Blogger zerbitzuko blog bat baldin baduzu jakizu Blogger kudeatzailea euskaraz ikus dezakezula eta zure blogaren egiturazko elementuak euskaraz ager daitezkeela.
Blogger euskaratzeko http://draft.blogger.com orrira joan, sartu logean eta pantailaren goiko ezker aldean
agertzen den laukian euskara-vasco-basque hautatu.
Hortik aurrera bloga kudeatzeko tresna euskaraz agertuko zaizu. Baina zure blogaren egiturazko hizkuntza lehengoa segituko du izaten arik eta
Bloga euskaratzeko
Sartu zure blogean. Goiko barran Diseinua klikatu eta ezkerreko menuan egin Ezarpenak> Hizkuntza eta Formatua eta Hizkuntza atalean euskara hautatu.
Aldaketa egiturazko testuetan antzemango duzu. Begira zer elementu aldatuko dira:
Orain eskolak bukatuta garai egokia da hezkuntza-aplikazioak ikaslerik gabe probatzeko. Eta, zein hobe Open-Sankoré baino, azken bertsioan (2.1) euskaraz datorrena.
Open-Sankoré arbel digital interaktiboentzako aplikazioa da, Lausaneko unibertsitatean hasitako proiektua eta gaur egun Frantziako Groupement d’intérêt public pour l’éducation numérique en Afrique ardurapean dagoena, zeinak software librean lizentziatu du.
Eskola 2.0-ko Smart tresnak eta Notebook-en parekoa da baina azkarrago irekitzen da, arinagoa eta ergonomikoagoa da, software-librea da eta formatu irekiak erabiltzen ditu. Biak batera egon daitezke instalatuta eta irakasle bakoitzak gogokoa duena erabiltzen ahal du. Smarten tresnak inork erabiliko ez balitu abioko aplikazioetatik ken daiteke baina Smart-en kontrolatzailea ezin da desinstalatu arbelaren interaktibitatea harekin funtzionatzen du-eta.
Aplikazioari gain-begirada bat emateko bideo-tutorial bat prestatu dut baina kontuan izan oso azalekoa dela eta ez dituela aplikazioaren funtzionalitate guztiak aztertzen, ez eta urrik eman ere. Bideoaren iraupena 7:40. Xehetasunak ikusteko pantaila osoan eta kalitate hoberenean (480p) ikustea komeni da.
Deskarga eta instalazioa
Open-Sankoré Linux, Windows eta Mac-en gainean funtzionatzen du eta bere web-orritik deskarga daiteke.
Behin deskargatuta klik bikoitza egin fitxategian eta instalazioa abiatuko da.
http://loretan.weebly.com/ web orria loreen izenak haren kolorearen arabera kontsultatzeko balio du. Euskal Herriko ipar-isurialdeko hainbat basa-lore ageri dira bere herri-izena edota izan zientifikoarekin.
Sailkapenean lore zuriak, horiak, gorria, urdina eta berdeak ageri dira.
Ordenagailuko interfazea
Lore batean klik eginda tamaina handiagoan ikus daiteke eta segidan ikus daitezke kolore bereko loreak.
Web-orriari itxura aldatu diot loreak argiago ikusteko eta smarthphonetan kontsultak errazago eta argiago ikusteko.
Lore zurien pantaila:
Smartphone-interfazea
Loretan tituluaren ezkerreko menu-ikonoan klikatuta menua zabaltzen da:
Lore batean klikatuta berau maximizatu egiten da eta hatza ezker-eskuin mugituta beste loreak ikus daitezke.
Mendian zabiltzala lore baten izena jakin nahi baduzu hau aukera interesgarria da.
Web-orri hau egiteko http://www.weebly.com zerbitzua erabili dut, era erraza eta aukera handikoa web-orriak diseinatu eta ostatua emateko.
Grabitate eta inertziaren indarrekin hasiko gara jolasten. Horretarako sormena eta buru-argitasuna lantzen duten bi dimentsiotako jolas-simuladoreak erabiliko ditugu.
Sinplenetik hasiko gara: Numpthy Physics (Crayon Physics aplikazioaren ordezkoa kode irekian). Jolas honetan jokalariak bola batez izarra jotzea lortu behar du baina jokalariak ez du bolaren kontrol zuzena, forma desberdineko figurak sortuz (bolak, arranplak, palankak...) eta grabitatea eta inertziaren indarrez lortu behar du bola izarrera eramatea.
Numpthy Physics instalatzeko Ubunturen software-zentrotik egin dezakegu edo Debianen oinarritutako destribuzioa badugu honako hau itsatsita terminalean: sudo apt-get install numptyphysics
Jokoen atalean agertuko da.
Pausu bat haratago joaten da Magic Pen. Web aplikazio honetan lehen aipatutako figuraz gain loturak eta ardatzak egin daitezke, bai eta figurak ezabatu ere.
Hauekin entrenatu ondoren prest egongo gara Phun aplikazioaren erronkari ekiteko.
Phun-en ingurunea bera konfiguratu daiteke: grabitatea bai ala ez eta zenbat, airea eta bere marruzkadura...
Aurrekoetan ikusitako elementuez gain gurpil horzdunak, kateak, malgukiak... ditugu eskuragai eta elementu bakoitzaren ezaugarrien parametroak kontrolatu daitezke: masa, materiala, erakarpena. Baita objektuak likido bihurtu ere, fluidoen jokaera aztertu eta probezteko.
Phun Linuxen instalatzeko:
1- Deskargatu aplikazioa Sofpediatik. Aukeratu 5 bertsioa eta zure sistemaren arabera 32 edo 64 biteko bertsioa.
2- tgz fitxategia deskonprimitu artxiboen-kudeatzaileaz nahi duzun karpetan. Nik Software karpeta sortu dut. Phun karpeta agertuko da.
3- Terminaletik aplikazioak behar dituen libreria pare bat instalatuko dugu: sudo apt-get install libpng3 libsdl-image1.2
4- Aplikazioa abiatzeko Phun karpetako Phun fitxategian bi klik egin eta kito. Nahi baduzu abiarazle bat sortzen ahal diozu.
Beste Hezkuntza aplikazioak ikusten ahal dituzu Luberriko software-bilduman.
OpenStreetMaps mapa irekia da, wiki moduan erakundeek eta jendeak datuak sartu eta osatu ditzakete: bideak, eraikinak, mendiak... Bestetik lizentzia librea duenez jendeak, erakundeek, enpresek, aplikazioek erabil dezakete bere jardunean.
Biltzen dituen datuak erritmo handian handitzen ari dira eta zenbait kasutan Bing Maps eta Google Maps baino informazio osoagoa eta eguneratuagoa ematen du.
Interfazea ez du sobera erakargarria baina orain horretan ere egin du aurrera: ezker
aldean geruzak kontrolatzeko aukera ematen duen ikonoa sartu dute:
Ikus dezagun Irungo mapa zati batean hiru dira aukera nagusiak:
Estandarra edo kale-mapa arrunta
Bizikletakoa, txirrindulari eta mendizaleentzat egokia. Irungo bide-gorriak nabarmentzen dira eta mendian sestra-marrak eta zehaztasun handiagoa.
Garraioetakoa, bertan besteak beste trenbidek eta lineako busen ibilbideak nabarmentzen dira.