarrizko kontzeptu eta prozedura batzuk azalduko ditut, hain zuzen: eszenak, atzeko planoak eta geldirik dauden beste elementuak eta mugimendu zuzenaren tween edo bitarteko fotogramak.
Eszenak
Eszena toki eta denbora batean gertatzen den ekintza da berez eta plano bat edo batzuz osatzen da (oinarrizko kontzeptuak
patxio.wordpress.com orrian). Tupiren kasuan nik esango nuke eszena atzeko plano bera (finkoa edo mugikorra) eta mugitzen den elementu bat edo batzuk duen planoa edo enkoadre bat dela. Animazioak hainbat eszena izan dezake. Eszena berriak sortzeko Tupiren menuan egingo dugu Windows > Scenes Manager.
Atzeko planoa
Atzeko planoa zuria edo bestelako kolore batekoa izan daiteke. Horrela bada aski dugu proiektuaren datuak definitzen dugunean (izena, tamaina, minutuko fotogramak...)
background atalean kolore bat hautatzea.
Goiko animazio honetan atzeko planoak irudiak ditu eta finkoa da. Horrelakoa egiteko animazioa horrekin hasiko dugu eta mugitzen diren elementuak beste geruza (
layer) batzuetan jarriko ditugu. Lehenengo geruza izanik era lehenetsian beste elementuak goiko geruzetan egongo direnez haren gainean ikusiko dira. Objektu edo pertsonai bat eszenan mugitzen ez bada atzeko planoan jarriko dugu, baina une batean mugitzen bada hobe beste geruza batean jartzea.
Atzeko planoa lehenengo geruzaren lehenengo fotograman (
frame) egingo dugu eta hurrengo fotogrametan ager dadin kopiatu egingo dugu bukatu ondoren fotogramaren gainean eskuin klik egin eta
Copy TL fordward -kopiatu aurrera- klikatu eta hautatu fotograma kopurua. Maximoa 5 da baina azken fotograman kokatu eta berriz egiten badugu aurreko 6 fotogramak 5 aldiz kopituko ditu (30 fotograma).
Zenbat fotograma egin? Egin kontua segundu bakoitzeko 10-30 fotograma izango direla.
Atzeko planoa aldatzeko eszena berria sortzea komeni da. Proiektua esportatzean kateatuko dituzu eszenak.
Mugimendu zuzeneko tween-a
Atzeko planoa marrazteko lanabezaz egin dut, zerua laukizuzenaz, lurra eta zuhaitza tintaz -ink- hain zuzen.
Furgoneta ordea ez dut marraztu, inportatu dut. Aukera hori interesgarria da objektua edo pertsonaia barne mugimendurik egiten ez duenean.
Clipart motako irudiak inportatzeko ezagutzen dudan tokirik hoberena
Openclipart.org da. Irudi libreak dira -CC lizentziadunak-, barietate handia, kalitate oso ona eta normalean atzeko planorik ez dutenak. Bilaketa lehiatila du eta bertan komeni da ingelesezko terminoa jartzea. Irudiak
svg formatu bektoriala edo
png bit-mapa formatuan deskarga daitezke. Svg formatuak abantaila du handitzean kalitaterik ez duela galtzen baina, tween-en bidez mugitzen ez badugu, fotograma bakoitzean dimentsionatu behar dugu.
Png formatuan kalitatea gal daiteke handitzean baina deskargatzen dugun tamaina du era lehenetsian.
Behin irudia inportatuta, geruza berria sortuko dugu berarentzat eta klik bikoitzan eginik eszenatokira sartuko da. Tamaina egokitu, abiapuntura eraman eta
tween edo fotograman artekoa -between- hautatuko dugu, posiziokoa hain zuzen.
Mugimenzu lineala nahi badugu, adibidean bezala aski dugu tween-a gehitu, hautatu mugitu behar den objektua, ezaugarrietan -settings- klikatu eta eszenatokian klikatuko dugu mugimenduaren helmuga, gorde tween-a eta sortuko ditu fotogramak (tamalez, botoiak agertu arren ez dut ikusi haukera zehazteko zenbat fotograma sortu behar dituen edo kopurua aldatzeko).