2013/9/5ean eguneratua.
Badira hilabete batzuk LibreOfficek 4 bertsioa kaleratu zuela baina Ubunturen software biltegian, zuhurtziaz, 3. bertsioa eskaintzen da oraindik.
Bada, edonola, modu erraz bat instalatzeko
4. bertsioa eta
PPA du izena. Modu honetan aparteko software-biltegi bat erantsiko diogu sistemari, kasu honetan aplikazioaren garatzailearena.
Eta zer berri LibreOfficen? Gauza mordo bat, aldaketa handia ez bada ere errendimenduaren hobekuntzak gain -abiatzeko denbora nabarmen murriztu dute- hainbat tresna berri sartu diote. Ezagutu nahi badituzu askatze-ohar edo
ReleaseNotes orrian agertzen dira funtsezkoenak.
4. bertsiora pasatzen animatzen bazara horrela egin dezakezu: ireki terminala eta ondoko aginduak hurrenez hurren exekuta itzazu:
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
sudo apt-get update
ondoren, Gnome erabiltzen baduzu (ohikoena)
sudo apt-get install libreoffice libreoffice-gnome
eta KDE erabiltzen baduzu
sudo apt-get install libreoffice libreoffice-kde
Instalatu ondoren probatu eta, euskaraz ez badago, sistemaren ezarpenetara jo eta Hizkuntza Sostengua klikatu eta osatu sostengua.
Beste sistema bat erabiltzen baduzu
LibreOffice-ren web orrira joatea duzu deskarga egiteko.
Eguneratzea 2013/7/14
Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa oraindik ez da automatikoki instalatzen, beraz eskuz instalatu beharko duzu.
Librezale elkarteak
Xuxen LibreOffice 4rako atondu du eta
LibreOffice Extension-Center-etik deskarga (570KB) daiteke.
Deskargatu ondoren LibreOffice-ren menuan Tresnak > Hedapen kudeatzailea > Gehitu eta arakatu deskonprimitutako oxt fitxategia. Instalazioa bukatzean berrabiarazi LibreOffice eta kito.