2016/12/19

Nola instalatu Luberri etxeko ordenagailuak Legacy-rik gabeko UEFia badu.

Izenburu ulergarriak gustatzen zaizkit baina oraingoan ezin izan dut.
Harira. Luberri erremasteriazazioa ikastetxetik ezagutzen baduzu eta etxeko ordenagailuan instalatu nahi eta ezinean bazabiltza hona hemen laguntza txiki bat.

Ordenagailu berrien BIOSa EFI edo UEFI sistema dute. Sistema horrek
Luberri instalazio prozesua UEFI motaren arabera

galarazten omen du "segurtasun" gutxiko sistemak instalatzea. Nire ustez Linuxen instalazioa oztopatzeko trikimailu bat besterik ez da. Edozein modutan orain arte horrelako BIOS zuten ekipoetan Legacy sistemara, alegia aurreko sistemara, aldatzeko aukera zegoen eta, hori eginda, Luberri moduko sistemak instala zitezkeen. Baina azken aldiko ordenagailuetan ikusten ari naiz BIOS batzuk aukera hori kendu dutela eta nahi eta nahiez EFI sistema erabiltzen dutela.
Horrelakoetan Luberri sistema ezin da instalatu -EFI egiaztagiria ez duelako- baina 64 biteko Ubuntu bai. Kasu horretan bazaude irakurri  datozen lerroak, bertan saiatuko naiz eta azaltzen nola instala dezakezu Ubuntu eta ondoren Luberriren itxura eta funtzionalitateak gehitu.

Urratsak

1-  Ubuntu deskargatu: horretarako web honetara joan, gomendatzen duen 64koa hautatu eta deskargatuko dugu iso fitxategia (1,5GB). 32biteko sistemak ez  dabil UEFI moduan. Komenigarria da LTS bertsio bat, alegia sustengu luzeko bertsio bat  deskargatzea. Une honetan 16.04.

2- Deskargatutako iso fitxategiarekin abio-USB bat sortuko dugu. Ubuntun Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Abio-disko sortzailea.

3- Windows-en Abio bizkorra desgaituko dugu zeren eta hura aktibatuta zuzenean joaten da Windows-en arrankera CD eta USBak ezagutu gabe.

Windows 10ean: Menuko bilatzailean idatzi Opciones de energia eta bertan > Elegir el comportamiento de los botones de inicio/apagado > Cambiar configuración acctualmente no disponible > korritu behera honaino Configuración del apagado eta bertan Desactivar inicio rápido eta Guardar.

Actualizaciones automáticas komeni da gelditzea. Horretarako sakatu Super+R (edo Windows+R esan beharko nuke oraingoan), idatzi "servides.msc" eta zerbitzuen zerrendan segi beheraino topatzeko Windows Update; bi klik egin eta General fitxan, Tipo de inicio atalean jarri Deshabilitado eta Gorde.

Windowsen gaudela, partizioren bat txikiagotuko dugu Linuxa sartu ahal

izateko. Ekintza hau lehen Ubunturen instalazioan bertan egin zitekeen baina orain, kasu gehienetan, ezin da egin, beraz instalazioa egin aurretik, Windowsen bertan txikitu behar dugu partizioren bat Linuxa sartzeko.
Horretarako: Inicio > Panel de control > Herramientas administrativas > Configuración del sistema > Almacenamiento > Administración de discos. Bertan aukeratu zein partizio eta zenbat txikitu.
4- Ordenagailua berrabiarazi eta BIOS Setup-ean sartuko gara piztu eta sigituan Esc edota F2 tekla sakatuta.
Hemen topatzen ahal dugu gauza desberdinak, dugun BIOSaren arabera.
Oro har egin behar duguna da Segure Boot (abio segurua) desgaitu eta eta abioan USB bidezko abioa lehenetsi.

Hemen  azalduko dut nola egin Aptio Setup Utility modeloko BIOS ezarpenetan (Asus-en ekipoek erabiltzen dutena). Zurea beste bat bada gauzak bestela kokatuta egon daitezke. Halakoetan, kontu handiz, proba-errorea.

Abio segurua desgaitzeko: Menuan Security > Secure Boot menu > Secure Boot Disabled moduan jarri.

Ondoren, abio-USBa abio menuan ager dadin, Esc sakatu eta menuko Boot atalera joan. Bertan UEFI edo Legacy aukeratzeri balego Legacy jarri eta Ubunturen ordez zuzenean Luberri instala genezake. Baina deskribatzen dudan kasuan ez du Legacy edo UEFIrik gabeko sistema eskaintzen eta egin behar duguna da Ubunturen abioko diskoa sartu eta Launch CSM aktibatu [Enabled].
CSM edo Compatibility Support Module (CSM) is a component of the UEFI firmware that provides legacy BIOS compatibility by emulating a BIOS environment, allowing legacy operating systems and some option ROMs that do not support UEFI to still be used.

