Lightning Thunderbird posta bezeroaren egutegia da (orain arteko bertsioetan gehigarri bezala instalatu behar zen eta 45 bertsiotik aurrera jarrita etortzen da) eta bertan sortu daitezke lokalki gordetzen diren egutegiak bai eta
online gordetzen direnak. Era berean beste batzuk kudeatzen dituztenak inportatzen ahal ditugu talde, elkarte, eskola eta abarren egutegiak kontsultatzeko.
Gaurkoan ikusiko dugu nola sinkronizatzen ahal diren
Google Calendar-eko kontuak. Gogoan izan egutegia sinkronizatzean
Thunderbirden ikusteaz gain editatzea ere izango dugula. Harira:
1go urratsa
Thunderbirden
Google Calendar hornitzailea gehigarria instalatu behar da. Horretarako
Thunderbirden menuan gehigarriak klikatu:
eta
Provider for Google Calendar gehigarria bilatu eta instalatuko dugu:
Behin hori eginda Lightning-en ezkerreko panelean eskuin klik egin eta egutegi berria hautatu:
Galdetuko dizu egutegi lokala edo sarekoa nahi duzun: sarekoa hautatu.
Ondoren, Google Calendar hautatu.
Galdetuko dizu zein duzun Google kontua eta baimena eskatuko dizu.
Behin kontua lotuta egutegian zein kolorez agertu behar den aukera dezakezu.
Kontuan izan, beraz, kontua sinkronizatuta edukitzeak esan nahi duela
Lightning-en egiten dituzun edizioak
Google Calendar-en web orrian ikusiko dituzula, bai ordenagailuan zein mugikorrean, eta alderantziz. Gainera zure
Google Calendar-era beste egutegi batzuk inportatu badituzu horiek ere ikusiko dituzu.
Thunderbirdentzako beste gehigarri interesgarriak.