2012/11/18

LibreOffice. Nola egin esteka beste dokumentu baten objektu bati.

LibreOfficen -eta suposatzen dut OpenOfficen ere bai- egin daitezke loturak dokumentuaren barnean edo kanpora. Lehenengoei erreferentzia gurutzatuak esaten zaie eta bigarrenei hiperestekak.

Egilea: Peter Griffin


Hiperesteken bidez lotzen ahal dugu dokumentu baten objektu bat -hitz bat, irudi bat...-  web orri batekin, e-posta batekin, bigarren dokumentu batekin edo bigarren dokumentu baten objektu batekin.

Azken aukera azalduko dut.

Lehenengo dokumentuan estekatu behar dugun objektua hautatuk dugu -jeneralean hitz bat, termino bat edo irudi bat- eta egingo dugu Txertatu > Hiperesteka eta beheko leihatila irekiko da.


Bertan Dokumentua hautatu eta bide-izena zehaztuko dugu karpetatxoan klikatuta.
Dokumentuarekin lotzeko hori aski da, baina dokumentu horren testu, irudi, kapitulu, atal, taula edo bestelako elementu batekin lotura egin nahi badugu Helburua zehaztu behar dugu. Helburuko leihatilaren eskuineko ikonoa klikatu eta bigarren leihatila irekiko da. Bertan zehatz dezakegu zein grafiko, izenburu, taula edo dena delakoarekin lotu nahi dugun. Paragrafo edo bestelako testu zati batekin estekatu nahi badugu esteka sortu aurretik bigarren dokumentuko paragrafo horretan laster-marka bat txertatu behar dugu.

Oharra:
Bi dokumentuen arteko estekak funtzionatzeko komeni da bi dokumentuak karpeta berean egon eta mugitzekotan karpeta osoa mugitzea. Dokumentuen arteko posizio erlatiboa aldatzen bada estekak helburua ez du topatuko.

2012/11/17

Nola muntatu etxeko portatilean eskolako karpetak

Geroz eta gehiago dira etxeko notebook-a eskolara eramaten duten irakasleak -langileek lantresnak jarri behar izatea ere-. Irakasleok, noski, partekatutako karpetak eta karpeta propio muntatu nahi dituzte. Ikus dezagun nola egin dezaketen Linuxen:

Paneleko Lekuak klikatu eta 'Konektatu zerbitzariarekin ' klikatu behar da. Azpiko leihatila bat irekiko da eta bertan beteko dugu:

Zerbitzaria atalean zerbitzariko IPa jarri behar da. Ataka ez da ukitu behar. Mota atalean -irudian ikusten den bezala- Windows-ek partekatua hautatu behar da. Domeinu-izenean ikastetxeko domeinua jarri behar da -garrantzitsua da jartzea letra maiuskulaz eta .NETekin. Erabiltzaile-izenean irakasleak domeinuan duen erabiltzailea jarriko dugu. Pasahitza: irakaslearena eta markatu behar da gogoratzeko aukera automatiko muntatu dezan. Hau muntatu nahi diren karpeta guztiekin egin behar da.

Hori eginda muntatuko da. Paneleko Lekuetan hobeto ikusteko konexioan eskuin klik egin eta lasterbidea sortuko dugu. Lasterbidean eskuin klik egin eta 'aldatu izena' egin eta karpetaren izena jarriko dugu.

Hau bera egin daiteke ikasleen ekipoetan mezu honetako B3 puntuan aipatzen den bezala.



2012/11/16

Likewise-open: nola bihurtu administratzaile domeinuko erabiltzaile bat.

Lehengoan komentatu nuen moduan Likewise-open Linux duen ekipo bat Windows Server baten domeinuan integratzeko aplikazioa da. Haren bidez domeinuko erabiltzaileak ekipoko erabiltzaile moduan onartzen dira. Erabiltzaile hauek sortzen diren unean erabiltzaile arruntak dira baina aukera dago administratzaile lokalen taldean sartzeko.

Beste kontu bat behar edo komeni ote den. Administratzaile lokala den laguna zenbait ekipotan domeinuko erabiltzaile moduan ibiliko da gehien bat eta, egia bada administrazio lan asko -hala nola inprimagailuak edo aplikazioak instalatzea- erabiltzaile arrunta bezala egin dezakeela behar den unetan administratzailearen pasahitza emanda egia da ere zenbait lan ezin dituela egin, esate baterako terminalean sudo egitea. Sudoer bezala jokatu ahal izateko  administratzaile lokalaren taldean sartu behar da. Ikus dezagun nola egin daiteken:

Egin klik paneleko eskuineko indikadorean > Sistemaren ezarpenak > Sistema > Erabiltzaileen kontuak  eta giltzarrapoan klik egin desblokeatzeko, erabiltzailea hautatu eta Kontu-mota atalean arruntatik administratzailera pasa. Ezarpen berria martxan jartzeko ekipoa berrabiarazi behar da.




2012/11/13

Bideoan atzeko musika bai baina ahotsa ez da aditzen

(Edo alderantziz).



