2012/06/24
Burduntzia Jaizkibelen
Motocroseko makinek ondatutako erreka batean bizitza tematzen da aurrera egiten eta, gizakiok merezi ez badugu ere, tarteka naturak honelako ikuskizunak eskaintzen dizkigu.
2012/06/05
Nola konfiguratu LightDM
LightDM Linuxen erabiltzen den saioak kudeatzeko (Display Manager) pantaila bat da. Ubuntuk jarri zuen 11.10 bertsiotik aurrera GDMren ordez arinagoa delako eta Gnomeren liburutegiak erabiltzen ez dituenez edozein distribuzioan erabili daitekeelako.
LightDM pantailaren ezarpenak moldatzen ahal dira eta horrek hainbat aukera eskaintzen digu.
LightDMren konfigurazio fitxategia aldatzeko editore batez irekiko dugu (nik gedit erabiliko dut Ubuntun):
sudo gedit /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu.conf
eta Pluma Ubuntu-Maten:
sudo pluma /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu-mate.conf
eta ia hutsik dagoen ezarpen fitxategia irekiko da, honelakoa hain zuzen:
[SeatDefaults] user-session=ubuntu
Linux Mint eta Luberri 20.04rako begiratu mezuaren bukaeran.
Hemen lerroak erantsiz hainbat moldaketa sar dezakegu:
- Automatikoki erabiltzaile batekin sartzeko:
autologin-user=
autologin-user-timeout=0
- Erabiltzaileen zerrenda ezkutatzeko:
greeter-show-remote-login=false
greeter-show-manual-login=true
greeter-hide-
users
=
true
Erabiltzailearen izena sartzeko leihoa agertuko da. Zenbait tokitan erabiltzaileen zerrenda ikustea ez baita egokia.
- Saio mota bat lehenesteko:
16.04 18.04
Unity: ubuntu
Gnome Shell: gnome ubuntu
Ubuntu klasikoa (Compiz) gnome-flashback-compiz
Ubuntu klasikoa (Metacity) gnome-flashback-metacity gnome-flashback-metacity
Gnome Shell ibili ahal izateko aldez aurretik Gnome-Shell instalatu behar duzu:
Azkeneko biak interesatzen bazaizkizu beste hau instalatu behar duzu:sudo apt-get install gnome-shell
sudo apt-get install gnome-session-flashback
Etxerako ez du merezi zeren eta erabiltzaile bakoitzak, bere izenaren ondoan agertzen den gurpiltxoan sakatuta bere gogoko saio-mota aukera dezake baina erabiltzaile asko dituen toki batean, hala nola eskola, enpresa edo elkarte batean administratzaileari saio-mota bat lehenesteko aukera ematen dio ezarpen honek.
Pentsatzen dut Cinamon edo Mate ere era horretan ezar daitezkeela.
- Erabiltzaile gonbidatua ezkutatzeko:
allow-guest=
false
- Teklatu numerikoa automatikoki aktibatzeko:
sudo apt-get install numlockx
eta, hori eginda -ez jarri bestela-, lighdm.conf fitxategian honako lerro hau erantsi behar duzu:
greeter-setup-script=/usr/bin/numlockx on
Luberri 20an
Aurreko bertsioek Gnome erabiltzen dute eta 20.ak Linux Minten Cinnamon. Honek ere Lightdm erabiltzen du hasierako pantaila, saioa hasteko pantaila alegia, kudeatzeko baina badu aplikazio grafiko bat lan hori egiteko. Aplikazioa Saio-hasieraren leihoa izena du eta horrela iristen da bertara:
Paneleko ezker aldean, erabiltzailean egin klik eta Sistemaren ezarpenak > Administrazioa > Saio-hasieraren pantailara iritsiko zara. Ezarpen hauek aldatzeko administratzaile rola eduki behar da, horregatik administratzailearen pasahitza eskatzen du.
Bertan alda daitezke parametro guztiak agertzen dira: itxura, erabiltzaileak eta ezarpen orokorrak kategorietan banatuta.
2012/05/31
slatebox.com, buru mapak online
Buru-mapen eta kontzeptu-mapen gaia behin baino gehiagotan azaldu da blog honetan. Hainbat aplikazio aipatu ditut orain baino lehen: Xmind, Freemind, VUE... denak offline, hau da, instalatzeko programak. Gaurkoan buru mapak online, alegia web baten bidez egiteko tresna aipatu nahi dut: slatebox.com.
Oso tresna erraza eta bisuala. Erregistratu behar da eta bertan gorde dezakegu gure eskemak.
Kontzeptuetan editatu daiteke forma eta kolorea, testua, fondoko irudia eta estekak. Irudiak berak dituen base handi batetik hautatu edo url bidez jar daitezke.
Eskematik arin nabiga daiteke herrestan eramaten eta zooma du tamaina moldatzeko.
Egindako eskema kapsulatu daiteke web orri batean eransteko edo irudi bezala gorde daiteke.
2012/05/22
Nola instalatu PDF inprimagailu bat Ubuntun
Ubuntun instala daiteke software-biltegitik edo terminalean hau itsatsita:
Instalazioa egina inprimagailua azalduko da Sistema > Administrazioa > inprimatzea ataleansudo apt-get install cups-pdf
Aukerak ez dira handiak baina kokatzea eta eskala alda daiteke.
Probatu ondoren kendu nahi baduzu egin dezakezu software-biltegitik edo terminaletik:
sudo apt-get remove cups-pdf
Inprimagailua utzita zenbait irudi PDF dokumentu bakarrean bildu nahi baduzu sar itzazu karpeta batean eta berrizenda itzazu agertzea nahi duzun ordenean (e.b. 1.jpg, 2.jpg, 3.jpg...). Ireki terminala, joan karpeta horretara eta agindu:
convert *.jpg izena.pdfHau da aginduaren formarik sinpleena. Convert komandorik aukerak aztertu nahi baduzu egin:
man convert
2012/05/20
Gaurko eklipsea
Euskaldunok biharko telebistako irudiekin konformatu beharrean beraiek baino lehenago -eta agian argiago- ikusten ahal ditugu Stellarium-en bidez.
Hau da, azeleratuta, gaur gauean gertatuko dena.
2012/05/16
Ubuntu, terminalaren laster tekla oinarrizkoak
Interfaze grafikoz lan egiten ohituak gaudenontzat terminala erabiltzea badu bere konplikazioa; komandoak eta bere sintexiaz gain laster tekletan ere hainbat berezitasun ditu. Hona hemen oinarrizkoak iruditzen zaizkidan batzuk:
Gezia gora Aurreko agindua
Gezia behera Hurrengo agindua
Testu + TAB Testu horrekin hasten diren komandoak edo testu horrekin hasten diren karpeta edo fitxategiak.
Ctrl + C Aginduaren exekuzioa eten
Shift + Ctrl +C Kopiatu
Shift + Ctrl +V edo Shift + Insert (edo klik gurpilean) Itsatsi
Ctrl + w Ezabatu aurreko hitza
Inicio Aginduaren hasiera
Fin Aginduaren bukaera
Ctrl + eskuin Hurrengo hitzaren hasierara
Ctrl + ezker Aurreko hitzaren hasierara