2015/01/05

Nola lehenetsi ezkutuko kopia edo BCCren erabilera Thunderbird posta bezeroan

 

Postaz mezu bat bidaltzean hartzailea hiru modutara sailka daiteke:

  • Nori, to, a , à
  • Cc
  • Bcc, bcc, co, cci

Lehenengo modalitatean (Nori) hartzaileek mezuarekin batera ikusten dute beste hartzaileen helbideak eta, bidaltzaileak identifikatuta badu, baita izen-abizenak ere. Ondo etortzen da lagunen, senide edo lankideen arteko zenbait mezutan ikusteko nor dagoen deitua, gonbidatua... eta, jakinda mezua nori iritsi zaion ez birbidali behar izateko.

Bigarrena (Cc -carbon copy-) gehien bat lan munduan erabiltzen da:  bezeroari mezua, nagusiari kopia; irakasleak guraso bati mezua eta tutoreari kopia...

Hirugarrena (Bcc -blend carbon copy-) edo ezkutuko kopia taldeko mezuetan erabiltzen da jasotzaileek elkarren berri, besteen helbideak ikusi behar ez dutenean. Hau da, horrelako mezu bat jasotzean ez dakigu nork gehiago jaso duen. Enpresak bezeroei, medikuak pazienteei, elkartearen arduraduna elkartekideei.

Azkena bada zure kasua eta saihestu nahi baduzu deskuidoz, Nori erabilita, zure bezero, sindikatu-kide, paziente, alkoholiko anonimoen taldekide, espioi sekretuen elkartekide edo antzeko kideen izen-abizen eta posta-helbideak agerian jartzea Thunderbird posta bezeroak badu gehigarri bat Bcc-ren erabilera lehenesten duena. Alegia besterik esan ezean hartzaileek ezkutuko kopia jasoko dute:


Instalatzeko egin klik aurreko estekan eta esan irekitzeko Thuderbird-en bidez.
Behin instalatuta berrabiatu Thunderbird eta menuan klikatu Gehigarriak atalean eta Use Bcc Instead-en hobespenak ireki:



Bertan behartu dezakezu Bcc-ren erabilera lehenengo kontrola markatuta edo jar dezakezu, nik dudan bezala: lehenesteko Bcc-ren erabilera (start new and fordwarded messages addressing wiht Bcc) eta  Nori edo Cc erabiliz gero emateko soinu abisu bat lau hartzaile edo gehiago jarriz gero. Zure gustura.


2014/12/27

Zuzentzaile ortografikoa Blogger-en

Blogger, Google-ek blogak editatzeko eskaintzen duen aplikazioa aspalditxo dago euskaraz (ikusi). Gaur ikusiko duguna nola erabili euskarazko edo hainbat hizkuntzetako zuzentzaile ortografikoa.

Oso erraz, mezu bat editatzen ari garela testuaren edozein tokitan eskuin klik egin eta zabaltzen den goitik beherako menuan zuzentzaile ortografikoa aktibatuko dugu desaktibatuta badago eta bertan erabiltzen ari garen hizkuntza aukeratu.

 

 Hortik aurrera ulertzen ez dituen hitzak gorriz azpimarratuko dizkigu eta markatutako hitzaren gainean eskuin klik eginez hura ordezteko aukeraz eskainiko dizkigu.





2014/12/26

Nola deskargatu epub liburu digitala erositako acsm fitxategi batetik Linux sisteman

Hainbat liburu saltzaile liburu elektronikoak DRM sistemaz ixteko aukera hartu dute. Internetez erostean ascm formatuko deskargatzen da eta fitxategi hori, Adobez itxitakoa, Adobe Digital Editions (ADE) aplikazioarekin ireki behar da epub fitxategia deskargatzeko.

ADE aplikazio hori bakarrik Windows eta Mac-erako funtzionatzen du. Zuk Linux, Android, Chrome OS edo beste sistema bat erabiltzen baduzu ba izorra hadi!, erosketa ederra egin duzu!.