Gaur eskolako lankide bati gauza kuriosoa gertatu zaio ikasgelan bideo bat erreproduzitzean: atzeko musika ondo aditzen zen baina azalpeneko narrazioaren ordez kirrinka baxu ulertezin bat entzuten zen.

Zein izan daiteke arrazoia? 
Zenbait bideo editatzean narrazioa edo dialogoak estereoaren kanal batean jartzen dira eta atzeko planoko musika beste kanalean. Bideoa erreproduzitzean entzun dutena kanal bakarra izan da, hain zuzen ere atzeko musika zuena eta narrazioaren oihartzun ulergaitza.

Kanal bat mututzearen arrazoia izan daiteke:

Bozgorailua hondatua egotea edo beste bozgorailuarekiko konexioa akastuna izatea.
Kanalen balantzean bozgorailu bat bolumenik gabe egotea. Balantzea kanalen arteko bolumen proportzioa aldatzeko gailua da. Jeneralean erdian egoten da, hau da bolumen bera bi kanalentzat baina gerta liteke ohartu gabe aldatzea.
Balantze hori izan daiteke hardware kontrol bat irudian agertzen den modukoa...

edo soinuaren kontrolatzailearen interfazea: irudian Ubunturen audio kontrolatzailea balantzean eskuineko bozgorailua mututua.






Eskerrak Toki-Alai BHIko IKTari bere laguntzagatik konponbidea asmatzen.

Nola lehenetsi hainbat ezarpen Ubuntun

Ubuntu 12.04 bertsioan hainbat ezarpen pertsonal  paneleko azken botoian klik egin eta Sistemaren Ezarpenak atalean alda dezakegu. Beste zenbait aldatzeko eta, edozein modutan, aldaketa horiek erabiltzaile berriei eragitea nahi badugu Dconf-editor aplikazioa erabil dezakegu.

Dconf-editor Gnomeren aurreko bertsioetan erabiltzen zen Gconf-editor-aren oinordekoa da. Gconf-editor oraindik funtzionatzen badu ere lehen zituen hainbat aukera galtzen ari da eta Dconf-editor-era pasa dira.

Dconf-editor instalatzeko Software-zentrotik egin dezakegu edo terminaletik:

sudo apt-get install dconf-tools

Behin instalatuta exekutatzeko Aplikazioak > Sistemaren tresnak atalean topatuko dugu edo terminalean dconf-editor idatziko dugu.

Dconf-editor-ean konfiguratu eta, batez ere, lehenetsi daitezken hainbat parametro:

Portatiletan touchpad-ean bi atzamarrekin scroll edo saguaren gurpilaren jokaera imitatzea.
 org > gnome > settings-daemon > peripherals > touchpad > scroll-metod
  eta bertan agertzen den edge-scrolling ordez behean aipatzen den two-finger-scrolling-era aldatu.

Horretaz gain tekleatzean touchpad-arekin punteroa ez zoratzeko desaktiba dezakezu touchpada idazten den bitartean, horretarako disable-while-typing aktibatu.

Ondoren aukera hauek lehenesteko Set to default klikatu.





Paneleko orduari segundoak kentzea eta orduaz gain data agertzea. 

 com > canonical > indicator > datetime eta bertan show-date aktibatu







Pantaila-babesleak zure saioa blokea ez dezan eta eskegita egotetik esnatzerakoan pasahitza eska ez dezan.
org > gnome > desktop > screensaver
 eta bertan desaktiba ezazu lock-enabled ez baduzu blokeatu nahi eta desaktiba ezazu ubuntu-lock-on-suspend ez baduzu nahi esekita egotetik esnatzerakoan erabiltzailearen pasahitza sartzea.





Muntatzen ditugun bolumenak  etxeko karpeta edo paperontzia mahaigainean ikusteko.
org > gnome > nautilus > desktop eta bertan markatu etxekoa (home), paperontzia (trash), volumes (muntatutako karpetak) ikusgai jartzeko.



Mezu honetan aipatzen diren balioak -edo antzekoak- lehenetsi nahi badituzu editatu behar dituzu dokumentu batean INI formatu estandarrean eta dokumentuaren izenaren bukaera zehatz batekin.
Ikus dezagun nola egin daitekeen era erraz batez. Terminalean hau idatzi:


sudo gedit nik_lehenetsitakoak.gschema.override
eta bertan testu hau itsatsi:



eta gorde karpeta nagusian.
Ondoren terminalean itsatsi:

sudo mv nik_lehenetsitakoak.gschema.override /usr/share/glib-2.0/schemas/ 

Bukatzeko, definitutako ezarpenak aplika daitezen itsatsi honako agindu hau terminalean:

sudo glib-compile-schemas /usr/share/glib-2.0/schemas/ 

Prozedura hau guztia bereziki interesgarria da ekipo bat prestatzen ari bazara Remastersys-en bidez distribuzio propio bat egiteko. Bestela fitxategia USB-memoria batean eraman, ekipora kopiatu eta azken aginduen bitartez dagokion tokira eraman eta aplika dezakezu .

