Ekoizleek hasi dira Android duten zenbait modeloetan euskara hizkuntza aukeretan eskaintzen. Hona hemen pare bat adibide: Sony eta Samsung Galaxy SIII.
Smartphone bat erosi behar baduzu exijitu euskara edukitzea aukerako hizkuntzen artean.
2012/09/10
2012/09/09
Nola sortu kredituak OpenShot bideo editorean
OpenShot Linuxerako software libreko bideo editore interesgarria da. Oso erraza da erabiltzen baina ez du bideo bukaerako kredituak egiteko morroi edo asistenterik. Beraz kredituak jarri nahi baduzu testua irudi batean sortu behar duzu Gimp edo Inkscape erabiliz besteak beste eta gero irudi horri behetik gorako animazioa jarri behar diozu. Hona hemen operazio horiek bideo batez azalduta (ez dauka audiorik, ondo ikusteko maximiza ezazu -beheko ezker izkinan full screen-):
64 biteko ebaluazio txikia
Lehengoan atera berria den Ubuntu 12.04.1 instalatu nuen eta lehenengo aldiz 32 bitekoaren ordez 64 bitekoa jarri nuen.
Teorian bi abantaila nabarmen ditu: prozesadorearen gaitasuna hobeto probesten du eta 4GBtik gorako RAM kudeatzeko gai da.
Bigarrenaren gainean ez dut ezer esateko nire ekipoak 2GB RAMa du eta, eta errendimenduaren gainean esan behar dut sistemaren abioan eta aplikazio gehienetan ez dudala sumatu hobekuntzarik, bai ordea prozesadorearen erabilpen intentsiboa egiten duten ataza batzuetan, hala nola bideoen formatu konbertsioetan; hauetan konturatu naiz 32 biteko bertsioak jartzen zuela prozesadorearen nukleo bat topera baina besteak ez, 64koa ordea nire prozesadorearen lau nukleoak ia %100ean jartzen dira -irudian ikus daitekeenez- eta eragiketa horiek nabarmen azkarrago egiten ditu.
Bestetik aplikazio gehienek 64 biteko bertsioa dute eta ez dutenek ez didate inolako arazorik eman 32 bitekoekin.

2012/09/08
Grub Customizer, Grub konfiguratzeko aplikazioa
Linux instalatzean ordenagailua abiatzen dugunean Grub azaltzen da. Gruben menua aukera ematen digu, ekipoan bi sistema instalatuta badugu -demagun Linux eta Windows- hautatzeko saio honetan zein sistema erabili nahi dugun. Beste aukera interesgarria da Linuxen errekuperazio modua; arranke honetan arazoak konpontzeko hainbat aukera ematen zaizkigu, besteak beste abiatzea modu grafiko baxuan; aukera honetaz baliatuko gara baldin eta grafika baten kontrolatzailea edo driverra gaizki funtzionatzen badu.
Grub-aren menua edo bera ikusteko denbora edo modua alda daiteke bere konfigurazio fitxategia editatuz baina errazagoa da konfigurazio-aplikazio baten bidez egitea. Horretarako erabil dezakegu Grub Customizer.
Goiko irudian agertzen den fitxan posibilitate nagusiak dira:
Bigarren fitxan -ezarpen orokorrak- ematen digu hainbat aukera, haien artean zenbat segundo erakutsi behar duen menua aukera egin ezean lehenetsitako sistema abia dadin.
Azkenik hirugarren fitxak itxura aldatzeko parada ematen du. Estetika kontuak aparte fitxa honetan alda dezakegu Grub-aren pantailaren bereizmena jatorrizkoa (640x480) gure txartel grafikoak onartzen ez badu. Kasu honetan abiatzean pantaila beltza eta laukizuzen urdin batean Out of Range ikusiko dugu; egin behar duguna da bereizmen handiago bat jarri, hala nola 800x600.
Zure Grubaren ezarpenak aldatu nahi badituzu hona duzu PPA bidez instalatzeko modua Ubuntun edo Debianen oinarritutako beste distribuzioetan: terminala ireki eta hurrenez hurren hiru sententzia hauek itsatsi eta exekuta ezazu:
sudo add-apt-repository ppa:danielrichter2007/grub-customizer
sudo apt-get update
sudo apt-get install grub-customizer
Beste distribuzioetarako erabil lotura hau.
OHARRAK

