Peek Linuxerako pantailaren bideo grabagailu sinple bat da. Ffmg eta Imageclik erabiltzen ditu grabazioak egiteko. Irudiak GIF animatu moduan grabatzen ditu edo, nahi izanez gero, soinurik gabeko Webm edo MP4 bideo formatutan.
Bideo grabazioak egiteko
OBS edo bestelako aplikazio hobeak daude baina Peek bereziki interesgarria da
gif animatuak egiteko bere erraztasun eta sinpletasunagatik.
Erabilera
Martxan jartzen dugunean leihatila garden bat agertzen zaigu, itxuraz menurik gabea, markoaren barrenean duena grabatzeko prest. Itxuraz esan dut zeren eta aplikazio barraren ezkerrean agertzen den P logoan klikatua menu txiki bat agertzen da hobespenak aldatzeko aukera ematen duena.
|
Peek-en hobespenak |
Bertan, besteak beste, grabazioa GIF, WebM edo MP4 formatuan egiteko aukera ematen du (kontuan izan soinurik ez duela grabatzen). Behin hobespenak zehaztuta, grabatu nahi dugunaren gainean jarriko dugu.
Leihatilaren tamaina aldatu nahi badugu leihoaren izkin batera joko dugu izkinaren adierazlea agertu arte eta orduan saguan klikatuta arrastatuko dugu nahi dugun tamaina izan arte. Leihatilaren erdian agertzen da, pixeletan neurtua, haren zabalera eta altuera. Kontu izan leihatila oso handia jartzen baduzu GIF fitxategia oso astuna bilakatu daitekeela -batez ere web batean jartzeko asmoa baduzu-.
Grabazioa hasten den momentuan leihatila ezin da tokiz aldatu.
Grabazioa gelditzean proposatuko ditu Bideoak karpetan gordetzea gif formatuarekin.
Grabatzen duzun bitartean teklatuarekin edo saguarekin zer egiten duzun ikustea nahi baduzu
Key-mon aplikazioa erabil dezakezu haren paneltxoa grabazio leihatilan sartuta.
eta zertarako erabiltzen ahal dugu?
Idatzizko web-tutorialetan erakutsi nahi duguna laburra eta erraza den kasuetan.
Bideoko mikro-sekuentziak sentimenduak, ekintzak eta abar adierazteko
Istorioak animazioez ilustratzeko. Erakusten ahal dugu,
HotShots aplikazioaren laguntzaz, Korrika 20ren azken kilometroen ibilbidea:
Istorioko pertsonaia Miarritzetik Erromara hegan egin zuela.
Erroman aipatuta, Google Earth-en laguntzaz, Coliseoan har dezakegu lurra.
Okurritzen al zaizkizu beste erabilpenak? Uzten ahal duzu zure ideiak iruzkinetan.
Instalazioa
Hasieran esan bezala aplikazioa Linux sisteman dabil bakarrik. Ubuntun PPA bidez instala daiteke terminalean honako hauek hurrenez hurren itsatsi eta exekutatuta:
|
sudo add-apt-repository ppa:peek-developers/stable
sudo apt update
sudo apt install peek
|
Proiektuaren gaineko informazio gehiago eta beste distribuzioetan instalatzeko erak azalduta daude
Peek-ek Githuben duen orrian.
Hori bai
Luberri erremasterizazioa erabiltzen baduzu kontuan izan 16.04.4 bertsiotik aurrera Peek aplikazio grafikoen atalean dagoela instalatuta.
Peek software librea da eta horri esker
euskaraz dago 1.0 bertsiotik.
Beste aplikazio interesgarriak Software-bilduman eta Linux-aplikazioetan.