Tira.  Linuxen Wine-k, Windows-en aplikazioak exekutatu ahal izateko programak,  lagun gaitzake txapuza konpontzen. Nola:

Instalatu Wine terminalean hau idatzita (kontuan izan Wineren instalazioak Google Earth desintalatzen duela, baina Wine instalatu ondoren instaladezakezu Google Earth ostera ere):
sudo apt-get install wine

Eta segi bideotutorial honen jarribideak: https://www.youtube.com/watch?v=oJoRCAbUhms
Lortu baduzu epub fitxategia kontuan izan ezin diozula pasa inori, paperezko liburuarekin egiten zenuen bezala, zeren bakarrik konektatuta zenuen ebook-ean irakurri daiteke.

Eta horrelako erosketa bat egin baino lehen pentsatu liburuaren torrent edo magnet esteka jaitsita minutu batean deskarga dezakezula liburua dohainik, edo liburuak ixten ez dituzten argitaletxeak daudela, Susa bezala




Non liburua kontsultatu, deskargatu, erosi eta, ahal baduzu, ordaintzen ahal duzu oso era erraz eta prezio interesgarrian.







2014/12/21

LibreOfficerako gehigarriak



Hona hemen zenbait gehigarri edo hedapen interesgarri LibreOfficerako eta OpenOfficerako.

XuxenIV zuzentzaile ortografikoa 
LibreOffice 4 eta OpenOffice 4

Hobelex zuzentzaile lexikoa
 LibreOffice

UZEI sinonimoak
LibreOffice eta OpenOffice Windows
LibreOffice eta OpenOffice Linux 32 bit
LibreOffice eta OpenOffice Linux 64 bit

Elhuyar hiztegiak Euskara-Gaztelania, Euskara-Frantsesa, Euskara-Ingelesa
LibreOffice 4 eta OpenOffice 4

Epub formatura bihurtzeko
Writer2epub

Testuaren irakurle digitala
EusTTS

Gaztelera hiztegia-zuzentzaile ortografikoa
es.ANY.oxt

Gehigarri hauek oxt luzapena dute. Behin deskargatuta eskuin klik egin gainean eta aukerat Ireki LibreOfficerekin edo LibreOfficeko edozein aplikazioan sartuta egin Tresnak > Hedapenen kudeatzailea > Gehitu


Gehigarriak diren aldetik instalatzeko ez da administratzailea izan behar eta erabiltzaile bakoitzak instalatu behar ditu.

Bestelako gehigarriak.

2014/12/20

Nola erantsi Nemo aplikazioaren goitik beherako menuan Thunderbird bidez bidaltzeko aukera



Nemo da Linuxerako nire gogoko fitxategi arakatzailea (ikusi hemen nola ordeztu Nautilus Nemorekin). Ordezkapena egitean, ordea, faltan nuen Nautilusen goitik beherako menuko "Bidali postaz" aukera hautatutako fitxategiak Thunderbird bidez bidaltzeko.

Ikus dezagun nola jar daiteke "Bidali posta bidez" aukera Nemoren goitik beherako menuan:
  1. Joan web orri honetara: https://github.com/linuxmint/mint-common/blob/master/usr/share/nemo/actions/mint-artwork-cinnamon-thunderbird.nemo_action
  2. Kopiatu zenbakia dituzten lerro guztiak eta itsatsi Gedit-eko dokumentu zuri batean.
  3. Gorde karpeta nagusian izen honekin postaz_bidali.nemo_action
  4. Kopiatu delako dokumentua terminalean hau itsatsita:
sudo cp postaz_bidali.nemo_action /usr/share/nemo/actions

2014/12/17

Euskarazko IKTak mintegiaren kronika




Gaur Bilbon Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako Euskarazko IKTak izeneko mintegia ozpatu da. Hona hemen haren kronika txikia.


