2014/05/30

luberri_lh-asus_120441 Lehen Hezkuntzako ikasleen Asus ekipoentzako banaketa

Luberri_lh-asus_120441.iso Eskola 2.0ko programa barruan Lehen Hezkuntzako ikastetxeek dituzten Asus notebook ekipoentzako diseinatutako Linux distribuzioa da.





Ubuntu 12.04.4 bertsioan oinarritutako distribuzio honen deskarga, ezaugarriak, instalazio oharrak, instalazio ondorengo ezarpenak eta abar blog honen eskuineko panelean dagoen Luberri banaketa elementuan klikatua agertuko zaizu.

2014/05/29

Kode-eskola Udalab Donostian

EHU-ko Kode_Eskolak zortzi eta hamasei urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat Udako Programazio Eskola antolatu du ekainaren 23tik uztailaren 30 arteko goizetan euskaraz edo ingelesez. Antolatzialeek azaltzen dutenez, Udaleku dibertigarri honetan programazioaren hasteapena lantzen, bideo-jokoak sortzen eta istorioak animatzen ikasiko dute.
Egutegia malgua da, astekako izen-ematea eskaintzen du.


Informazio gehiago eta izen-ematea kode-eskola.com orrian.

Ubuntu 14.04 nola kendu teklatuaren adierazlea paneletik

Ubuntu 14.04ko paneleko adierazleetan teklatuarena sartu dute ekipo berean hainbat hizkuntzetako teklatuak erabiltzen duenak ekipoari adierazteko zein hizkuntzetakoa erabili behar duen.
Ohiko erabiltzailearentzat soberan dago eta kotxeko matrikularen Espainako marka ekartzen dit gogora.
Erraz ken daiteke paneletik. Ikus dezagun nola:

Panelean itzaltzeko ikonoa klikatu > Sistemaren ezarpenak > Testu sarrera >
Erakutsi uneko sarrerako iturburua menu-barran desaktibatu...

eta kito Benito.


2014/05/27

LibreOffice Calc: nola zenbatu bi baldintza betetzen dituzten erregistroak

(Eguneratua 2014/8/7an)

Bi baldintza betetzen dituzten erregistroak zenbatzeko:

LibreOffice 2.4.3 baino lehen:

SUMPRODUCT funtzioa erabilitzen ahal dugu. Berez matrizen produktua egiteko diseinatuta dago baina honetarako ere erabili daiteke. Excel-en sartu berri duten COUNTIFS funtzioaren lana betetzen du.

SUMPRODUCT funtzioaren sintaxi ohikoa hau da:
SUMPRODUCT(matrizea 1; matrizea ;...)
eta matrize horien biderketa egiten du baina horrela erabiltzen badugu:
SUMPRODUCT(matrizea 1="baldintza1"; matrizea="baldintza2" ;...)
baldintzak betetzen diren kasuen zenbaketa egiten du*.

Ikus dezagun adibide bat:

Kasu honetan jakin nahi dut zenbat neska eta zenbat mutil dauden 1. mailan eta 2. mailan hurrenez hurren. Irudiko ariketaren ezkerraldean idatzi dut lau kalkuluak egiteko erabili ditudan funtzioaren argumentuak, lehenengoan ezkerreko matrizean neska eta bigarren matrizean 1 izanez gero, baldintza biak emanez gero alegia, kontatu behar du eta horrela beste hiru kasuetan.

*
betetzen da > 1, ez da betetzen >0
0*0=0
0*1=0
1*0=0
1*1=1 (biak betez gero kontatzen du).


 LibreOffice 2.4.3 eta gero:

 
Bertsio honetan COUNTIFS funtzioa ezarri da, beraz, hainbat baldintza betetzen dituzten erregistroak zenbatzeko erabiltzen ahal dugu. Bere sistaxia hau da:


Aurreko adibidea horrela geratu daiteke COUNTIFS funtzioarekin:


2014/05/21

Luberri_orokorra_120442

Luberri institutuan erabiltzen dugun distribuzioaren bertsio berri bat dago  deskargatzeko eskuin paneleko Luberri banaketa estekan. Linux honen ezaugarri nagusiak bertan azaltzen dira.
Bertsio honen berritasun nagusia mekanografia ikasteko Ktouch aplikazioa da, euskarazko ariketak barne. Ktoucheko teklatua, ariketak eta gainerako ezarpenak egokitzeko jarraibideak mezu honetan.




2014/05/18

Ubuntu: nola instalatu edo eguneratu Flash Player





Zer egin web orri batean animazio bat -edo Flash-ez egindako edozer- irekitzen ez bada? Hiru izan daitezke arrazoiak: ez duzu flash plugina instalatuta, eguneratu gabe daukazu edo eguneratuta izan ere bersio berriago bat eskatzen du.

Denbora izanez gero Flash Player instalatzeko modurik egokiena lizentzia murriztaileak dituzten  kodekak, API-ak eta abar denak batera instalatzen dituen paketea instalatzea da. Horretarako terminalean honako agindu hau exekutatu:
sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras

Pakete hori instalatuta eta Ubuntu eguneratuta baduzu ez duzu arazorik izango baina eguneratu behar baduzu eta ez baduzu astirik sistema osoa eguneratzeko instala edo egunera dezakezu soilik Flash Player; horretarako terminalean honako hau itsatsi:
sudo apt-get install flashplugin-installer

honek funtzionatuko ez balu beste honekin probatzen ahal duzu:
sudo apt-get install adobe-flashplugin
honek instalatzen du Canonicalen kideen software-biltegitik