Behin Launch CSM gaituta azpian agertu beharko luke (agian berrabiarazi behar da) abioko lehentasunak (Boot Option Priorities) eta bertan aldatuko dugu Boot Option #1 gure abioko USBa aukeratuz.

5- Ubunturen abio-USBk abiatuko du eta probatzeko aukera edo zuzenean instalatzeko aukera agertuko zaizkigu menuaren goiko aldean. Ez dut azalduko instalazioa. Suposatzen dut badakizula instalatzen. Bi ohartarazpen bakarrik: instalatu baino lehen ordenagailuan dituzun dokumentu, argazki eta abarren kopia egin kanpora, eta, bigarrena, seguru ez bazaude probatu Live moduan gauzek funtzionatzen dutela, batez ere interneteko konexioa.

6- Behin Ubuntu instalatuta, nahi baduzu jakina, Luberri erremasterizazioaren antza emateko jarraibideak datoz orain:

A- Frantziako errepositorio bat jarri, Espainiakoak baino azkarrago funtzionatzen dute. Sistemaren ezarpenak > Softwarea eta eguneratzeak > Deskargatu hemendik eta bertan Frantziako bouyguestelecom hautatzen dut nik.
B- Instalazioak eta deinstalazioak.
B.1- PPAk ezarri, terminalean hauek exekutatzen:
PPA hauek ezarpena aplikazio batzuen instalazioa eta beste batzuen eguneratzea ahalbidetzen du.
sudo apt-add-repository ppa:dhor/myway
sudo add-apt-repository ppa:noobslab/apps
sudo add-apt-repository ppa:danielrichter2007/grub-customizer
sudo add-apt-repository ppa:obsproject/obs-studio
sudo add-apt-repository ppa:jaap.karssenberg/zim
sudo add-apt-repository ppa:mscore-ubuntu/mscore-stable
sudo add-apt-repository ppa:freefilesync/ffs
sudo apt-get update

B.2- Instalazioak, terminalean ondoko segida guztia exekutatuta (aplikazioren bat nahi ez baduzu exekutatu aurretik ezabatu):

sudo apt-get  install numlockx gnome-session-flashback gdebi dconf-tools ubuntu-restricted-extras gthumb geogebra gconf-editor compizconfig-settings-manager compiz-plugins  musescore scratch gimp freecad myspell-es owncloud-client hotshots curlew audacity lame ubiquity-frontend-gtk stellarium gcompris kolourpaint4 gparted inkscape grub-customizer ktouch kdenlive chromium-browser acetoneiso obs-studio synaptic libdvd-pkg sweethome3d screenkey brasero default-jre default-jdk icedtea-plugin systemback viking pitivi zim

 B.3 Des-instalazioak (zure gustuen arabera) terminalean hau itsatsita:

sudo apt-get remove --purge shotwell cheese webbrowser-app evolution-data-server rhythmbox

B.4 Deskarga behar duten instalazioak: Xmind, Master-pdf-Editor, Open-Sankore, FreeFileSync, Google Earth, Skype, Spotify... aplikazioak euren web orrietatik .deb fitxategia deskargatu ondoren instalatzen dira gdebi-ren bidez. Deskargak karpetara jaitsita terminalean egin behar da:
cd ..Deskargak
sudo gdebi  (eta hemen deskargatutako fitxategiaren izena idatzi).

C- Hainbat ezarpen: paneleko hainbat elementu (data, izena...) Luberrin bezala ikusi nahi baduzu sortu behar duzu testu dokumentu bat terminalean hau exekutatuta:

sudo gedit nik_lehenetsitakoak.gschema.override

Azaltzen den orri zurian testu hau itsatsi:

[com.canonical.indicator.datetime]

show-date=true
show-day=true

[com.canonical.indicator.keyboard]

visible=false

[com.canonical.indicator.session]

show-real-name-on-panel=true

[org.gnome.desktop.lockdown]

disable-lock-screen=true

[com.ubuntu.update-notifier]

no-show-notifications=true
Gorde karpeta nagusian eta ondoren terminalean hau exekutatu:
sudo mv nik_lehenetsitakoak.gschema.override /usr/share/glib-2.0/schemas/
sudo glib-compile-schemas /usr/share/glib-2.0/schemas/

D- Ohikoa den errore mezu bat ez azaltzeko hau itsatsi terminalean:

 sudo gedit /etc/default/apport

eta irekitzen den dokumentuan, bukaeran enable=0 egoerara pasa eta gorde.

