Has gaitezen Google Maps-ekin.
Demagun joan nahi dugula Oiartzungo Gurutze auzotik Aiako Harriaren ondoan dagoen Urdaburu mendira. Google izenaren azpian dagoen Get directions item-ean sakatuko dugu.
Bidearen abiapuntuan klik egin eta Directions from here sakatuko dugu.
Bidearen helmuga lokalizatu, eskuin klik egin eta Directions to here sakatuko dugu.
Ondoren bidea bilatzeko eskatuko diogu abiapuntu eta helmuga azpiko Get directions urdinean sakatuta.
Bidea zehazteko hainbat aukera dugu: bidea egiteko modua -autoz, garraio publikoz, oinez, bizikletaz-; eta zehaztea dugu bitarteko hainbat puntu, azpiko bideoan ikus daitekeenez.
Behin bidez zehaztuta berau gordeko dugu.
Horretarako ezkerreko panelean bidearen zehaztasunen azpian letra urdinez agertzen den Save to My Maps klikatuko dugu. Izen aukeretan Create a new map... hautatu eta Save klikatuko dugu.
Une honetan ezker panela guztiz aldatzen da eta besteak beste KML aurera agertzen da. Sakatu eta bidea .KML formatuan eta izen egoki batez gordeko dugu.
Google Earth irekiko dugu eta File > Open egin eta gordetako kml fitxategia hautatuko dugu. Automatiko bidea kargatuko da eta zoom egingo du bidera urbilduta. Bidearen gainean eskuin klik egin eta Show Elevation Profile klikatzen badugu bidearen profila ikusi ahal izango dugu.
Eskuin aldeko goiko iparorratzarekin jolastuz 3D ikuspegi egokiena lor dezakegu.
Bidea edo track editatu nahi badugu Google Maps-en bertan egin daiteke edo Linux-en Viking aplikazioa erabil dezakegu behin fitxategia GPX formatura bihurtuta eta OpenCycleMaps mapa libreak kargatuta.