Lightning: hilabete ikuspegia bi egutegirekin. |
Lightnin oso erreza da erabiltzen baina berez datuak ordenagailuan gordetzen ditu eta Thunderbird-Lightning hainbat ekipotan erabiltzen baduzu agian komeni zaizu egutegia online edukitzea ekipo guztietatik egutegi bera erabiltzeko. Ikus dezagun nola egin daiteke.
Urratsak
- Erregistra zaitez egutegi-ostatu batean, esate baterako icalx.com. Erregistratzeko web orriaren eskuineko aldean dagoen create terminoan klikatu. Apunta ezazu ongi erabiltzailea eta pasahitza. Login egingo dugu eta behean bi helbide agertzen dira bata gure egutegi pribatuak gordetzeko eta bestea gure egutegi publikoentzako. Helbide pribatu hautatu (http://icalx.com/private/zure-izena/) eta kopia ezazu. Icalx.com-en ordez Google Calendar erabil dezakegu.
- Lightning-era pasako gara eta ezkerraldean agertzen zaigu automatiko sortutako egutegia. Egutegi horrek ekipoan gordetzen du informazioa. Horren ordez online egutegia erabili nahi badugu hau ezabatuko dugu eta tira horretan bertan eskuin klik egin > Egutegi berria > Sarean eta lau formatu ageriko dira aukeran. Icalx.com erabiltzen badugu iCalendar (ics) eta Google Calendar erabili nahi badugu berea. Kasu bietan kokapena izeneko leihoan itsatsiko dugu lehen kopiatu dugun helbidea eta aurrera.
icalx.com ikuspegia behin Lightning-etik bi egutegi argitaratu ondoren. |
Linux, Windows eta Mac Os sistemetarako balio du.
Ohikoa ez den ordenagailu batean kontsultatu nahi badugu gure agenda aski dugu web bidez ical.com edo Google Calender orrira joanda.