.ttf TrueType Fonts da letra-moten fitxategi estandarra da. Ubuntun letra motak deskargatzea eta instalatzea hagitz erraza da: web-orri asko dago tipografiaz eta haietan loturak daude letrak deskargatzeko (adibidez eskuzko letra-moten katalogo
hau). Gehienetan
.zip fitxategi konprimituan deskargatzen dira, klikatu deskonprimitu eta klik bikoitza eginda instalatzeko aukera ematen du.
Behin instalatuta testu-prozesadorean eta gainerako aplikazioetan erabiltzeko aukera izango dugu.
Dena den tipografia gehiegi izateak badu bere eragozpenak: batetik aplikazioak moteltzen omen ditu eta bestetik letra-mota aukeratzeko zerrenda oso luzea denean zailagoa egiten da aukeratzea.
Hori dela eta, tipografiak kudeatzeko aplikazio interesgarri bat badago:
font-manager. Instalatzeko terminal batean honako hau itsatsiko dugu:
sudo apt-get install font-manager
Unity baduzu martxan jartzeko dash-ean font-manager idatzi; Gnome klasikoa erabiltzen baduzu aplikazioa abiatzeko egin eskuin-klik menuko Aplikazioak atalean, eta Sistemaren tresnak atalean sortu abiarazle berria:
Aplikazioak aukera ugari eskaintzen baditu ere niretzat interesgarriena erabili behar ez ditudan letra-motak ezgaitzea da:
Ezker-beheko menuan gure letra-bilduma esportatzeko-inportatzeko eta letra-motak desinstalatzeko aukera ere bai. Ezkerreko paneletik kontrola daiteke letrak gaitzeak eta ez-gaitzeak uneko erabiltzaileari (
user) edo erabiltzaile guztiei (
all) eragin behar dien.
UPV-ek tipografia propioa aurkeztu berri du.
Sustaturako egindako mezuan duzu bi letra-mota deskargatzeko aukera eta pdf interesgarri bat horiei buruz.