2016/10/26

Luberri 16.04 eta Asus PC Eee matxinsaltoen wifia

Luberri_16.04rekin Asus PC Eee matxinsaltoekin badabil baina erabiltzen dugun lehenengo aldian hautatu eta pasahitza emateaz gain aktibatu egin behar dugu.
Horretarako sistemaren paneleko eskuin aldeko botoia klikatu eta Sistemaren ezarpenak hautatu, bertan Sarea klikatu...

Sarea Sistemaren ezarpenetan
eta irekitzen den leihatilan aktibatu nahi duzun wifian klikatu eta txekeatua ikurra agertuko da aktibazioaren adierazle. Hortik aurrera erabili dezakezu.


Gogoan izan beste erabiltzaileek erabili ahal izateko konexioak editatu, wifi sarea hautatu eta Orokorra fitxan Erabiltzaile guztiak konektatu daitezke sare honetara aktibatu behar duzula.

2016/10/25

Luberri 16.04 eta Lenovo Ideapad S10e ekipoen wifia

Hainbat ikastetxetan modelo honen ale batzuk dira eta Linuxen wifia ibiltzeko kontrolatzailea instalatu behar da.


Lenovo Ideapad S10e zuria eta beltza


Modelo honen wifia erabiltzeko bere kontrolatzaile pribatiboa instalatu behar da. Horretarako konektatu behar zara kablez Internetera eta ezarpen orokorretan sartu Software eta eguneratzeak atalean eta bertan Kontrolatzaile gehigarriak fitxan. Tarte batez bilatu eta topatuko du Broadcom Corporation 802.11 Linux STA wireless driver. Onartu.


Berrabiarazi eta konektatu wifiarekin. Pasahitza onartzen ez badu saiatu wifia desgaitzen Fn + F5 eta gaitu berriro.


2016/10/24

OBS Studio orain sistemaren erretiluan

Pantailaren bideo kapturak eta transmisioak egiteko OBS Studio aplikazioa 0.16.2 bertsiora eguneratu da eta, beste berritasunen artean, orain abiatzen dugunean sistemaren erretiluan azalduko da eta bertatik aukera izango dugu, besteak beste, grabazioa edo transmisioa abiatzeko edo gelditzeko.



2016/10/13

MuseScore, PDFen inportazioa


MuseScore software libreko partituren editorearen garatzaileek partiturak paperatik MuseScorera inportatzeko modua ezarri dute; gutxi gora behera testurako OCR edo testuen errekonozimendu optikoaren parekoa; hau da,  partituren errekonozimendu optikoa.



MuseScore taldeak partiturak hodeian gordetzeko eta partekatzeko musescore.com web orria sortu zuten eta bertan funtzionalitate berri hau jarri dute:PDF Converter.

Ikus dezagun zeintzuk diren prozesuaren urratsak:

1- Paperezko partitura eskaneatu eta PDF formatuan gorde. Nik proba egin dut argazkia aterata eta emaitza ez da ona izan.

2- Sartu musescore.com orrian; lehenengo aldia bada erregistratu zaitez (Sing in > Create new account) , eta sartu (log in).

3- Ondoren sartu azpi-orri honetan:


Arakatu eta hautatu eskaneatutako PDFa.


4- Minutu baten inguruko prozesamenduaren ondoren deskargatzeko aukera emango digu mscz formatuarekin. Fitxategi hori entzun eta editatzeko MuseScore doako aplikazioa erabiliko dugu. Hemen duzu MuseScoreren gaineko informazioa.


Hau eta beste web-aplikazio interesgarriak eskuineko paneleko estekan.

2016/10/06

LibreOffice: nola joan orri zehatz batera

Dokumentu luzeetan nabigatzaileak toki batetik besterako jauziak nabarmen errazten du.

Orri zehatz batera joateko klika dezakegu egora barraren ezker aldean, gauden orria adierazten duen zatian (1) eta nabigatzailea irekiko da, haren goiko aldean (2) orriaren zenbakia idatzita jauzi egingo da horra.


Behin orri horretan gaudela oso tresna interesgarria da nabigatzailean, orrialde zenbakiaren ezker aldean (3), orria aurrera eta atzera egiteko botoiak.

2016/10/02

Librezaleen urriko proiektua: Osmand Phrases

Librezale elkartean ekimen berria jaio da: hilabeteko proiektua.
Elkartearen helburu nagusia software euskaratzea eta euskarazko softwarearen erabilera bultzatzea, batez ere software librea (edo esan beharko nuke software librea bultzatzea, batez ere euskaraz?). Berdin du.
Partaideak aktibatzeko eta partaide berriak erakartzeko ekimen honen bidez hilabetero proiektu bat proposatuko da proiektu honi bultzada bat emateko.



Urriko proiektua Osmand Phrases da. Osmand mugikor eta tabletetan Open Street Maps-en oinarritutako informazioa eta nabigazioa eskaintzen duen aplikazioa euskaraz dago baina haren parte den Phrases atalean oraindik euskaratzeko lan mardula dago.

Parte hartzea erraza da. Informazio gehiago nahi baduzu mezu honetan dago, bai eta parte hartzeko modua eta aholkuak.