2013/08/25
Prest dago Ubuntu 12.04.3
Ubuntu eta bere familiako distributzioen (Kubuntu, Edubuntu, Mythbuntu eta Ubuntu Studio) bertsio LTS -egonkorra edo sostengu luzekoa- hirugarren eguneratzea atera du, 12.04.3 hain zuzen.
Beraz 13.04 sostengu laburreko bertsioaren ordez LTS bertsioa instalatu nahi badiozu lagunei prest duzu deskargatzeko ISO fitxategia eta fitxategi horrekin instalazio DVDa edo USBa prestatzeko.
2013/08/08
Bideoak bihurtzeko bi aplikazio: Curlew eta Handbrake
(2014/5/28an eguneratua)
Zenbaitetan gailuren batean ikusteko, aplikazioren batekin inportatzeko edo tamaina txikitzeko bideo bihurgailuak erabili behar ditugu. Bi ekarriko ditut hona Curlew eta Handbrake osagarriak direlako. Lehenengoak aukera zabalagoa eskaintzen du eta bigarrenak abiadura. Biak oso bihurketa onak egiten dituzte eta biak dira software libreko aplikazioak.
Curlew: zuk eskatu berak eman.
Ezaugarriak:
Ubuntu 16.04rako instalazioa PPA bidez egiten da: itsatsi terminalean agindu hauek hurren hurren:
sudo add-apt-repository ppa:noobslab/apps
sudo apt-get update
sudo apt-get install curlew
Ubuntu 18.04 bertsiorako deb paketea deskargatu eta bi klik eginez edo Gdebiren bidez instalatu. Horretarako kopiatu agindu hau eta terminalean itsatsi:
Hanbrake: di-da batean.
Ezaugarriak:
Ubuntu 14.04 baduzu software-zentrotik instala dezakezu, Ubuntu zaharragoa baduzu edo Hanbrake-ren bertsio egonkor berriena nahi baduzu PPA biltegia erantsita lortuko duzu: itsatsi eta exekutatu hurrenez hurren agindu hauek terminalean:
sudo add-apt-repository ppa:stebbins/handbrake-releases
sudo apt-get update
sudo apt-get install handbrake-gtk handbrake-cli
On dagizutela.
Beste aplikazioak GNU/Linuxerako.
Software-bilduma.

- Interfazea erraza eta euskaraz
- Linuxen dabil
- bideoz gain audiorako ere balio du.
- multzokako bihurketak.
- ehun formatu baino gehiago erabiltzen ditu.
- bideo batetik audioa atera audio formatua hautatuta.
- bideo zati bat aukera daiteke bihurtzeko.
- fotogramak moztu eta korritu daitezke.
- azpitituluak itsatsi daitezke.
- bihurtzen motela da (prozesadorearen nukleo bakarra erabiltzen du).
Ubuntu 16.04rako instalazioa PPA bidez egiten da: itsatsi terminalean agindu hauek hurren hurren:
sudo add-apt-repository ppa:noobslab/apps
sudo apt-get update
sudo apt-get install curlew
Ubuntu 18.04 bertsiorako deb paketea deskargatu eta bi klik eginez edo Gdebiren bidez instalatu. Horretarako kopiatu agindu hau eta terminalean itsatsi:
wget https://ufpr.dl.sourceforge.net/project/curlew/curlew-0.2.5/curlew_0.2.5-1_all.deb -O curlew_0.2.5.-1.deb
Hanbrake: di-da batean.
Ezaugarriak:
- interfazea ez da erraza eta ez dago euskaraz
- Linux, Windows eta Mac OS X
- multzokako bihurketak egite ditu baina ez da erraza. Begiratu hemen.
- Bi formatu bakarri erabiltzen ditu mp4 (h264, mpeg-4, mpeg-3 kodekak) eta mkv (aurrekoak eta vp3), gutxi baina onak.
- bideo zatiak hautatu daitezke. Esate baterako DVD baten kapitulu bat.
- hainbat gailutarako profilak ditu.
- azpitituluak itsatsi daitezke.
- abiadura handia bihurtzen (prozesadorearen nukleo guztiak erabiltzen ditu).
Ubuntu 14.04 baduzu software-zentrotik instala dezakezu, Ubuntu zaharragoa baduzu edo Hanbrake-ren bertsio egonkor berriena nahi baduzu PPA biltegia erantsita lortuko duzu: itsatsi eta exekutatu hurrenez hurren agindu hauek terminalean:
sudo add-apt-repository ppa:stebbins/handbrake-releases
sudo apt-get update
sudo apt-get install handbrake-gtk handbrake-cli
On dagizutela.
Beste aplikazioak GNU/Linuxerako.
Software-bilduma.
2013/08/07
Nola biratu bideo bat OpenShoten bidez
(Eguneratuta 2021-10-2an)
Nork ez dauka lagunen bat bideoak bertikal filmatzen dituena, batez ere mugikorrarekin, eta gero ordenagailuan edo telebistan horizontal ikusi nahi dituena?
Hona hemen nola eman buelta bideo bati OpenShot bideo-editorea erabilita:
1- Ireki OpenShot eta inportatu bideoa.
2- Bideoa pistara arrastatu.
3- Ikustailean bideo fotogramaren eskuin aldean kokatu biratzeko ikurra ikusi arte eta saguarekin eragin behar den posizioan utzi arte.
Bukatzeko bideoa esportatu nahi duzun formatu eta kalitatean.
