Canonicalek sarean jarri du Ubuntu 12.04 Precise Pangolin bertsioaren lehenego berargitalpena, hau da
12.04.1.
Ubuntu 12.04
LTS (Long Term Suport) bertsioa da, alegia mantenu luzeko bertsioa, bost urteko mantenua hain zuzen.
Berrargitalpen honetan Linuxen azken kernela (3.2.0-29), sisteman hainbat huts zuzenduta eta aplikazioen bertsio berriak daude.
Gaineko grafikoan ikusten denez pasa den astean sareratu dute lehenengo berargitalpena eta sei hilabetero berargitalpen berria izango dugu 2014ko otsailararte. Hortik aurrera 2017arte errepositorioak eguneratuko dira.
Bertsio zaharra baduzu eta Precisera pasatzea pentsatzen ari bazinen une egokia da hau zeren berrargitalpen hau hasierako bertsioa baino seguruago eta egonkorragoa izan behar duelako eta, orain instalatzen baduzu, sistemaren eguneratzea ekidin dezakezu.
Lanean edo lagunentzako instalazioak egiten badituzu 12.04.1 deskargatu eta bota zakarrontzira 12.04ren CDa.
Windows edo Mac erabiltzen badituzu eta sistema libre bat probatu nahi baduzu hau da une egokia bertsio heldu eta mantenu luzeko bat instalatzeko
Desktop bertsioa eta Server bertsioa daude. Lehenengoa da egokiena ordenagailu arruntetarako: torre, eramangarria, netbooka. Desktop bertsioa bi modalitate ditu 32 eta 64 bitekoa. Zure ordenagailua 64 biteko prozesadorea badu, hau da berri samarra ba da 64koa deskargatu; zaharra bada edo zalantza baduzu 32koa. Nik lehenengo aldiz instalatu dut 64koa eta ondo dabil, hori bai, errendimenduan aurrerapen handirik ez dut nabaritu.
Hau da Desktop bertsioak
deskargatzeko tokia.
Beste aldetik nire Nvidia txartelan azelerazio grafikoa lortzeko hornitzailearen kontrolatzailea instalatu behar izan dut, eta ez Ubuntuk gomendatzen duena baizik eta
acelerated graphics driver post-release updates bertsioa. Unityren ordez Gnomeren ikuspegi klasikoa instalatu dut:
sudo apt-get install gnome-panel