Dassault Systèmes besteak beste SolidWorks aplikazioaren garatzaile eta hornitzailea den frantziar enpresak DraftSight kalitate handiko bi dimentsioko CAD aplikazioa dohan jarri du -ez du liberatu- Linuxen instalatzeko (baita Mac eta Windows-en ere).
Linuxen Instalatzeko
(ikusi gutxienekoak behean)
Lehenik eta behin
deskargatu. Ubuntu eta Fedorarako bertsioak daude (68,8 MB). Gogoan izan lizentziaren terminoak onartu behar dituzula. Garrantzitsua da horrela instalatzea bestela sinaptic instaladorea blokeatzen da.
Ubuntu arrunta baduzu (32bitekoa):
Behar dituen libreriak instalatu. Terminalean itsatsi:
sudo
apt-get
install
libdirectfb-extra libxcb-render-util0 libaudio2
Terminalean: deskargatu duzun karpeta joan eta honakoa itsatsi:
sudo dpkg -i DraftSight.deb
64biteko Ubuntu baduzu behar dituzun libreriak hauek dira:
sudo
apt-get
install
libdirectfb-extra libxcb-render-util0
eta deskargatutako karpetan hau exekutatu:
sudo
dpkg --force-architecture -i DraftSight.deb
Autocaden erabiltzailea bazara ez zaizu ezer kostatuko jartzea, bestela ondo etorriko zaizu oinarrizko manual hau:
DraftSight Unit1.pdf.
Aplikazioa eta manuala Shakespearen hizkuntzan daude baina baina tira nik ingelesa eta CAD jakin gabe moldatu naiz manualarekin eta marrazkitxo bat egiten.
Ezaugarri interesgarri batzuk:
- DrafSight-ek dwg formatua erabiltzen du baina dxf hau da ASCII binari drawing -QCADek erabiltzen duena- onartzen du.
- Txantiloiak egin daitezke dwt formatuan.
- Pdf formatura esporta daiteke.
- 3D irudiak ikusten dira.
Gutxieneko ekipoa Linuxen. Hauek dira zure ekipoak behar dituen
minimoak Draftsight instalatzeko eta ibiltzeko:
- Prozesadorea 1Ghzkoa (Windowsen 3Ghzkoa).
- 1GB RAM memoria
- 1024x788ko VGA grafika
Zure ekipoa ez bada ezaugarri horietara iristen QCAD aplikazioa probatzen ahal duzu.
Linuxen erabiltzaileentzat albiste ona dudarik gabe zeren marrazketa teknikoaren esparruan aplikazio libreak eskas xamarrak omen dira.
Dohako aplikazioen katalogoa