Patxi Baztarrikak Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hasiera
eman dio mintegiari honako leloarekin: bizi iraupena bermatuta bizi indarra behar du eta hori IKTek eman diezaiokete. Bere hitzaldiaren aipu batzuk dira hauek: IKTak ez dira aukera kontua ezinbesteko alorra baizik. Internetek garaian ezer ez da berdin eta erantzun berriak behar dira. Hizkuntza bat bizirauteko berritu eta alor guztietara zabaldu behar da (ikasi, informatu, lan egin, dibertitu, komunikatu...) eta, batez ere, gazteen artean zabaldu behar da. Testu inguru eleanitz eta digital horretan euskarak bere tokia bilatu behar du. Euskarak azken urteetan aurrerapausuak egin ditu,  alor digitalean ere bai, besteak beste, komunitate dinamiko bati ezker: Wikipedia errankinean 25.a da, Twitter-en 33.a, itzultzaile automatikoak, itzulpen memoriak, euskara ikasteko baliabideak, hiztegiak, zuzentzaile automatiko, pakete ofimatikoak... eta egiteko handiak daude: eskoletan ordenagailuak eta gailu mugikorren erabileran euskararen erabilera sustatu behar da. EJ euskara webgunea, IKT deialdia... Tresnak badaude, haien erabilera sustatu behar da. Euskararen Aholku Batzordeak duela bi aste IKT batzordea sortu du berrikuntzen jarraipena egiteko, beharrak identifikatu, edukien sormena bultzatu, gazteen erabilera, ikusentzunezko alorra bultzatu. .eus domeinuak euskara ikusgarriago egiteko tresna bezala sustatzea. Maite Goñik du sortu berri den batzordea koordinatzeko ardura.
Gaurko mintegi hau urtero egiteko asmoa dago.




Google-n partetik Luis Colladok (Spain & Portugal Strategic Partner Dev.
Manager, lcollado@google.com) bere enpresan hizkuntzei zer garrantzia ematen dien azaldu du. Garai batean herriko plazan egiten zirenak: informazioa jaso, erosi, lagunekin komunikatu...egun interneten egiten da. Hizkuntza batek interneten hiru euskarri behar ditu: erabiltzaileak, tresnak eta edukiak. Euskarazko eduki gutxi daude; Youtube euskaraz dago baina euskarazko bideo oso gutxi daude. Erakunde publikoen,  enpresa, unibertsitateak, sortzaileak erantzukizuna dute edukiak sortzen. Hiru ardatz horietan egin behar da aurrera eta Google-k horretan dihardu. Produktuen lokalizazioan bizirik dauden 400 hizkuntzetatik 70 hartzen ditu kontuan, interneteko erabiltzaileen %95a.
Euskaratu dituen produktuak: bilatzailea, Youtube, Gmail, Gmaps eta toponimia,  Drive, G+, Tranlate. Azken honek ematen die buruko min handiena: 50 hizkuntzetan lan egiten du eta konplexutasun handia du. Google-n ingeniariek lanean daude euskarazko edukietan oinarritua itzultzailearen emaitzak hobetzen. Zenbat eta eduki gehiago egon liburu elektronikoak, pelikulen bikoizketa, appak, albiste-emaileak atzean dagoen adimen artifizialak emaitza hobeak emango ditu. Bestetik Google-k badu  hizkuntzalari talde bat beraientzako lanean itzulpenak eta berrikuspenak egiten. Azkenik garrantzi handia ematen diote erabiltzaillen iruzkin eta iradokizunei.
Bigarren erronka ahotsaren erabilera: ahots bidezko bilaketa. Berriki ingelesez eta gazteleraz egiten dena euskaraz egin ahal izatea da helburu. Lortuz gero Google Glass eta ahotsez kudeatzen diren gailu berriak euskaraz erabili ahal izango dira.
Groups, Sites, calendar... egiteko badago.


Microsoft Ibéricako Erakunde Harremanetarako kudeatzailea den Montserrat Pardok (mpardo@microsoft.com) Bartzelonako euskaldun berriak urtarrilan Windows Phone euskaraz egongo delaren berri eman ondoren bere hitzaldiaren ardatza hau izan da Microsoften produktuak euskaraz daude orain bultzatu behar da horiek erabiltzen.  Kanpainen garrantzia azpimarratu du. Bitxikeri bezala aipatu du ikasten duen euskaltegian aplikazioak gazteleraz daudela. Hizkuntza inmersioa bultzatu behar da. Bi alor nagusi daude euskararentzat: eskola eta enpresa.

Ondoren Global Trainig programa aipatu du eta  Yasmina Laraudogoitia lankideak Windows8 eta Office 2013 euskarazko bertsioak erakutsi ditu.
www.microsoft.com/spain/eus/  web orritik deskarga daitezke Windows eta MOffice euskaratzeko paketeak.
Azkenik Montserratek jendea animatu produktu hauek erabiltzen. Erabiliz gero beraiek enpresari lokalizazioak justifikatzeko bidea errazten da.
Galderen atalean Patxi Gaztelumendik salatu du Jaurlaritzak lizentzietan xahutzen duen dirutza.


