2015/03/15

Arduino plakari buruzko dokumentazioa euskaraz

(eguneratua 2016/3/4an)
Arduino UNO R3

Arduino kode irekiko plaka elektronikoa da. Elektronika eta robotikarako praktikak egiteko oso egokia.

Hona hemen hainbat dokumentazioa euskaraz:
Wikipedian
Arduino ikastetxean. Aitor Azpiroz. Pdf. (CC-BY-SA)
Arduino esperimentazio gida. Oomlout-ek egina eta GISAko Alex Zabalak euskaratua. Pdf. (CC-BY-SA)

Arduinoren IDE edo programazio-ingurunearen azken bertsioa instalatzeko (euskaraz dagoena) Arduinoren web orriaren deskarga atalera joango gara:
https://www.arduino.cc/en/Main/Software
eta bertan gure sistemari dagokion bertsioa deskargatuko dugu. Ondoren deskonprimitu eta terminalean deskargatu dugun karpetara joan eta agindu hau itsatsiko dugu:
sudo sh install.sh


Plaka konektatu ondoren egiaztatuko dugu plaka eta aplikazioaren arteko konexioa dagoela hau idatzita:
dmesg | grep ttyACM

eta konexioa badabil terminalak erantzungo du:
[  456.807121] cdc_acm 1-6:1.0: ttyACM0: USB ACM device

Programak bidali ahal izateko erabiltzailea dialout taldean sartu behar dugu:
sudo usermod -a -G dialout erabiltzailearen_izena

eta atakari baimena eman behar diogu hau idatzita:
sudo chmod 666 /dev/tttyACM0

Ondoren probatzen ahal dugu plaka adibideren bat kargatuta. Esaterako Fitxategiak > Adibideak > Basics > Blink

Programa hau kargatuta 13. posizioan dagoen leda segundu batez piztuta eta
segundu batez itzalita egongo den begizta batean edukiko dugu.











Beste era bat Arduino programatzeko da Scratch-en bidez. S4A edo Scratch for Arduino. s4a.cat orritik deskargatu daiteke. Ubuntun instalatzeko deskargatu Debian bertsioa karpeta nagusira eta gero terminalean exekuta ezazu:

sudo dpkg -i S4A.deb




2015/03/09

Ubuntu: nola konektatu NAS edo sareko disko batekin


Lantoki edo elkartean NAS edo sareko diskoa baduzu hona hemen nola atzitu eta mapea dezakezu Ubuntun.

Suposatuko dugu dagoeneko diskoaren interfazean konpartitu duzula karpetak baimen egokiak esleituta.
Era berean suposatuko dugu zure erabiltzaile propioarekin ari zarela lanean eta ez erabiltzaile generiko batean.

Ubuntu ireki menuko Lekuak eta bertan egin Konektatu zerbitzariarekin...
eta idatziko dugu smb://  eta ondoren sareko diskoaren IPa eta erabiltzailearekin partekatuta dagoen karpetaren izena:



Identifikazioa eskatuko du: erabiltzailea, domeinuaren izena (EAEko ikastetxe publikoetan HXXXXXX.NET) eta erabiltzailearen pasahitza. Sarritan erabili behar badugu esango diogu betiko gogoratzeko.

Hori eginda irekiko da partekatutako karpeta.

Hurrengo pausoa izango da karpeta hori automatikoki mapeatzea. Horretarako Nautilusen menuan Egin kokalekuaren laster-marka hautatuko dugu.


Laster marka honi izen adierazgarria emango diogu




eta hemendik aurrera menuko Lekuetan agertuko da:



2015/03/07

Firefox: nola egin web orri oso baten kaptura



Sakatu May+F2 (edo menuan Garatzailea > Garatzailearen tresna barra) eta beheko aldean >> ikurra duen barra bat ageriko da; bertan

screenshot --fullpage 

idatzi eta Deskargak karpetara egingo du argazkia.