- aldatzea lehenetsitako sistema, alegia ez badugu ezer aldatzen zein sistemak arrankatuko du. Nik ez daukat Windows instalatuta eta horregatik ez da ageri menuan baina baneuka eta lehenetsi nahi izango banu gora eraman beharko nuke tresna barrako geziaz baliatuz;
- beste erabilpen bat da ezabatzea zerrendatik kernel zaharrak menua txikitzeko eta, batez ere, Windowsa errestauratzeko aukera arriskutsua.
Bigarren fitxan -ezarpen orokorrak- ematen digu hainbat aukera, haien artean zenbat segundo erakutsi behar duen menua aukera egin ezean lehenetsitako sistema abia dadin.
Azkenik hirugarren fitxak itxura aldatzeko parada ematen du. Estetika kontuak aparte fitxa honetan alda dezakegu Grub-aren pantailaren bereizmena jatorrizkoa (640x480) gure txartel grafikoak onartzen ez badu. Kasu honetan abiatzean pantaila beltza eta laukizuzen urdin batean Out of Range ikusiko dugu; egin behar duguna da bereizmen handiago bat jarri, hala nola 800x600.
Zure Grubaren ezarpenak aldatu nahi badituzu hona duzu PPA bidez instalatzeko modua Ubuntun edo Debianen oinarritutako beste distribuzioetan: terminala ireki eta hurrenez hurren hiru sententzia hauek itsatsi eta exekuta ezazu:
sudo add-apt-repository ppa:danielrichter2007/grub-customizer
sudo apt-get update
sudo apt-get install grub-customizer
Beste distribuzioetarako erabil lotura hau.
OHARRAK
- Kontu handiz erabili beharreko aplikazioa da.
- Luberri 20an, ez galdetu zergatik, Grub-Customizer agertzen da erabiltzaile arrunten menuan baina ez administratzailearenean. Beraz, erabiltzeko terminala ireki eta: sudo grub-customizer exekutatu.
2012/09/03
Linux instalazioak eta Juniper EAEko ikastetxe publikoetan
EAEko ikastetxe publikoetan interneteko konexioak Juniper zerbitzari batetik pasatzen dira eta Linuxen "portal cautivo" delako konexioa egitera behartzen du.
Zure ikastetxean Linux gutxi erabiltzen baduzue eta "portal cautivo" kendu ez baduzue kontuan izan behar duzu konexio horrek Linuxen instalazioak blokeatzen dituela. Instalazioa saiatzen da konexioa gauzatzen baina "portal cautivo"a agertzeko nabigatzailerik ez dago eta instalazioak ez du aurrera egiten.
Zein da soluzioa?
Ekipo batean Linuxa instalatu nahi baduzu interneteko konexioa kendu behar diozu instalazioa burutu arte. Kentzen ahal da paneletik -irudian ikusten den bezala- edo kablea fisikoki konexiotik aterata. Portatilen kasuan wifia ere ez dugu konektatu behar harik eta instalazioa bukatu arte.

2012/09/02
Right Inbox: Gmail-en posta-bidalketa programatu edota jarraitu
Gmail-en posta mezu bat unean bidali beharrean programa dezakezu beranduago edo nahi duzun egun eta orduan bidaltzeko. Bestetik gehigarri honek aukera ematen dizu bidalitako mezu baten jarraipena egiteko eta jasotzaileak irekitzen badu mezu bat jasoko duzu.
Behin mezu baten bidalketa programatuta Zirriborroen karpetan kokatzen da eta bidali baino lehen damutzen bazara aski duzu karpeta horretatik ezabatzea.
Bestetik aukera ematen du ere mezu bat bidali eta jasotzaileak irekitzen badu horren berri ematen dizu -jasotzailea ohartu gabe-. Horretarako goiko irudiko menuan agertzen den Track laukitxoa aktibatu behar duzu.
Gehigarri hau Firefox, Chromium, Chrome eta Safari nabigatzaileetan dabil.
Doako instalazioak hilabetean 10 mezu programatzeko edo jarraitzeko aukera ematen du, gehiago behar izanez gero ordainpeko bertsioa instala dezakezu.
Informazio gehiago eta instalazioa hemen.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)