Zundan enpresako Iñaki Larrañaga "Dooteo"k urte askoan Hizkuntza Politikarako lan egin du software librea lokalizatzen, tartean EusLinux eta Gnome, OpenOffice euskaratzen UZEIk eta Elhuyarrek egindako lana gainbegiratzeko ardura zuen, haren oinordekoa den LibreOffice-ren laguntza euskaratzeko lanaren garrantzia azpimarratu du. Iñakik bere tartea software librearen produktu aplikazio nagusiak aurkezteko erabili du:
Bulegotika alorrean aipatutako officeaz gain Lyx, Evince, Scribus, Gnumeric,   Gant diagramak egiteko Planner,  diagramak egiteko Dia, Evolution eta Thunderbird posta bezeroak, Gnome dictionary.
Interneta atalean: Firefox, Epyfany. Konqueror, Filecilla, Transmission
Empathy.
Irudia: Gimp, Inkscape, gThumb, Eog irudi ikustailea, Simple Scan
Soinua: Rhythmbox, Sound Recorder, Sound Juicer, Audacity
Bideoa: Totem, VLC, Openshot, Cinelerra
Tresnak: Gnome-control-center, Seahorse pasahitzen kudeatzailea, Gparted, Synaptic, Gnome-nettool sarearen kudeatzailea, Gnome-system monitor
Garapena:   Visual Basicen parekoa den Anjuta, Gedit, Gnome-terminal, Devhelp laguntza tresna, hackeatzeko erabili daitekeen Ghex,  itzulpenak egiteko glosategi eta itzulpen memoriak erabiltzen dituen Lokalize
Beste batzuk: Gcalctool, K3b, Brasero, Nautilus, File-roller, Gvsig, Hamster denbora eta zereginak kudeatzeko, tomboy, gucharmap, orca
Web plataformak: Opencart, Wordpress, Joomla, Drupal eta ikaskuntzarako Moodle plataforma.



Grupo i68ko Miren Martínez  Izaro euskarazko ERPa aurkeztu du etaFagor Automation-eko Joxe Mari Larrañagak euskaraz maneia daitekeen kontrol numerikoaz. CNC simulatzailea dohan deskarga daiteke.


Elhuyar Fundazioko Josu Aztiriak (j.aztiria@elhuyar.com) enpresa eta
erakundeen zerbitzurako IXA taldearekin eta Aholab-ekin batera hizkuntza-teknologian garatutako hainbat tresna aurkeztu ditu: Itzulpen automatikorako Itzulpenflow eta Matxin, eta hizkuntza baliabideetan hiztegi espezifikoak eta corpus automatikoak.
Guztiontzat eskuragarri dauden Idazlagun,  hainbat hizkuntza tresna eskuragarri jartzen dituen Hizkuna, Xuxen web orain ahotsaren sistesia egiten duena eta aurki  Xuxen gramatikala. Elezkari euskarazko bilatzailea semantiko eleaniztuna (zientzia.net-en proba daitekena),  webean jardaitekena. Dokusare nabigazio semantikoa, sare sozialetako zaintzarako Ireom, ahotsaren sintesia edo testu irakurgailua  Eitb, Berria eta Argiaren web orrietan proba daitekeena. Aplikazio asko  mugikorretarako eta e-bookentzatko egokitu dituzte.



UZEIko zuzendaria den Imanol Urbietak lexikoa zuzentzeko 26 urtean garatutako produktu nagusiak aurkeztu ditu: berriki aurkeztutako Hobelex analizatzaile lexikala eta salgai dauden Idite zeinak testua sartuta txosten bat ematen du lexikoaren egokitasuna erroreak detektatzeko eta Eulex lexikoia.


Euskaltzaindiko Iñaki Kareagak hiru kasuren bidez erakundearen webguneko hizkuntza-baliabide batzuk aurkeztu ditu: Izendegia, onomastika, Jagonet kontsulta zerbitzua eta biblioteka digitala.