2012/11/11

Nola integratu Ubuntu Windows Server-en Active Directory-n

Luberri sistema Windows-en Active Directoryn integratzeko prestatuta dago eta script baten bidez egiten du. Script hori martxan jartzeko Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Domeinuan-sartu klikatu eta eskatzen dituen parametroak eman (tartean domeinuko administratzailea eta bere pasahitza).

Luberri ez den Linux batean ondoren deskribatzen den moduan egin daiteke (kontuan izan mezu hau idazteko unean Cannonical-ek esan duela Ubuntu 21.04 prest etorriko dela Windows domeinuan sartzeko).

Zenbait enpresa eta eskoletan barne-sarea Windows zerbitzari baten menpean dago. Zerbitzari horrek sareko erabiltzaileak kudeatzen ditu eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, haien artean haren disko gogorreko karpeta batzuk parteka dezake zenbait erabiltzailerekin.

Horrelako egitura batean Linux ekipo bat instala daiteke eta arazorik gabe erabil daiteke baina zerbitzariaren aurrean identifikatzeko eta sareko erabiltzaile moduan partekatuta dauden karpetak automatikoki muntatu ahal izateko Linuxa Active Directory-n integratu behar da.

Mezu hau sareko-administratzaileentzat idatzi dut, etxeko erabiltzailea bazara ez saiatu hurrengo pausoak egiten.

Ikus dezagun nola integratu daiteke Ubuntu ekipo bat Windows Server baten menpeko domeinuan eta nola muntatu daitezke automatikoki erabiltzaile bakoitzari dagozkion karpetak. Jarraibide hauek probatuta daude Ubuntu 12.04 eta 14.04 bertsioekin.

1. urratsa: integrazioa
 Ubuntua AD-n integratzeko badira zenbait aplikazio (Winbin, Centrifydc, Likewise-Open...). Nik gomendatzen dudana Likewise-Open da. Berau instalatzeko Software-zentrotik egin daiteke edo terminalean hau itsatsita:




 Behin instalatuta martxan jarriko dugu Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Active Directory Membership

Honelako leiho irekiko da:

Leiho honetan sartuko dugu ordenagailuaren izena, domeinuaren izena (ez ahaztu .net jartzea). Domeinuko erabiltzaileek izena@domeinu.net formadute baina Enable default user name prefix aktibatuta uzten badugu domeinuaren zatia ez dugu jarri behar.

Join Domain sakatu eta beste leiho batean programak eskatu digu domeinuaren administratzailearen izena eta pasahitza (erne¡ domeinukoa, ez administratzaile lokala). Eta domeinuan sartuko da ekipoa.

Behin domeinuan sartua  erabiltzaile lokalez gain domeinuko erabiltzaileek ere erabili ahal izango dute ekipoa. Erabiltzaile lokalen karpeta pertsonalak /home direktorioan daude eta domeinuko erabiltzaileena /home/likewise-open/domeinuaren_izena direktorioan.

 2. urratsa: Partekatutako karpeten muntaketa automatikoa

Bigarren atal honetan ikusiko dugu zer egin behar den erabiltzaile bat logeatzean, hau da domeinuan sartzen denean, automatikoki zerbitzariak konpartituta dituen zenbait karpeta muntatzea.
Lehenik eta behin programa pare bat instalatu behar dugu:



 eta orain editatu behar dugu pam_mount.conf.xml fitxategia editatu behar dugu:



fitxategian bilatuko dugu
<pam_mount>
<!-- Volume definitions -->

eta ondoren definituko dugu nori -zein talderi- zeintzuk karpeta muntatu behar dizkion. Hemen jarriko dut nire institutuko bolumenen definizioa eta zuk egokitu ditzakezu zure ikastetxe edo enpresara



XX.XX.XX.XX ren ordez biltegiratze zerbitzariaren IP-a jarri beharko duzu eta, behar izanez gero soilik, karpetak eta taldeak egokitu. Editatu ondoren gorde eta saioa berria hastean zerbitzariko karpetak mapeatuko dira.

3. Lightdm-ren edizioa
Lightdm, saioa hasteko pantaila, aldatzea komenida: batetik erabiltzaileen izenak ez ikusteko eta eskuz sartu ahal izateko.
Aldaketa hau egiteko terminalean egingo dugu:
*Ubuntu 12.04ean: 
sudo gedit /etc/lightdm/lightdm.conf
*Ubuntu 14.04ean:   
sudo gedit /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu.conf
eta dituen lerroei gehituko diegu bi hauek:
greeter-hide-users=true 
greeter-show-manual-login=true
eta gordeko dugu.

OHARRAK:
  • Instalazio asko egin behar baduzu ez dudarik izan, presta ezazu ondo ekipo bat, integra ezazu eta erabili Remastersys edo haren ondorengoa den Pinguy Builder zure distribuzio propioa osatzeko. Ordu laurden batean instala dezakezu Ubuntu ekipo batean eta jada integratuta egongo da eta lanerako prest.
  • Integrazioa lortzeko David Burke-k idatzitako mezu honetan eta beste honetan hartu dut oinarri. Eskerrik asko David.