2015/03/05

Ubuntu: nola bihurtu administratzaile domeinuko erabiltzaile bat



Likewise-open aplikazioaren bidez Linux ekipoa integratuta baduzu Windows domeinu batean eta domeinuko erabiltzailearekin terminalean root bezala atazak egin nahi badituzu erabiltzaile horrekin, alegia administratzaile lokalera aldatu gabe, zure erabiltzaile "sudo" (sudoers) taldean sartu behar duzu.
Horretarako sartu ekipoan administratzaile lokal moduan, ireki terminala eta itsatsi agindu hau:

sudo adduser <domeinuko erabiltzailea> sudo

<domeinuko erabiltzaile> an administratzaile bihurtu nahi duzun erabiltzailea jarrita.
Ekipoa berrabiarazi eta probatu.


Beste era terminalean sudo egiteko gure erabiltzailea administratzailea (sudoer) izan gabe da terminalean agindu hau idaztea:

su administratzailearen-izena

eta, noski, eskatzen duenean administratzailearen pasahitza jartzea.

2015/03/03

Ubuntu: nola instalatu Smart arbel digitala

Hau da Linuxerako Smart-ek atera duen azken bertsioa instalatzeko bidea:

Urratsak:

1- Linuxerako Smart 11SP2 deskargatu.

2- Deskargatutako fitxategian klik bikoitza eta erauzi edukia karpeta nagusian.

3- Terminala ireki eta banan bana exekutatu agindu hauek:

sudo apt-get update
sudo apt-get install libnspr4-0d
sudo apt-get install gdebi

sudo gdebi xf86-input-nextwindow-precise_0.3.4~precise1_i386.deb
sudo gdebi nwfermi-0.6.5.1_i386.deb
sudo gdebi smart-common_10.3.2171.1-1_i386.deb
sudo gdebi smart-gallerysetup_1.3.6235.1-1_i386.deb
sudo gdebi smart-hwr_11.3.2121.1-1_i386.deb
sudo gdebi smart-languagesetup_2.2.2060.4-1_i386.deb
sudo gdebi smart-activation_1.1.2066.1-1_i386.deb
sudo gdebi smart-notebook_11.0.7511.0-1_i386.deb
sudo gdebi smart-product-drivers_11.3.2121.1-1_i386.deb



Ekipoa berrabiarazi arbelari konektatuta eta arbela kalibratu.
Frogatua Ubuntu 14.04 bertsioan (SB68V, SB580P eta SB480 modeloetan) eta 16.04 bertsioan (SB68V eta SB580P modeloetan).


2015/02/25

Nola egin eta onartu ICS hitzordu edo gonbidapena Thunderbird-Lightning aplikazioan

Lightning Thunderbird posta bezeroaren egutegia da. Aurreko mezu batean azaldu nuen nola instalatu eta konfiguratu Google Calendar egutegia.

Gaur ikusiko dugu nola bidali gonbidapen edo hitzordu bat eta nola jaso eta onartu.

A- Gonbidapen edo hitzordua bidali.

Gonbidapen bat bidaltzeko Lightning egutegian interesatzen zaigun egunean bi klik egin (edo eskuin klik eta Gertaera berria... sakatu. Irekitzen den leihatilan Gonbidatu partaideak hauta.


Irekitzen den leihatilan zehaztuko dugu denbora (1) partaideak (2) -izenak idaztean helbide liburutik hartuko du posta-helbideak- eta partaideen izaera (3) (norbanakoa, taldea, baliabidea edo gela -azken biek erabili daitezke erreserba sistema moduan horretarako baliabide edo gelaren egutegia aldez aurretik sortua) eta gonbidapen mota. Behin onartuta gonbidapenari eransten ahal zaio nahi dugun testua.


B- Gonbidapena jaso eta onartu.

Hitzordu batean parte hartzeko gonbidapena postaz jasoko dugu. Horrela jasotzen dira ere web bidez eskatutako hitzorduak Osakidetza, ITV eta antzekoak. Mezuan hitzorduaren zehaztapenak ikusten dira eta erantsita ekartzen du ICS formatuko fitxategi txiki bat.


Hitzordua Lightning egutegira eramateko egin behar dugu: ICS fitxategia nahi dugun tokian gorde. Ondoren Lightning egutegira joan eta menuan egin Fitxategia > Ireki > Calendar fitxategia eta arakatu eta hautatu gordeta dugun ICS fitxategia.



Egutegi bat baino gehiago badugu aukeratuko dugu zein egutegian agertzea. Horrekin gonbidapena gure egutegian agertuko da.





Pantaila kapturak HotShots aplikazioaz eginak.