OpenShot instalatu behar baduzu Ubuntu eta familiarako software-zentrotik egin dezakezu, beste distribuzio motarako deskarga-orritik eta PPA bidez mezu honetan azaltzen den eran.
2013/07/30
Testu txikirik ez Firefoxen
Web editore batzuk ez dute letra tamainak zaintzen eta oso letra txikia erabiltzen dute; bestetik zenbait irakurleen begiek, nekeagatik edo dena denagatik, zailtasuna dute letra txikiak ikusteko.
Kasu baterako zein besterako No Small Text Firefoxerako gehigarria laguntza handia ematen du.
Instalazioa: No Small Text gehigarria.
Erabilera: Behin instalatuta -ez da berrabiarazi behar- tresna barran agertuko da. Ondoan beheranzko gezian klikatuta aukera dezakegu zein den nahi dugun gutxieneko testu tamaina. Bestetik ikonoa berdea badago funtzioa aktibatuta dago eta klikatzen badugu gorria jartzen da -desaktibatuta-. Bi eratara erabil daiteke: beti aktibatuta -berdea- edo desaktibatuta -gorria- eta beharra sumatzen klikatu aktibatzeko.
Desinstalazioa: Probatu eta gustura geratu ez bazara Tresnak > Gehigarriak > hautatu eta kendu.
Firefoxen beste gehigarri interesgarri
2013/07/24
Xuxen LibreOffice 4 rako, orain hitzen zatiketarekin
EuskalGNU arduratu da azken urteotan OpenOffice eta LibreOffice euskaratzen. Guztiz eskertzekoa den lan eskerga eta txukuna egin dute baina EuskalGNU elkartea desegin zenetik proiektu hauen lokalizazioa geldirik egon da, eta hori batez ere LibreOffice-ren 4. bertsioan sumatu da: ingelesezko mezu ugari agertzeaz gain Xuxen zuzentzaile ortografikoa ez zetorren inplementatua eta euskadi.net-eko bertsioa ezin da instalatu LibreOffice berrian.
10 egun bakarrik pasatu dira Librezale elkarteak EuskalGNU mantentzen zituen proiektuak bere gain hartu dituenetik eta emaitzak hasi dira ikusten, eta nola gainera.
Librezalek Xuxen bertsio zaharra LibreOffice 4rako atontzeaz gain hitz-zatikatzailea erantsi dio. LibreOffice-ren hedapenak gestionatzen dituen LibreOffice Extensions gunetik deskarga daiteke. Instalatzeko, behin deskargatuta, LibreOfficeko menura joko dugu eta Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu eta arakatuko dugu deskargatu berri dugun xuxeniv-lo4-1-1.oxt fitxategia.
LibreOffice berrabiaraztean Xuxen berria martxan jarriko da. Ez dut azalduko nola funtzionatzen duen zuzentzaile ortografikoa baina bai zertarako eta nola erabil daitekeen hitzen zatikatzailea.
Hitzen zatikatzailearen funtzioa hauxe da: zutabeak erabiltzen ditugunean hitzak zatitzen ditu silabak puskatu gabe. Horrela tarte itsusiak ekiditen dira eta zutabeen justifikazioa hobetzen da.
Hona hemen adibide bat: lehenengo irudian era arruntean egina dago, hitzak zatitu gabe,
Bigarren irudian hitzak automatikoki marratxoz zatituta daude, silabak hautsi gabe:
Bistan dago bigarren diseinuak itxura hobea duela.
Nola aplikatzen da hitzen zatiketa testu batean?
Testua hautatu eta menu nagusian egingo dugu: Tresnak > Hizkuntza > Hitz zatiketa... eta elkarrizketa koadro hau agertuko zaigu:
Koadro honetan guk erabaki dezakegu hitzak nondik zatitu edo -gomendagarria- Hyphenate All sakatu eta berak zatituko ditu ia beti ondo. Hyphenazio-algoritmoa hitzak marratxo baten bidez bi lerrotan zatitzeko arau multzo bat da.
Eskerrik asko LibreOffice-ren lokalizazioaren arduradun berriari eta irakurleei Librezale elkartearen bidez software librea euskaratzen eta zabaltzen laguntzeko animatzea.
LibreOffice 3 Debian, Ubuntu, Mint edo antzekoetan instalatuta baduzu begiratu mezu honetan nola instalatu 4. bertsioa PPA bidez.

2013/07/17
Euskalbarraren kontsulta aurreratua
Euskalbar Firefox-erako gehigarri ezaguna da. Haren bidez termino baten hiztegi, sinonimo, corpus, lokuzio-kontsultak egin daitezke.
Badu gainera modu bat kontsultak multzoka egiteko, alegia laster-teklak erabiltzen hainbat hiztegi edo zerbitzuren kontsulta ematen digu instant batez eta pantaila bakarrean.
Behin Euskalbar instalatuta barra nagusian liburu gorri bat agertuko da. Haren ezkerreko gezian klika eta Hobespenak > Kontsulta aurreratua egingo dugu eta bertan definituko dugu hizkuntza-pare bakoitzerako tekla-konbinazio hori egitean (nahiko izaten da Shift+Enter-ekin) zein baliabide kontsultatzea nahi dugun.
Azpiko irudian ikus daiteke laster-tekla sakatzean batera agertu direla Euskalterm, Elhuyar, Morris eta Opentran itzulpen-memoria.
Oharra
Euskalbar soilik Firefoxen funtzionatzen du. Chromium/Chromerako Hiztegibar dago baina ez dakit kontsulta aurreratua duen.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)