Ordenagailuan posta-bezerorik (Evolution, Thunderbird...) erabili beharrean web-posta erabili nahi baduzu eta Gmail kontua sisteman integratu nahi baduzu Gnome Gmail aplikazioa behar duzu.
Instalazioa: http://gnome-gmail.sourceforge.net/ web orrira joan eta .deb bertsioan klika ezazu eta instalatu.
Aplikazioa instalatu ondoren hobetsi dezakezu Gmail posta-bidalketarako honako hau eginten: Sistema > Hobespenak > Hobetsitako aplikazioak > Posta irakurlea eta Gmail hauta ezazu.
Zer egiten du?
Edozein aplikazioan zaudela, Nautilus, Firefox, Libreoffice... lotura edo dokumentua bidaltzea agintzen duzunean automatikoki irekitzen da Gmail lotura edo dokumentua erantsita duela.
Errendimenduari begira interesgarria dudarik gabe.
2011/05/23
2011/05/19
Inkscape + Synfig + Byzanz Gif animatuak sortzeko
Synfig Studio animazioak egiteko aplikazio libre bat da, Flash-en antzekoa. Ez dut esango erraza denik eta ez dut topatu pulamenduzko dokumentaziorik, baina denbora eta pazientziarekin egin daitezke gauzak.
Sinfig-en irudiak egin eta ondoren animazioak sortzen dira. Dena den irudiak egiteko ez zait egokia iruditzen baina SVG formatuko irudiak inporta dezakeenez irudiak askoz aukera gehiago eskaintzen dizkigun Inkscape aplikazioan egin ditzakegu eta gero Sinfig-en inportatu. Goiko irudian esate baterako Pirritxen irudia egiteko argazki batetik abiatu, berau gardendu eta -txikitan egiten genuen bezala- kalkatu egin dut. Bi gauza eduki ditut kontuan: irudia egitean barruko kolorea duten elementuak marraztu behar dira eta kontuan eduki behar da zein elementu doan zeinen gainean. Bestetik Inkscape gradienteak egiteko aukera handiak ditu baina gradiente gehienak galtzen dira Sinfig-era pasatzean.
Sinfig duen akats bat da animazioak bakarrik ikus daitezkeela Sinfig-en. Eta hor sartzen da eszenatokian Byzanz. Byzanz applet bat da pantailako kapturak egiten dituena gif animatuen formatuan. Animazioa erreproduzitzen den pantaila zatia grabatu eta kito.
Inkscape ikasteko oso ondo dago Joaclint Istgud-en "Logo a logo" manuala.
Gif animatuak sortzeko era tradizionalean ondo dago GiftedMotion aplikazioia.
Mezu honetan aipatutako aplikazio guztiak libreak dira. Synfig eta Inkscape plataforma guztietarako bertsioak dituzte eta GiftedMotion java aplikazioa da.
2011/05/18
Datu-pilotuaren erabilera OpenOffice/LibreOfficen
Datu asko duten kalkulu orrietan sarri datuen azpimultzoekin lan egitea komeni da. Azpimultzo edo kontsulta horiek egiteko pare bat metodo badira bederen: iragazkiak eta datu-pilotuak. Gaur datu-pilotuaz arituko naiz.
Datu-pilotuak honako hau egiten du, datu-hautapen baten gainean interesatzen zaizkigun zutabe eta errenkadekin orri berri bat sortzen du; orri horrek jatorrizko orritik interesatzen zaizkigun eremuak erakusteaz gain berauek aldatzeko aukera ematen du. Datu hautapen horren gainean baldintzen bidez zehatz daiteke zeintzuk datuk ikusi, eta horretaz gain, hautatutako datu horiekin kalkuluak eta grafikoak egin ditzakegu. Ikus dezagun adibide bat.
Abiapuntua eskolako ikasleen zerrenda da. Mila ikasle ingurukoa.
Taula osoa hautatu eta menu nagusian Datuak > DatuPilotua egingo dut. Datu horietan zeintzuk errenkadak eta zutabeak interesatzen zaizkigun markatuko ditut.
