2010/01/01

RecordMyDesktop pantailaren bideo-kapturak

Linuxen bideo-kapturak egiteko programa da recordMyDesktop.
Beste batzuk badira, hala nola Istambul edo Xvidcap.
Instalatzeko Ubuntu badugu Aplikazioak > Ubuntu Software-biltegian bilatu eta kito, bestela terminal bat ireki eta honako hau itsatsi:
sudo apt-get install recordmydesktop gtk-recordmydesktop

Behin instalatuta Aplikazaioak > Soinua eta Bideoa atalean azaltzen da.

Labur azalduko dut nola egin pantailaren bideo-kaptura bat.


Lehenik eta behin audioa grabatu nahi dugun hala ez eta honen eta bideoaren kalitatea ezarriko dugu (kalitate handiak fitxategiaren tamaina handia suposatzen du).
Grabatu aurretik bideo fitxategiaren kokapena eta izena zehaztuko dugu "Gorde honela" botoia klikatuta.
Hiru aukera dugu grabatzeko:
  • pantaila osoa; ez da ezer berezirik egin behar.
  • lehio bat; "Select window" klikatu eta hautatu grabatzeko leihoa.
  • area bat. Aukera hau erabiltzeko paneleko zirkulu gorrian eskuin klik egin eta "Select Area On Screen" sakatu eta gurutze formako punteroarekin zehaztu lehioaren kokalekua eta tamaina.

Grabazioa hasteko programaren lehian "Grabatu" botoia sakatu edo paneleko zirkulu gorrian eta grabazioa gelditzeko paneleko zirkulu gorriaren ordez grabatzean azaltzen den karratu grisean klikatu.
Grabatu ondoren hainbat denbora emango du bideoa trinkotzen.


Aukera aurreratuak.
Aplikazioaren leihoaren "Advanced" sakatuta hainbat aukera zabaltzen dira. Batzuk komentatuko ditut.

Performance atalean segundoko zenbat fotograma grabatu behar dituen zehatz dezakegu (eskuarki 15 nahikoa da); Encode On the Fly markatzen badugu grabatu ahala trinkotzen du baina grabatu behar dugun prozesua motel daiteke; Zero Compression markatuta bitarteko fitxategia ez du konprimitzen, ondorioz grabazioa azkarragoa egiten da baina fitxategi hori oso handia egin daiteke; Full shots at every frame markatuko dugu 3D efektuak kalitate handiz jaso nahi badugu.




Misc atalean aukera interesgarri bat dago: grabazioak sagua jarrai dezake. Aukera hau erabiltzeko markatuko dugu Follow mouse laukitxoa eta pantailaren area zehatz bat grabatuko dugu hirugarren aukeran aipatu dudan moduan. Kasu honetan grabazio-area pantailan zehar mugituko da saguarekin batera, hots sagua arearen erdian egongo da une oro.

1 comments: