Badakit, badakit aspaldian oso tematua nagoela GPS ibilbideak sortzen. Orain arte azaldu dut nola egin Viking, Google Earth eta Google Maps. Kontua da jakin berri dudala Wikiloc ibilbideak igo eta bilatzeko web orria orain aukera ematen duela argazkiaren gainean ibilbideak eskuz sortzeko. Komentatuko dut nola egin daiteke eta honekin itxiko dut serie hau.
Tira, eskuz ibilbidea sortzeko lehenik eta behin erregistratu behar dugu Wikiloc orrian oraindik ez da gaude alta emanak eta login egingo dugu. Kutxa urdin batean agertzen den "Igo zure ibilbidea>" klik egin eta hurrengo pantailan, oraindik euskaratu gabe, agertuko da "edo crea tu ruta manualmente>"; klika eta horrelako pantaila agertuko da:
Lau ikonoetatik ezkerrekoa klikatu eta has zaitezke ibilbidea markatzen. Banderatxo horiarekin marka dezakegu intereseko puntuak edo waypointak.
Bukatzean azpian agertzen den "Jarraitu"-n klika, informazio fitxa bete eta "Aldaketak gorde"ta amaitzen da prozesua. Hodeian gordeta geratzen da behar dugun une eta tokian berreskuratzeko prest.
2010/10/25
2010/10/24
nola instalatu QCAD letra-tipoekin Linuxen
QCAD bi dimensioko CAD editorea software biltegian dago eta errez instalatzen da baina testuak sartu ahal izateko letra-tipoak ere instalatu behar dira eta shared files izeneko pakete batean daude. Beste osagarriak baditu hala nola sinbolo elektrikoak eta goiburukoak.
2010/10/23
Nola sortu eta editatu GPSrako ibilbideak Google Earth eta Google Maps-en
Ibilbideak (trakc) eta puntuak (waypoint) GPSean sartzeko hainbat era dago: ibilbidea egin GPSa piztuta, internetetik jaitsita -Wikiloc-etik esate baterako-, editore aplikazio batez, hala nola Ozi eta Compe pribatiboak edo lehengo egunean komentatu nuen software libreko Viking besteak beste. Gaurkoan beste bi posibilitate aurkeztu nahi ditut, biak hala biak Google-ren eskutik: bata, offline, Google Earth eta bestea, online, Google Maps.
Google Earth-en bidez.
Instalatu behar baduzu hemendik jaits dezakezu. Linuxen instalatzeko laguntza hemen eta ibilbideak ondo ikusteko egin beharreko aldaketa hemen.
Ibilbideak sortu ahal izateko saio bat ireki behar dugu -eskuinean goian- eta horretarako Gmaileko kontua eduki behar dugu -ez badaukazu sor dezakezu orain-.
Behin saioa irekita ezkerraldeko panelean egin Nire mapak > Mapa berria sortu. Izena jarri ibilbideari eta publiko edo pribatua markatu.
Erabaki mapa edo satelite ikuspegia.
Ezkerreko panelean hiru ikono agertzen dira: mapa mugitu, puntua (waypoint) eta ibilbidea (track). Hirugarrena hauta eta hasi bidea marrazten klik eginez. Klikatuta mantentzen baduzu mapa mugi dezakezu.
Behin ibilbidea bukatuta GPSra pasatzeko gorde beharko duzu; horretarako klika tira urdineko "Google Earth-en ikusi" eta kml formatuan gordeko du.
Ibilbidea konbertitu
Metodo bat zein bestea erabili emaitza kml formatua duen fitxategia da. Gure GPSra kargatzeko egokitu beharko dugu formatua. Horretarako GPSVisualizer.com web orria erabil dezakegu: zein formatutik zein formatura zehaztu, fitxategia igo eta berak instant batean eskatutako formatuan bueltatuko digu.
Ebaluazioa
Pagoko aplikazioek dituzten tresna guztiak ez badute ere konplikaziorik gabeko paseo politak prestatzeko tresnak dira. Hutsak nabarmentzekotan pare bat: bietan falta dira altitude datuak, hala nola sestra barrak; GEko ikuspuntua etzana altueraren ideia bat izan dezakegu, baina ez fidagarria; eta bestetik nekez ikusiko dugu oinezko zidorrak harrian eta bide guztiak baso itxian. Abantaila pare bat aipatzearren hauek azpimarratuko nituzke: ez dugu mapak eskaneatu eta kalibratu beharrik eta zenbaitetan mapak berak baino informazio hobea ematen du sateliteko ikuspegiak. Bestetik Google Maps, web orria izanda, bidaian gaudelarik edozein ordenagailuan, deus instalatu gabe, ibilbideak erraz prestatzeko aukera ematen digu.
Google Earth-en bidez.
Instalatu behar baduzu hemendik jaits dezakezu. Linuxen instalatzeko laguntza hemen eta ibilbideak ondo ikusteko egin beharreko aldaketa hemen.
