Testu prozesadorean idazten zuzentzaile ortografikoarekin ohituta -gaizki ohituta esango du baten batek- posta elektronikoko mezuak idazten dugunean ere behar beharrezkoa egiten zaigu askorentzat.
Ikus dezagun nola erabili zuzentzaile ortografikoa posta-mezuak idaztean zenbait web-postatan eta posta-bezero nagusia den Thunderbird-en.
Web-postatan
Euskarazko interfazea duten hiru web-posta zerbitzu aztertuko ditut:
Gmail
Gmail-aren interfazea oro har ezin okerragoa da. Ekinaren ekinaz gauzak non dauden ez badakizu eginkizunak topatzen denbora luzea emango duzu. Zuzentzaile ortografikoa ere ederki ezkutatu dute. Topatu nahi baduzu mezuak idazteko leihoaren beheko ezkerreko izkinan, zakarrontzi baten ondoan dagoen gezitxoan klikatuta agertzen den menuan agertzen da:
Egiaztapen ortografikoa eskatuta kolore horiz nabarmenduko du ezagutzen ez duen testua. Hitzaren gainean klik eginda zuzenketa-proposamenak ikusiko ditugu.
Gmail euskaraz badugu hizkuntza horretan zuzenduko du baina testua beste hizkuntza batean badago alda dezakegu zuzenketa-hizkuntza.
Outlook.com
Posta zerbitzu honek aurrekoa baina interfaze askoz hobea du baina zuzentzaile ortografikoa soilik Internet Explorer nabigatzailean funtzionatzen du, Firefox eta Chrome-Chromium-en ez.
Roundcube aplikazioa erabiltzen duten web-mailetan
Interfaze oso argia eta erabilerraza du. Testua idatzita menuko Ortografia-egiaztapenaren ondoko gezia klikatuta alda dezakegu hizkuntza -40 hizkuntza daude aukeran-.
Egiaztatzailean klikatuta testuaren atzeko planoa negatiboan jartzen da eta ezagutzen ez dituen hitzak agertzen dira. Proposamenak egiten ditu:
Konklusio bezala web-posten artean zuzentzaile ortografikorik hoberena software librez eginiko
openmailbox.org orriak eskaintzen du zerbitzurik argiena, errazena eta osoena.
Roundcube aplikazioan oinarritutako web-mailetan
Aplikazio honetan oinarritutako web-mailetan mezuak idazteko pantailan badu OK ikur bat zuzentzaile ortografikoarentzat baina hor ez da euskara agertzen. Euskara zuzentzeko modua da zerbait oker idatzi, bertan eskuin klik egin (1), zabaltzen den menuan Hizkuntzak klikatu (2) eta euskara hautatzea (3).
Posta bezeroa
Ikus dezagun nola dabilen zuzentzaile ortografikoa
Thunderbird posta bezero ezagunean.
Mezuak idazteko leihoaren menuan Ortografia dago: aktiba edo desaktiba daiteke eta ondoko gezian klikatuta hizkuntza alda daiteke.
Ortografia aktibatuta badugu testu prozesadorearen antzera funtzionatzen du: ulertzen ez dituen hitzak gorriz azpimarratzen ditu eta hitzaren gainean eskuin-klik eginez gero zuzentzeko proposamenak egiten ditu eta, aukeratuz gero, hitza aldatzen du.