Dassault Systèmes besteak beste SolidWorks aplikazioaren garatzaile eta hornitzailea den frantziar enpresak DraftSight kalitate handiko bi dimentsioko CAD aplikazioa dohan jarri du -ez du liberatu- Linuxen instalatzeko (baita Mac eta Windows-en ere).
Linuxen Instalatzeko (ikusi gutxienekoak behean)
Lehenik eta behin deskargatu. Ubuntu eta Fedorarako bertsioak daude (68,8 MB). Gogoan izan lizentziaren terminoak onartu behar dituzula. Garrantzitsua da horrela instalatzea bestela sinaptic instaladorea blokeatzen da.
Ubuntu arrunta baduzu (32bitekoa):
Behar dituen libreriak instalatu. Terminalean itsatsi:
sudo
apt-get
install
libdirectfb-extra libxcb-render-util0 libaudio2
sudo dpkg -i DraftSight.deb
64biteko Ubuntu baduzu behar dituzun libreriak hauek dira:
sudo
apt-get
install
libdirectfb-extra libxcb-render-util0
eta deskargatutako karpetan hau exekutatu:
sudo
dpkg --force-architecture -i DraftSight.deb
Autocaden erabiltzailea bazara ez zaizu ezer kostatuko jartzea, bestela ondo etorriko zaizu oinarrizko manual hau: DraftSight Unit1.pdf.
Aplikazioa eta manuala Shakespearen hizkuntzan daude baina baina tira nik ingelesa eta CAD jakin gabe moldatu naiz manualarekin eta marrazkitxo bat egiten.
Ezaugarri interesgarri batzuk:
- DrafSight-ek dwg formatua erabiltzen du baina dxf hau da ASCII binari drawing -QCADek erabiltzen duena- onartzen du.
- Txantiloiak egin daitezke dwt formatuan.
- Pdf formatura esporta daiteke.
- 3D irudiak ikusten dira.
- Prozesadorea 1Ghzkoa (Windowsen 3Ghzkoa).
- 1GB RAM memoria
- 1024x788ko VGA grafika
Linuxen erabiltzaileentzat albiste ona dudarik gabe zeren marrazketa teknikoaren esparruan aplikazio libreak eskas xamarrak omen dira.
Dohako aplikazioen katalogoa
Kaixo,
ErantzunEzabatuLehenik eta behin eskerrik asko zure blogagaitik, askotan irakurtzen dut. Honako post hau benetan interesgarria aurkitu dut, ia egunero autoCad erabiltzen baitut lanean. Etxean orain arte winxp baten neukan autocad virtualboxen bitartez instalatuta, baina borratu egin nuen , eta orain 2D-tako DWG batzuk begiratu behar ditut eta horregatik
draftsight instalatzen saiatu naiz, baina ez dut lortu, Ubuntu 10.04 erabiltzen dut 64bitekoa. Nik informatikaz asko ez dakit, baina kopiatuko dizut terminalak zer itzultzen didan, ia zuri ideiaren bat bururatzen zaizun, eskerrik asko:
pello@pello:~/Deskargak$ sudo dpkg --force-architecture -i DraftSight.deb
dpkg: abisua: gainidazteko arazoa --force gaituta dagoelako:
paketearen arkitektura (i386) ez dator bat sistemarekin (amd64)
(Datu-basea irakurtzen ... 440696 fitxategi eta direktorio daude instalatuta orain.)
dassault-systemes-draftsight 2011.5.1081 ordezteko prestatzen (DraftSight.deb erabiliz) ...
access control disabled, clients can connect from any host
access control disabled, clients can connect from any host
access control disabled, clients can connect from any host
access control enabled, only authorized clients can connect
access control enabled, only authorized clients can connect
access control enabled, only authorized clients can connect
dassault-systemes-draftsight ordeztea deskonprimitzen...
dpkg: ezin da dassault-systemes-draftsight konfiguratu, mendekotasun arazoak direla eta:
dassault-systemes-draftsight honen mendekoa da: sendmail; nolanahi ere:
sendmail paketea ez dago instalatuta.
dpkg: errorea dassault-systemes-draftsight prozesatzean (--install):
mendekotasun arazoak - konfiguratu gabe uzten ari da
Erroreak aurkitu dira prozesatzerakoan:
dassault-systemes-draftsight
Kaixo Peio. 32ko hainbat ekipotan instalatu dut baina 64koetan ez dut eskarmenturik. Errepasatu ditut instrukzioak eta ematen du ondo daudela. Terminalaren mezuari erreparatuta ematen du dependentzia bat pendiente dagoela. Egizu terminalean sudo apt-get install sendmail eta ondoren saiatu berriz instalazioaren azken urratsarekin. Ea suertea duzun.
ErantzunEzabatuKaixo Alex, eskerrik asko erantzuteagatik. Konpondu dut arazoa, erderaz dagoen orri batetik atera dut erantzuna, baina apur bat moldatuz. Hemen kopiatuko dut nik egin dudana:
ErantzunEzabatuLehengo Draftsight orritik programa jaitsi (ubunturentzako bertsioa)
Fitxategia erauzi. Nik grafikoki egin dut eskumako botoiarekin. Orain bi karpeta konprimitu eta fitxategi bat edukiko ditugu.
Bi karpeta konprimituak nire kasuan "kontrol" eta "data" dira. Hauek erauzi.
*Erderazko horrian "Debian" , "opt" eta "var" karpetak zituzten, horregatik nik moldatu egin behar izan dut.
"Data" karpetaren barruan beste bi karpeta ditugu, opt eta var.
opt karpetan dagoena, nire sistemako /opt karpetan kopiatu dut. Horretarako Nautilus (terminalean sudo nautilus) administratzaile moduan ireki behar da, edo terminaletik mugitu artxiboak sudo erabilita.
Gauza bera egin var karpetan daukagunarekin, hau da, gure sistemaren /var karpetan kopiatu.
Azkenik erauzi dugun "kontrol" izeneko karpetara joan eta Nautilusen eskumako botoia sakatzean daukagun menuan terminal baten ireki karpeta hori. (Bestela terminal bat ireki eta eskuz joan "kontrol" karpetara).
Behin terminalean "kontrol" karpetan zaudela, komando bi hauek exekutatu:
sudo ./preinst
(lizentzia onartzeko eskatzean baietz esan)
sudo ./postinst
Eta listo. Nik horrela egin dut, eta programa martxan daukat. Aplikazioak-Grafikoak menuan dago programa.
Exekutatzean aktibatzeko email helbide bat eskatzen du.
Niri programa ingelesez instalatu zait, ez dakit beste hizkuntzaren baten erabili ahal dan.
Espero dut Ubuntu 64bit daukatenei lagungarri egingo zaiela. Ondo segi.