HABEko Mikel Dorronsorok azaldu du bere erakundearen lan esparru nagusiak  euskaltegien kudeaketa akademikoa eta egiaztatze probak egitea dela alde batetik eta bestetik ikasteko baliabideak eskaintzea. Horiek  Ikasbil atarian biltzen dira. Erronka moduan ariketak eta pantaila taktiletara egokitzea eta hortan teknologia estandarren aldeko apostua egin dute: html5
Bestetik Ikasten plataforma dute, autoikaskuntzarako Moodlea, non euskaltegiek eta euskal etxeek ikastaroak jartzen dituzte. 850 ikastaro aktibo. Gehienak, euskaltegienak, pribatuak baina badira  irekiak direnak.
Lan hauetan HABEK gehien bat software librea erabiltzen du: Liferay, Moodle,  Questionline...


Xabier Armendariz Wikipedia editoreak (hilabetean euskarazko ehun ekapenetik gora egiten dituzten hamabi lagunetako bat) azaldu digu euskal Wikipediak honez gero 204.865 artikulu dituela eta horrek errankinean 34. postuan kokatzen duela eta artikulu/hiztun errankinean hizkuntza naturalen artean 5.a da.
Erabiltzen ezezik editatzen animatu du Xabierrek eta hasteko behar den laguntza guztia Wikipediaren orrian bertan dagoela jakinarazi du. Editatzen hasi baino lehen erregistratzea komeni dela adierazi du.


Berriako Pello Urzelaik estilo liburua eta bere web orriaren berri eman
du. Bertan euskarazko edukiak sortu nahi duenarentzat ezinbesteko baliabideak eskaintzen dira.


IVAPeko Edurne Magunagoitiak bere erakundearen webgunea
aurkeztu du eta bertako tresna nagusiak: Dudanet administrazio hizkeraren zalantza irekita hiritarrei, Idaba itzulpen memorien datu basea, Elet laguntza gramatikala, deklinabidea eta abar.
Asmoen artean, opendata inguruan, itzulpen memoriak publikatzea dute lehena.


EJko Justizia Saileko Xabier Balerdik zuzenbideko profesionalentzako
Auzia euskaraz proiektua azaldu du.


Hizkuntza Politikako Araceli Díaz de Lezana, mintegi honen antolatzailea dena, Euskara webguneko IKT tresnak aurkeztu ditu: online itzultzaile automatikoa, hiztegiak, Euskalterm (android bertsioa duena),
Euskarazko softwarea atala, Doktorego-tesien corpusa (300dik gora) eta aurreratu du itzulpen memorien banku publikoa prest dagoela eta laster eskuragai jarriko dutela.


Arratsaldean App eta Sare sozialen txanda izan da eta bertan:

Elisabeth Pombok Argia taldeko Iametza interaktibokoa hiru app
aurkeztu ditu (Euskal Herrian ihesi, Juergasmo eta Nora) eta EuskalTV Android gailuetarako euskarazko ikus-entzunezkoen biltoki multimedia: 300 erreportaje, 150 dokumental, elkarrizketak...

Unai Bilbao Akting Ingeniaritzakoak esan digu bere enpresakeuskarazkok 62 app garatu dituela eta bi aurkeztu digu: Saskia eta Runloc.


Juan Mari Okinak euskalapps.net webgunea aurkeztu du zeinak 171ka app biltzen dituen, gehienak (161) Androiderako eta appak
garatzeko eta argitaratzeko laguntza ematen duena.

Code&Sintaxeko Josu Azpillagak  sare-sozilaletan euskararen presentziaren analisi interesgarria aurkeztu du. Horretarako Twitterren euskal txiolarien jarduna erregistratzen duen Umap eta haren analisi soziologikoa errazten duen UmapSozio aplikazioak erabili duela.


Ondoren mahai ingurua izan dugu. Bertan Mondragon Unibertsitateko Maite Goñi, Izenperen zuzendaria den Xabier Arrieta, Euskalteleko marketing zuzendaria den Koldo Unanue eta Araceli Díaz de Lezana parte hartu dute. Nekeak eragotzi dit horren laburpena egitea.

Agurra Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria den Jorge Gimenez egin du azpimarratzen indar handiena admnistrazio publikoa eta

enpresa pribatuen arteko kolaborazioan egingo dutela Googleko Luis Colladori keinuka eta ordurako alde egina zen Microsofteko Montserrat begiradarekin bilatzen.