Hona bere ezaugarriak:
HELBURUA
Sei orduko aurrez aurreko ikastaro honen helburua hainbat ikastetxetan* egin
den Linuxen ezarpenean oinarri hartuta, beste ikastetxeentzako erreferentziak ematea. Donostiako Antigua-Luberri eta Lauaizeta BHI eta Irungo Toki Alai BHI.
NORENTZAT
Ikastetxeetako IKT eta Premia arduradunentzat (edo ardura horiek hartzeko asmoa dutenentzat).
EDUKIAK
- Zergatik Linux.
- Software librearen abantailak.
- Ubuntu: Mahaigaina, arakatzailea, administrazioa
- Aplikazio nagusiak eta formatuen afera
- Juniper
- Windowsen Active Directoryn integratu eta Irakasleak, Ikasleak eta karpeta pertsonalak mapeatu
- Ataza administratiboak: programen eta inprimagailuen instalazioa, IPak finkatu, Terminal Server...
- Ubunturen instalazioa: Remastersys
- Arbel digitalen instalazioa: Smarten kontrolatzailea eta Open-Sankore Instalazioen erritmoak eta irizpideak.
- Intraneta Linuxen.
IRAKASLEA
Alexander Gabilondo (Antigua-Luberri BHIko Premia)
DATAK: Azaroak 14 eta 21 (ostegunak)
ORDUTEGIA: 9:30-12:30
TOKIA: Irungo Toki Alai BHI (e-gela). Gazteluzahar Ibilbidea 1
PLAZAK: 12
IZEN EMATEA: mezua bidali irakasleari (a.gabilondo@antigua-luberri.net) bertan azalduta ikastetxea, ardura eta Linux ezagutzen ote duzun.