E- Harrerako pantaila edo Lightdm-ren konfigurazioa: sartu zarenean ikusi duzu interfazea ez dela klasikoa Ubunturena baizik. Klasikoa -Luberrikoa- nahiago baduzu erabiltzailearen izena jartzen den tokian Ubunturen ikurra agertzen da. Bertan klikatuta pasa alda daiteke klasikora. Nire gomendioa da Compiz aukeratzea.


F- Ikastetxean erabiltzaileak domeinukoak dira baina etxean sortu behar dituzu. Sistemaren ezarpenak > Erabiltzaileen kontuak > desblokeatu erabili ahal izateko eta + ikurra sakatuta sortu lagun, bikote, seme-alaba edo dena delakoentzat erabiltzaile bana. Sortzean bereizi administratzaile baimenak izan behar duten -instalazioak egiteko- eta aktibatu pasahitza emanik. Harrera pantailan bakoitzak erabaki dezake -ikurra klikatuta- Ubuntu, Compiz edo Metacity interfazea nahiago duen.


Honaino iritsi bazara Zorionak Informatika master bat irabazi duzu.

    

2016/12/18

Nola sortu gif animatu bat OBS Studio aplikazioaren bidez

OBS Studio bideo grabazioak eta transmisioak egiteko aplikazioa da. Aurreko mezu batean idatzi nuen haren gainean.
Gaur bere gaitasun bat komentatu nahi dut, GIF animatuak egiteko posibilitatea.

Animazio txikia eta laburra

Pantaila kaptura animatu bat erakutsi nahi badugu eta berau laburra eta oso handia ez bada agian komeni zaigu jartzea GIF animatu moduan eta ez bideo moduan, hartara erreproduzigailua ekidin egingo dugu. Era berean erabiltzen ahal dugu bideo sekuentzia txikietarako.

Ikus dezagun nola egin daitekeen.

Irekiko dugu OBS Studio eta bertan sortuko dugu eszena berri bat. Eszena horretako elementu edo iturburuetan  leiho kaptura sartuko dugu.


Eta ondoren azpiko gurpil horzduna sakatuko dugu zehazteko zein leiho eta nola.

Leiho kapturaren ezaugarriak: zein leiho eta leihoaren zein zati.
Kasu honetan nik bideo bat grabatuko dut bere zati batekin gif animatu bat egiteko. Ez zait leiho osoa interesatzen, beraz azpiko lau kontroletan zehaztuko diot zenbat pixel kendu behar duen alda bakoitzetik.

Grabazioa egin aurretik azalduko diogu ez dugula bideo egin nahi GIF animatua baizik. Horretarako interfaze nagusian, eskuin aldean, Ezarpenak elementuan klikatu eta, ondoren, Irteera atalean hautatuko dugu Grabatzen fitxa. Fitxa honetan Mota atalean estandarraren ordez Irteera pertsonalizatua (FFmpeg) hautatuko dugu eta edukiontziaren formatuan bideo kodek guztien artean gif (Bideoa) hautatuko dugu.


Orain aski dugu Grabatzen hasi eta Grabatzen amaitu eman eta aurreko irudian ikusten den moduan Fitxategi-bidea edo URL-a markatu dugun tokian agertuko zaigu GIF berria eguna eta orduaz izendatua.

Gitarraren sokak


Behin grabazioa bukatu ondoren, hobe dugu Edukiontziaren formatua aldatzea ohiko formatu batera, webm edo mp4 zeren eta hautatzen dugun azkena geratzen da prest hurrengo grabaziorako.


Bideo zatiak GIF animatu bihurtzeko beste metodo batzuk daude. Batetik Mplayer edo El atareaok avcon aplikazioan oinarrituta proposatzen duen 2gif. Beste metodo bat Cloudconvert.com online zerbitzua da.

2016/12/17

Moodle: aldaketak ikastaroen formatuen izenetan



Moodle ikastaroen ezarpenetan zehaztu behar da ikastaroaren formatua. Formatuen izenak izana hobeto adierazteko asmoz lokalizazioaren arduradunek aldaketa batzuk egin dituzte. Hona zein diren aldatu diren formatuen izenak eta izendapen berria:

Formatu irekia   --->  Foro-formatua
Gaika formatua  --->  Gai-formatua
Asteka formatua --->  Aste-formatua

Moodle-en interfazea eta dokumentazioaren lokalizazioan parte hartu edo  hobekuntza eta zuzenketak proposatu nahi badituzu hemen duzu komunitatearen gunea: https://moodle.org/course/view.php?id=42

2016/12/15

Nola sinkronizatu Gmaileko bi kontu Thunderbirden bi helbide libururekin.

Hau izan daiteke ohiko kasu bat: erabiltzaile batek Gmail-eko hainbat kontu ditu, demagun bat pertsonala eta bestea profesionala (Google Suite-ena adibidez), biak Thunderbird-en ezarrita. Ikus dezagun nola sinkronizatu daiteke bakoitza bere helbide liburuarekin.

Thunderbird-en komeni da edukitzea helbide-liburu bana arlo bakoitzerako pertsonala eta profesionala. Horretarako sortzen ahal dugu helbide-liburuak
eta kontaktuak eta taldeak antolatu.


Google-kiko kontuen sinkronizazioa egiteko badirudi egun dagoen Thunderbird-en gehigarririk onena Gcontactsync dena.

Behin Gcontactsync instalatuta Gmaileko kontu bat eskatuko digu eta adierazi behar diogu zein helbide-libururekin lotu behar dugun (eta nola, alegia zein noranzkoan edo noranzko bietan). Era berean helbide liburuen kudeaketa tresnaren menuan Gcontactsync elementua erantsiko dio.



Gure kasuan Gmaileko bi kontu dugunez bigarrena lotzeko goiko irudiko menuan "New Account" hautatu eta esango diogu zein den bigarren kontua, baimendu eta ondoren adierazi beharko diogu zein helbide-libururekin (eta nola) sinkronizatu behar den.

Nola instalatu Adobe Acrobat Reader Luberri erremasterizazioan

EAEko administrazioak tarteka Acrobat bidez egindako formularioak bidaltzen ditu PDF formatuan eta, besteak beste, Linuxen ezin dira ireki.

Ikastetxeko ordenagailuren batean software pribatiboa den Adobe Acrobat Reader instalatu nahi baduzu hona hemen nik erabiltzen ditudan jarraibideak, labur.

Luberri 32 bitekoa bada (ez badakizu terminalean exekutatu uname -a) instalatu Linuxerako dagoen bertsio zahar zaharra baina formularioak betetzeko nahikoa dena Ask Ubuntuko mezu honetan zehazten den eran.

Luberri 64 bitekoa bada aurreko sistemarekin instalatzen da baina bakarrik administratzailearen saioan dabil. Topatu dudan irtenbide bakarra da PlayOnLinux instalatzea Ask Ubuntu dion bezala. Gero aplikazioa erabili behar duen erabiltzailearen saioan sartu, Jokoak ataletik PlayOnLinux abiatu, Adobe Reader DC bilatu eta instalatu. Erabiltzaileari lasterbide bat sortuko dio mahaigainean. Kontuan izan PDF bat irekitzeko arakatzailean bere karpeta nagusira joan beharko duela.


Ea Jaurlaritza noiz konturatzen den zerbitzua emateko dagoela eta ez hiritarrak haren zerbitzuan dantza arazteko.

Moodle Boost gaia probatzen MoodleCloud-en

Moodle 3.2 bertsioak ekarri duen berritasunik nabarmenena Boost itxura berria da. Itxura honek interfazearen antolaketa guztia aldatzen du. Onerako eta txarrerako. Onerako handitzen duelako erdiko zonaldea, aktibitate eta baliabideen alderdia alegia. Hori bai, itxura berri honekin berrikasi behar da aukerak eta kontrolak non dauden.

Erabiltzen duzun Moodle eguneratu bitartean (eta Jaurlaritzarena bada eserita itxaron beharko duzu) bertsio berria MoodleCloud-en bidez proba dezakezu, izan ere gaur MoodleCloud 3.2 bertsiora eguneratu dute.

MoodleCloud berri bat sortzen baduzu Boost itxurarekin etorriko da eta MoodleCloud bat baldin bazenuen eta Boost itxura erabili nahi baduzu aldatu beharko duzu itxura gunearen kudeaketan, beheko irudian ikusten den eran:


Ikus dezagun, gutxi gora behera, zer itxura hartuko duen zure ikastaroa:

OBS Studio aplikazioaz egindako pantaila kaptura GIF formatuan
GIF animatuan ikus daiteke ezkerrean blokerik ez dagoela eta nabigazio menu berrian klikatuta agertzen direla, besteak beste, partaideak eta gunearen kudeaketa. Ezarpenen ikonoan klikatuta bistaratzen dira editatzeko moduaren aktibazioa eta ikastaroaren ezarpenak. Goiko panelean agertzen da erabiltzailearen izena eta irudia eta erabiltzailearen aukerak, hala nola kalifikazioak, bere mezuak eta profila.

Probatu nahi baduzu sartu Santurtziko Euskaltegiko Ikasgelan  eta sakatu goiko ezker aldean dagoen menuan (hiru marratxo horizontal) ikusteko nolatan edozein orritan menua agertzen eta desagertzen den edukiaren zona zabalduz.

Zer iruditzen zaizu Boost itxura?