2011/08/09

Ubuntu: Firefox 5 euskaratu

Lehengoan Firefox 5 instalatu nuen eta ingelesez agertu zitzaidan. Euskaratzeko honako hau egin behar izan dut:

sudo apt-get install firefox-locale-eu

Hori eginda irekitzen duzun hurrengoan aplikazioa euskaraz agertzen da.



2011/08/07

Lore berdeen izenak

Berdea ez da, logikoa denez, loreen kolorerik gogokoena. Loreek, erreprodukzio organoak direnez gero, intsektuak erakarri behar dituzte polena zabaltzeko eta berdea ez da horretarako kolorerik egokiena. Edozein modutan izan badira eta ez hain gutxi; web honetan mordo bat ikus daiteke.

Bestetik bideoko irudi gehienak lorerik ez duten landareenak dira. Goroldioak, ekisetoak eta iratzeak esporen bidez hedatzen dira. Helburu nagusia landareen izenak ezagutzea denez eta inguru honetan lore berde gutxi topatu dudanez tokitxo bat egin diet esporadunei.


Mezua prestatzeko dokumentatzen ari nintzela landareen sailkapenaz oso eskema argigarria topatu dut Plantamer blogean. Creative Commons lizentzia duenez erositako prezio berean eskaintzen dut hemen:


2011/08/06

2011/08/05

Lore zurien izenak


Loreei buruzko web orri bat sortu nuen, http://loretan.weebly.com, pretentsio txikiekin, inguruko basa-loreen izenak ikastea. Argazkiak atera, identifikatu eta web orrian jarri; koloreen arabera sailkatuta bilaketa errazteko.

Helburu berarekin bideo batzuk editatuko ditut eta hau da seriearen lehenengoa, lore zuriena.

Planteamendua hau da, http://loretan.weebly.com/lore-zuriak.html orrian izenak ikasi eta bideoa ikustean -lore bakoitza bi segundo agertzen da izenik gabe eta beste bi izenarekin-, jakina, izena agertu aurretik  asmatzea da.




Edizioa OpenShot bideo-editoreaz egin dut eta musika Jamendo.com orritik eskuratu dut.

2011/08/03

Estatu Batuetako zorra iruditan



Asteleheneko akordioaren harira hona ekarri dut AEBetako zorraren tamainaren ideia grafikoa ematen duen esteka bat. Estatuko zorra 14,3 bilioi (EABeko trilioi) dolarrekoa da; zor pribatua, alegia partikular eta enpresena, erantsita 114,5 bilioi dolarrekoa.

2011/08/02

Granola ordenagailuaren kontsumoa jaisteko programa

Granola PUZ edo prozesadorearen elektrizitate kontsumoa jaisten duen aplikazio bat da. DVFS teknologia erabiltzen du (tentsio dinamikoa eta maiztasunaren eskalatzea); haren bidez prozesadoreen maiztasuna  haren lanari egokituta kontsumoaren murrizketa interesgarria lortzen omen du -%30 artekoa hornitzaileak dioenez-. Ekipoaren errendimenduan ez da inolako jaitsierarik sumatzen -duela hiru aste instalatu nuen-. Portatiletan baterien  iraupena luzatzen da.
Interfaze grafiko txiki bat du aurreztearen berri ematen duena, kontsumoan, dirutan eta CO2an.
Windows eta Linuxerako bertsioak daude.

Ubuntun instalatzeko hauek dira hurrenez hurren terminalean exekutatu beharreko aginduak:



sudo apt-get install apt-transport-https
wget https://download.miserware.com/linux/deb/ubuntu/natty/miserware-repo-latest.deb
sudo dpkg -i miserware-repo-latest.deb
sudo apt-get update
apt-cache search MiserWare
sudo apt-get install granola
sudo apt-get install granola-gui
Jakin nahi duzu ekipo batean granola zerbitzua dagoen? Egin sudo ls /etc/init.d eta zerrendan agertzen bada zerbitzua badago.


Kuriositatez kontsultatu dut zenbat kontsumitzen duen ordenagailu batek eta hemen jarriko ditut hainbat datu orientatzaile:

Mahaigaineko baten osagaiak:
PUZ:                             40W - 125W
Oinarrizko plaka:         10W
Haizagailu bakoitzak:  5W
Txartel grafikoa:          20W - 50W
Elikadura iturria:         10W
Disko gogorra:             5W - 10W
CD-ROMa:                    3W - 6W

CRT monitorea:            70W - 110W 
LCD monitorea:            30W - 40W

Bozgorailuak:               10W - 30W

Bideratzailea:               5W - 10W
ADSL modema:            5W - 10W 
 Ekipo portatilek           15W - 45 W
Nire ekipoaren kasuan prozesadoreak 95W kontsumoa du; aplikazioaren datuen arabera 40 W gutxiago gastatzen omen du orduko.

iturriak: el atareao  eta taringa