Ados egin eta aplikazioak orri berri bat sortzen du eta datu-pilotua deitzen dio. Hemendik aurrera hor lan egingo dugu jatorrizko orria lagata. Orri berri honetan iragazkiak ditugu zutabe-buruetan eta haien bidez datuei galbahea pasatzen ahal diegu.
Bukatzeko, iragazi konplexuagoak egiteko pilotuaren ezker izkinan agertzen den iragazia botoian klikatuta hainbat baldintza konbina dezakegu azpitaldeak egiteko.
Datu-pilotuak honako hau egiten du, datu-hautapen baten gainean interesatzen zaizkigun zutabe eta errenkadekin orri berri bat sortzen du; orri horrek jatorrizko orritik interesatzen zaizkigun eremuak erakusteaz gain berauek aldatzeko aukera ematen du. Datu hautapen horren gainean baldintzen bidez zehatz daiteke zeintzuk datuk ikusi, eta horretaz gain, hautatutako datu horiekin kalkuluak eta grafikoak egin ditzakegu. Ikus dezagun adibide bat.
Abiapuntua eskolako ikasleen zerrenda da. Mila ikasle ingurukoa.
Ikasleen datuak dituen kalkulu orriaren detailea. Ikasleen izenak pixelatuta daude. |
Interesatzen zaizkidan zutabeak ezkerreko atalean kokatu ditut. |
Zutabe batean iragazkia pasatzeko aukerak |
2011/05/15
Ubuntu: nola grabatu ordenagailuak erreproduzitzen duen soinua
Eguneratzea: Ubunturen soinu grabatzailea Ubuntu 12.04 bertsiotik ez du funtzionatzen. Horren ordez Audio Recorder edo Audacity erabiltzen ahal dira.
2011/05/09
Eguzki sistema osoa web orri batean sartuta
Ordenagailuan deus instalatu gabe -nabigatzailerako Flash Player baduzu-, web orri honetara joanda:
Zure pantailan eguzki-sistema hiru dimentsiotan agertuko da. Nabigazioa saguarekin kontrolatzen da eta abiadura handian funtzionatzen du.
Hiru ikuspegi eskaintzen ditu: geozentrikoa, heliozentrikoa eta zerukoa. Lehengo bietan astroen eskala handitua dago.
Data eta ordua aldatuz gero orduko egoera agertzen du.
Ez dauka Celestia, Stelarium edo Kstars duten potentzia baina abantaila handi bat du: ez da ezer instalatu behar.
Beste hezkuntza baliabideak.
Informazioa iturria: Genbeta
Ikuspegi heliozentrikoa |

2011/05/08
Ubuntu: efektu grafikoak berreskuratzen
Unity lagata Gnome klasikoan efektu grafikoak berreskuratu ahal izateko Compiz-en manager instalatu behar da terminalean ondokoa itsatsita:
Pantailaren zoom-a Mayus+gurpilaren bidez gaitzeko Erabilerraztasunetan Enhanced Zoom Desktop aktibatu.
Super+M pantailaren negatiboa gaitzeko Erabilerraztasunetan Negative aktibatu.
Leihoen gelatina efektua gaitzeko Efektuak atalean Dardara duten leihoak aktibatu.
Leiho aktiboen artean hautatzeko Super+Tab gaitzeko Leiho kudeaketa atalean Shift Switcher aktibatu.
Ondoren, Compizen efektuak moldatzeko menuan hauta Sistema > Hobespenak > CompizConfig Settings Manager ireki eta bertan:sudo apt-get install compizconfig-settings-manager
CompizConfig settings manager |
Pantailaren zoom-a Mayus+gurpilaren bidez gaitzeko Erabilerraztasunetan Enhanced Zoom Desktop aktibatu.
Super+M pantailaren negatiboa gaitzeko Erabilerraztasunetan Negative aktibatu.
Leihoen gelatina efektua gaitzeko Efektuak atalean Dardara duten leihoak aktibatu.
Leiho aktiboen artean hautatzeko Super+Tab gaitzeko Leiho kudeaketa atalean Shift Switcher aktibatu.
Hiru aplikazioen artean hautatzen Super+Tab bidez. |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)