2012/08/31

Nola ikusi grafikoki disko gogorren erabilera

Ubuntu 12.04 instalatzean faltan sumatu ditudan hainbat aplikazio edo haien ordezkoak bilatzen ari naiz. Gehigarrietan bazegoen 'Disko erabileraren analizatzailea' izeneko item bat baobab izeneko aplikazioa abiatzen zuena zeina diskoaren okupazioa aztertzen zuen. Baobab segitzen du instalatuta baina Ubuntu Classic-eko aplikazio-zerrendatik kendu dute. Niri ez zait gustatzen nola ematen duen informazioa baina gustuko izanez gero terminalean baobab idatzi eta martxan jarriko da. Sarean  disko gogorrean zein karpeta eta fitxategik betetzen duten tokirik handiena ikusteko aplikazio baten bila aritu naiz eta K4DirStat iruditu zait interesgarria.

K4DirsStat aplikazioaren interfaze grafikoa
Software-zentrotik instala daiteke edo terminalean honako hau exekutatuta:

sudo apt-get install k4dirstat

Gehigarriak atalean agertzen da. Martxan jarri eta zehaztu behar zaio zein direktorio aztertu behar duen, generalean /home eskatuko diogu, alegia erabiltzaileen datuak gordentzen ohi duena. Aplikazioak diskoa zein fitxategik eta karpetak betetzen dituen adierazten digu okupazioaren arabera ordenatuta eta beheko panelean era grafikoz ikus dezakegu okupazio mailak. Grafikoan klik eginez agertuko da goiko panelean zein fitxategi den eta zenbat betetzen duen hautatutako fitxategia.

Diskoa beteta baldin baduzu era horretara jakin dezakezu zein diren fitxategi 'errudunak'. Hau bereziki praktikoa da sare-administratzaileentzat, esate baterako posible da fitxategia hautatu eta send mail to owner, alegia fitxategiaren jabeari mezua bidaltzeko botoia du panelean.

OHARRAK
  • Okupazioaren grafikoa erakutsi baino lehen diskoa aztertu behar du eta minutu bat edo bi itxaron beharko dugu.
  • Qt libreriak erabiltzen ditu, beraz, KDE beste aplikaziorik ez baduzu instalatuta libreria pila bat instalatuko dizu.
  • Windowserako bertsioa ere badu: WinDirStat.
  • Uste dut Ubuntun ez dagoela 12.04 aurreko errepositorioetan.

Ubuntu 12.04: fitxategi-bilatzailea nola berreskuratu

Ubuntu 12.04 bertsioan Unity mahaigainak bilaketak egiteko Dash izeneko tresna du eta Gnome klasikoan Gehigarriak atalean zegoen bilatzailea (Gnome Search Tool) kendu egin dute.

Nautilusen bilatzailea
Haren ordez probatu dut Nautilusen bilatzailea baina beti bezain motel darrai.
Catfish bilatzailea ere probatu dut eta, abiadura ona badu ere, hainbat gabezi badu, esate baterako ez du esaten topatzen dituen elementuak zein karpetan dauden.

Azkenean bilatu dut modua berreskuratzeko betiko bilatzailea: ireki terminala eta itsatsi honako agindu hau:
sudo apt-get install gnome-search-tool

Behin instalatuta Aplikazioak > Gehigarriak atalean agertuko da
Gnome-search-tool fitxategi eta karpeta bilatzailea
Sinplea, azkarra, aukera askorekin (Hautatu aukera gehiago sakatuz gero), topatutako elementuen informazio baliagarriena ematen du eta elementua(k) hautatu eta eskuin klik eginez gero fitxategi eta karpeten ohiko eragiketak agertzen dira.

Zuk ere sarri erabiltzen baduzu posible duzu panelean jarri; hori egiteko aplikazioen menuan sakatu eta herrestan eraman panelera.

Fitxategi bilatzailea panelean


2012/08/29

Lehenengo argazki-kamerak Androidekin

Telefonoak izan ziren argazki-kamera eta ondoren GPS eta internet integratu zutenak eta azken urrats horretan software pribatiboa e izan zen aitzindari Apple-en Iphone-rekin.

Oraingoan argazki-kamerak hasi dira GPS eta internet integratzen baina oraingoan software librean oinarritzen den Android izan aitzindaria Nikon eta Samsung-en eskutik.

