2009/03/18

ScribeFire Firefoxen gehigarria blogen sarrerak editatzeko

Nafarroako IKT dinamizatzaileen blogetik izan dut Firefoxen gehigarri honen berri. Instalatu dut eta mezu honen bidez ari naiz frogatzen. Zerbitzua abiatzeko nahikoa da F8 egin edo Firefoxen Tresnak menuan ScribeFire klikatu eta pantaila erdiko -neurria alda daiteke- interfaze argi bat azaltzen da. Bertan eskuinaldeko fitxetan zure blog(en) datuak eman eta mezu berriak idatzi zein zaharrak edita daitezke. Etiketak ere erraz kudea daitezke.

Irudia jatorrizko neurrian ikusi
Abantailak:
  • Oso interfaze argia du.
  • Blog bat baino gehiago baduzu mezuen kudeaketa errazten da.
  • Irudiak Firefoxetik arrastatu eta jaregin daitezke. Horretaz gain lerrokatzeko tresna oso egokia du.
  • FTP zerbitzua
  • Tarteka edukia automatikoki gordetzen du.

2009/03/11

Format Factory euskaraz

Bideo, audio eta irudien fitxategien formatuak era masiboan aldatzen dituen freewarea edo doako aplikazioa euskaratu berri dut. Filma-DVDak eta audio-CDak ere ripeatzen ditu.


Bideoa
MP4/3GP/MPG/AVI/WMV/FLV/SWF formatuak onartzen ditu eta hainbat kalitate aukerak eskaintzen ditu.

Audioa
MP3/WMA/AMR/OGG/AAC/WAV formatuak eta kalitate aukerak.

Irudia
JPG/BMP/PNG/TIF/ICO/GIF/TGA formatuak. Tamaina eta biratze aukerak eskaintzen ditu.

Horretaz gain ripeatzeak egiten ditu, ISO bihurtzeak, bideo-fitxategien fusioa, fitxategi multimedien informazioa eta abar.

Laburbilduz potentzia, abiadura eta erabilerraztasuna elkartzen duen aplikazioa.

Soilik Windows (32) gainean dabil.

Jaisteko tokia. Instalatzean Windowsen ezarpen lokaletan "vasco" jarrita badugu euskaraz instalatuko da, bestela hizkuntza aukeretan "basque" hautatu behar da.

Windows aplikazio bat da. Linuxen erabili nahi baduzu Wine erabili behar duzu. Bestela Linuxen programa hauek erabil ditzakezu.

Ubuntu 8.10ean karpetak ezin kopiatu

Badirudi besteak beste Ubuntu 8.10aren euskarazko bertsioan bug edo programazio errore batengatik karpetak ezin direla mugitu.

Arazoa errez konpon daiteke Euskalsourcek egindako tutorial honen bidez.

2009/03/10

Ingurune beroak dituen irudi-web bat sortu Gimp editorearen bidez

Hiriburuen gainean eskuin klik eta ireki fitxa berria egiten baduzu hauei buruzko informazio osagarria ikusiko duzu:

Hiriburuen gainean kurtsorea eskua bihurtzen da, ingurune hori esteka bat du.
Irudi batetik abiatuta ingurune beroak dituen irudi-web bat nola egin daiteken Gimp editorearen bidez azaltzeko bideotutorial bat prestatu dut. Bideotutoriala jaisteko egin klik hemen (exe fitxategi exekutagarria da).

Bideotutuorialaren irudi-weba.

Hona hemen bideotutorialaren irudi-html'a. Ondo ikusteko egin eskuin klik tituluan eta ireki fitxa berri batean.





Irudi-html orria gure domeinuko webgunera igotzen badugu gogoan izan behar dugu irudia eta lotutako gainerako fitxategiak igotzen. Bestelako domeinura igotzen badugu, kasu honetan bezala, irudia eta audioa multimediak konpartitzeko webgunetara igo behar ditugu eta mezuan web orriaren html kodea itsatsi eta bertan fitxategi multimedien ordez haien URL loturak itsatsi behar ditugu.

2009/03/03

Korrika 16. Gutxi gutxi falta da.

Aurtengo leloa "Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!" daukagu eta honekin, Martxoaren 26an Tuteratik abiatuko da Korrika, Euskal Herri oso zeharkatu ondoren apirilaren 5ean Gasteizera iristeko.

­Korrikaren webgunean aurki ditzakegu, besteak beste, kultur-egitaraua, ibilbidea eta Betagarri taldeak Korrikarentzako egin duen kanta: