China's Dragon entretenimendu eta hezkuntza enpresak Edmodo ikaskuntzarako ingurune birtualak erosi izanak Jordi Martà irakasle eta blogariari kexa sortu dio. Irakasle bezala erabili du eta ez daki erosleak Edmodok bildutako bere ikasleen datuak nola eta zertarako erabiliko ote dituen.
China's Dragon, besteak beste Promethean enpresako jabea da.
Jordik XarxaTIC blogean ikasleen datuen erabileraz hausnarketa interesgarria egin du.
2018/04/15
2018/04/11
FreeCAD 0.17 euskaraz
Hilabeteak dira Asier Sarasuak beste librezaleen laguntzarekin FreeCAD 3D diseinuko programaren euskaratzea burutu zuela baina 0.17 bertsioa kaleratu den arte itxaron behar dugu berau disfrutatzeko.
FreeCAD, Blender bezala, boladan dago besteak beste haren bidez diseinatutako piezak, behin zatitzaile edo slicer softwarearen bidez prozesatu ondoren, hiru dimentsiotan inprimatzen ahal direlako.
Lokalizazio lan honek garrantzia handia du kate asko dituelako eta orain arte gutxi jorratutako esparru bat hartu duelako. Zentzu horretan Asierrek esan duen bezala inportantea da aplikazio hau erabiltzen duzuenok lokalizazioaren kritika eta ekarpenak egitea. Kontuan izan lokalizazio hauek egitean normalean testu inguru zehatza ez dela ikusten eta horretan ibili direnak ez direla adituak materian.
FreeCAD plataforma nagusietan funtzionatzen du. Instalatzeko hemendik deskarga daiteke. Debian, Ubuntu eta deribatuentzat instalatzeko (edo, instalatuta baduzu 0.17ra eguneratzeko) metodorik hoberena terminala da. Bertan hurrenez hurren agindu hauek exekuta itzazu:

sudo add-apt-repository ppa:freecad-maintainers/freecad-stablesudo apt-get update sudo apt-get install freecad |
2018/03/11
Viking aplikazioaren eskuliburu txikia tokiz aldatu da
Penaz jakin dut wikispaces.com aurten itxi behar dutela. Badirudi ekonomikoki ezin dutela mantendu eta uztailaren 31ean classroom eta doako wikiak itxiko dutela, plus eta super wikiak irailaren 30an eta pribatuak 2019ko ekainaren 31ean.
Nik badut zerbitzu honetan geo-lokalizazioan aritzeko Viking aplikazioaren gaineko argibideak ematen duen wiki bat, https://viking-euskaraz.wikispaces.com/ hain zuzen ere, eta ikusita laster itxi behar dutela beste toki honetara migratu dut:
Toki berria ez da wikia web orri arrunta baizik baina, tira, aurrekoak kolaborazio handirik ez zuen jaso. Lagundu nahi duenak bilatuko du modua.
Wiki orriek gainbehera jaso dute hodei-plataformek (Drive, Nextcloud, OneDrive...) dokumentuak partekatzeko aukera eman zutenetik. Edozein modutan wikizalea bazara beti izango duzu aukeran Moodleko Wikia jarduera.

2018/03/01
Linux, nola instalatu Xerox WorkCentre 7835i
Xerox WorkCentre 7835i Linuxen ekipoz ekipo instalatzeko hauek dira segitu ditudan urratsak:
1- Kontrolatzailea (driver) deskargatu. Horretarako Xerox-en web honetara joko dugu eta bertan aukeratuko dugu gorriz markatutakoak:
Aukera hori eginda deskargatzeko fitxategiak agertuko zaizkigu. Mezua idazteko unean DEB bertsiorik -Debian, Ubuntu eta deribatuentzat- bertsiorik berriena
eta azpiko leihoa irekiko da eta ezkerreko botoia sakatuko dugu.
Horrela atzemango du, besteak beste, sarean dagoen Xerox inprimagailua:
Xeroxa hautatu eta menu ikurra sakatuko dugu eta Manual install aukeratuko dugu:
Horrelako leiho irekiko da:
Bertan, tarterik utzi gabe, inprimagailuaren izena jarriko dugu, automatikoki detektatu ez badu haren IPa eta ezkerreko beheko botoia sakatuta lehenetsitako inprimaketa aukeraz zehazten ahal ditugu. Nik ezarpenetan paperaren tamaina A4 eta zuri-beltzeko inprimaketa lehenetsi dut. Behin hori eginda OK sakatu eta instalazioa bukatuko da. Inprimagailuen artean bi berri hauek agertuko dira:
Ezkerrekoari ez diogu kasurik egingo. Edozein dokumentua inprimatzean honelako interfazea agertuko zaigu:
eta hor zehaztuko dugu zeintzuk orri, zenbat kopia eta ordena. Ondoren Inprimatu botoia sakatu eta honako leiho hau agertuko da (Windows eta Mac-en agertzen den bera):
non kolorea eta gainerako aukera aurreratuak erabili ahal izango dugu.
Oharra:
Instalazio honekin ez baduzu asmatzen edota kolorea edo aukera aurreratuak erabili behar ez baduzu PPD bidezko instalazioa egin dezakezu. Horretarako web honetara joan, haren edukia kopiatu, itsatsi testu editore batean, gorde xerox7835i.ppd izenarekin eta instalazioari ekin, PPD hautatu eta aukeratu aipatu fitxategi hori. Bi aldetatik eta klasifikatua inprimatu ahal izango duzu baina kolorerik gabe.

Controlador para Linux Intel .DEB x86_64 (5.20.620.4112 bertsioa) da. Nahi baduzu esteka honetatik deskargatu edo beste arkitektura edo instalatzaile mota behar baduzu aztertu aurreko orriko zerrendan.
2- DEB instalazio fitxategia deskargatuta instalazioarekin hasiko gara. Deskargatutako fitxategian bi klik egina instalatuko da.
Behin kontrolatzailea instalatuta inprimagailua gehitu behar dugu. Horretarako administratzailea den erabiltzaile batez terminala irekiko dugu Ctrl+Alt+t sakatuta eta agindu hau itsatsiko dugu:
sudo xeroxprtmgr |
eta azpiko leihoa irekiko da eta ezkerreko botoia sakatuko dugu.
Horrela atzemango du, besteak beste, sarean dagoen Xerox inprimagailua:
Xeroxa hautatu eta menu ikurra sakatuko dugu eta Manual install aukeratuko dugu:
Horrelako leiho irekiko da:
Bertan, tarterik utzi gabe, inprimagailuaren izena jarriko dugu, automatikoki detektatu ez badu haren IPa eta ezkerreko beheko botoia sakatuta lehenetsitako inprimaketa aukeraz zehazten ahal ditugu. Nik ezarpenetan paperaren tamaina A4 eta zuri-beltzeko inprimaketa lehenetsi dut. Behin hori eginda OK sakatu eta instalazioa bukatuko da. Inprimagailuen artean bi berri hauek agertuko dira:
Ezkerrekoari ez diogu kasurik egingo. Edozein dokumentua inprimatzean honelako interfazea agertuko zaigu:
eta hor zehaztuko dugu zeintzuk orri, zenbat kopia eta ordena. Ondoren Inprimatu botoia sakatu eta honako leiho hau agertuko da (Windows eta Mac-en agertzen den bera):
non kolorea eta gainerako aukera aurreratuak erabili ahal izango dugu.
Oharra:
Instalazio honekin ez baduzu asmatzen edota kolorea edo aukera aurreratuak erabili behar ez baduzu PPD bidezko instalazioa egin dezakezu. Horretarako web honetara joan, haren edukia kopiatu, itsatsi testu editore batean, gorde xerox7835i.ppd izenarekin eta instalazioari ekin, PPD hautatu eta aukeratu aipatu fitxategi hori. Bi aldetatik eta klasifikatua inprimatu ahal izango duzu baina kolorerik gabe.
2018/02/19
Tinkercad Circuits zirkuitu elektrikoak diseinatzeko eta simulatzeko tresna
Tinkercad.com Autodesk enpresak 3D diseinuak online egiteko tresna interesgarria da. Orain zirkuituak diseinatu eta probatzeko simulagailua eskaintzen du web orri honetatik:
Linuxerako bada Fritzing izeneko aplikazio offline zirkuitu elektronikoak diseinatzeko baina DBHko teknologiarako Tinkercad hau errazagoa iruditzen zait.
Ondoko bideoan zirkuitu txiki baten diseinua egin dut ideia bat egiteko nola funtzionatzen duen. Kontuan izanda letretakoa naizela eta ez dakidala entxufeak zein zentzuan sartu behar diren, nik lortu badut lehen hezkuntzarako ere egokia izan daiteke.
Hemen zirkuituaren lotura probatzeko, kopiatzeko, aldatzeko...
Lehenengo zuzenketa: etxeko DBHko ikasle batek esan dit bideoan etengailua izendatzen dudan maxina edo gailua kommutagailu (switch) irristagarria (slide) dela eta zirkuitua eteteko baino zirkuitua aldatzeko edo kommutatzeko erabiltzen dela, hurrengo irudian eta eskeman ikus daitekeenez.

2018/02/11
Kontrol laukiak jarri LibreOffice Writer testu prozesadorean
Kontrol laukiak erabiltzen ohi dira markatzeko baldintza bat betetzen ote den.
Ondoko bideo tutorialean ikus dezakezu nola jarri kontrol laukiak LibreOffice Writer testu batean.
Erabilera:
Jarritako kontrol-laukiak erabili ahal izateko inprimaki barra agerrarazi behar dugu (Ikusi > Tresna barrak > Inprimaki-diseinua) eta barra honetako 10. ikonoa (Diseinu modua) aktibatu behar dugu.
Era berean kontuan izan dezakegu inprimaki kontrol hauek erabili daitezkeela eremu editagarriak dituzten PDF dokumentuak sortzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)