Dudik gabe ekoizleentzat modu merke bat da argazkiak geolokalizatzeko eta internet bidez editatu eta partekatzeko.

Hona hemen komertzializatu diren lehenengo modeloak: Nikon Coolpix S800C eta Samsung  EK-GC100 Galaxy Camera.


Nautilus, Nemo... nola asoziatu fitxategi mota bat aplikazio batekin

Ubuntu 12.04ra pasa naiz eta Gnome 3rekin hasi naiz peleatzen aurreko bertsioan intuitiboak eta errazak ziren hainbat lan orain nola demontre egin daitezkeen aztertzen.

Horietako bat da Nautilus arakatzailean luzapen bat -pdf, jpg, kml...- duten fitxategiak aplikazio batekin asoziatzea edo duten asoziazioa aldatzea. Orain horrela egin daiteke:

  1. interesatzen zaigun luzapena duen edozein fitxategian eskuin klik egin eta Propietateak aukeran klik egin.
  2. irekitzen den leihoan Ireki honekin fitxara joan.
  3. interesatzen zaizun aplikazioa hautatu eta Ezarri lehenetsi giza klikatu.

Aplikazioa aukeratu eta Ezarri lehenetsi gisa klikatu

Gimp nola konfiguratu leiho bakarra

Gimp irudi editorearen ezaugarririk bereziena leiho anitzak erabiltzea izan da. 2.8 bertsiotik aitzina ordea erabiltzaile askok eskatutako leiho bakarra jartzeko aukera eman dute. Horretarako menu nagusian Leihoak atalean Leiho bakarreko modua markatu behar dugu.



Bertsio zaharra baduzu eta eguneratu nahi baduzu Ubuntu, Mint, Debian eta deribatuetan PPA bidez berrinstalatu behar duzu. Horretarako terminalean itsatsi eta exekutatu hurrenez hurren:

sudo add-apt-repository ppa:otto-kesselgulasch/gimp
sudo apt-get update
sudo apt-get install gimp

2012/08/27

Ubuntu 12.04.1 sarean

Canonicalek sarean jarri du Ubuntu 12.04 Precise Pangolin bertsioaren lehenego berargitalpena, hau da 12.04.1.
Ubuntu 12.04 LTS (Long Term Suport) bertsioa da, alegia mantenu luzeko bertsioa, bost urteko mantenua hain zuzen.
Berrargitalpen honetan Linuxen azken kernela (3.2.0-29), sisteman hainbat huts zuzenduta eta aplikazioen bertsio berriak daude.
Gaineko grafikoan ikusten denez pasa den astean sareratu dute lehenengo berargitalpena eta sei hilabetero  berargitalpen berria izango dugu 2014ko otsailararte. Hortik aurrera 2017arte errepositorioak eguneratuko dira.

Bertsio zaharra baduzu eta Precisera pasatzea pentsatzen ari bazinen une egokia da hau zeren berrargitalpen hau hasierako bertsioa baino seguruago eta egonkorragoa izan behar duelako eta, orain instalatzen baduzu, sistemaren eguneratzea ekidin dezakezu.
Lanean edo lagunentzako instalazioak egiten badituzu 12.04.1 deskargatu eta bota zakarrontzira 12.04ren CDa.
Windows edo Mac erabiltzen badituzu eta sistema libre bat probatu nahi baduzu hau da une egokia bertsio heldu eta mantenu luzeko bat instalatzeko

Desktop bertsioa eta Server bertsioa daude. Lehenengoa da egokiena ordenagailu arruntetarako: torre, eramangarria, netbooka. Desktop bertsioa bi modalitate ditu 32 eta 64 bitekoa. Zure ordenagailua 64 biteko prozesadorea badu, hau da berri samarra ba da 64koa deskargatu; zaharra bada edo zalantza baduzu 32koa. Nik lehenengo aldiz instalatu dut 64koa eta ondo dabil, hori bai, errendimenduan aurrerapen handirik ez dut nabaritu.

Hau da Desktop bertsioak deskargatzeko tokia.

Beste aldetik nire Nvidia txartelan azelerazio grafikoa lortzeko hornitzailearen kontrolatzailea instalatu behar izan dut, eta ez Ubuntuk gomendatzen duena baizik eta acelerated graphics driver post-release updates bertsioa. Unityren ordez Gnomeren ikuspegi klasikoa instalatu dut:
sudo apt-get install gnome-panel