- Ibilbidea sortu: Ezkerreko panelaren erdiko atalean My Places-en eskuin klik egin eta klika ezazu erantzi (add) > bidea (path); irekiko den leihoan ibilbideari izena eman eta, erne!, ez ezazu leihoa itxi.
- Ibilbidea sartu editatzeko: Beste aukera bat da lehendik genuen ibilbide bat sartu eta editatzea. Sartzeko kml bihurtuko dugu -gero aipatuko dut nola- eta File > Open eginez kargatuko dugu; alboko panelean agertuko zaigu GE-en bidez egindakoekin batera. Hauek editatzeko gainean eskuin klik egin eta propiedadetan (properties) klikatu; bidea eta kontrol puntu gorriak ageriko dira.
- Puntuak aldatu: Ibilbidea egiteko, bere leihotxoa itxi gabe, kurtsorea jo-puntu karratuaren itxura duela, klik eginez puntuak sortuko ditugu. Punturen bat aldatzeko gainean klikatu eta herrestan eraman.
- Puntuak ezabatu: Egiten ari zarelarik azkenak desegiteko atzera tekla zanpa. Puntu baten aurrekoak ezabatzeko bertan klika eta gero atzera tekla zanpa.
- Puntu berriak: Ibilbide bat luzatzeko, alegia puntu gehiago jartzeko, muturrekoan klika, mugi pixkak eta klika hurrengo puntua.
- Ibilbidea gorde: Behin ibilbidea bukatuta, irekita utzi dugun ibilbidearen leihotxoan OK zanpatuko dugu eta erreferentzia azalduko da alboko My places atalean. Ibilbidea GE aplikazioan gordeta geratzen da eta haren kontrol koadroan klikatuta ezkutatu edo agerian jartzeko aukera izango dugu. Aplikaziotik kanpo gordetzeko alboko paneleko erreferentzian eskuin klik egin eta Save Place As... klika eta hauta ezazu gordetzeko tokia. Gordetzeko formatua kml da -nahi izanez gero kmz konprimitua-. Gero esango dizut nola bihurtu zure GPSaren formatura.
Ibilbideak sortu ahal izateko saio bat ireki behar dugu -eskuinean goian- eta horretarako Gmaileko kontua eduki behar dugu -ez badaukazu sor dezakezu orain-.
Behin saioa irekita ezkerraldeko panelean egin Nire mapak > Mapa berria sortu. Izena jarri ibilbideari eta publiko edo pribatua markatu.
Erabaki mapa edo satelite ikuspegia.
Ezkerreko panelean hiru ikono agertzen dira: mapa mugitu, puntua (waypoint) eta ibilbidea (track). Hirugarrena hauta eta hasi bidea marrazten klik eginez. Klikatuta mantentzen baduzu mapa mugi dezakezu.
From Luberri |
Behin ibilbidea bukatuta GPSra pasatzeko gorde beharko duzu; horretarako klika tira urdineko "Google Earth-en ikusi" eta kml formatuan gordeko du.
Ibilbidea konbertitu
Metodo bat zein bestea erabili emaitza kml formatua duen fitxategia da. Gure GPSra kargatzeko egokitu beharko dugu formatua. Horretarako GPSVisualizer.com web orria erabil dezakegu: zein formatutik zein formatura zehaztu, fitxategia igo eta berak instant batean eskatutako formatuan bueltatuko digu.
Ebaluazioa
Pagoko aplikazioek dituzten tresna guztiak ez badute ere konplikaziorik gabeko paseo politak prestatzeko tresnak dira. Hutsak nabarmentzekotan pare bat: bietan falta dira altitude datuak, hala nola sestra barrak; GEko ikuspuntua etzana altueraren ideia bat izan dezakegu, baina ez fidagarria; eta bestetik nekez ikusiko dugu oinezko zidorrak harrian eta bide guztiak baso itxian. Abantaila pare bat aipatzearren hauek azpimarratuko nituzke: ez dugu mapak eskaneatu eta kalibratu beharrik eta zenbaitetan mapak berak baino informazio hobea ematen du sateliteko ikuspegiak. Bestetik Google Maps, web orria izanda, bidaian gaudelarik edozein ordenagailuan, deus instalatu gabe, ibilbideak erraz prestatzeko aukera ematen digu.
2010/10/18
Ubuntu Unity ukimen-pantailetan
Ubuntu Unity netbookentzako 10.10 bertsioak duen interfaze berria da. Bertsio hau diseinatuta dago pantaila txikiei etekin handia ateratzeko. Atentzioa deitu dit ukimen pantailetan ibiltzeko aukera sartu dutela: Utouch. Aurrerapauso garrantzitsua kontuan izanda Ipad-en antzeko tabletak orain perretxikoak ateratzen diren moduan agertuko direla. Canonicalen blogean agertzen den bideo-aurkezpena duzu hau:
2010/10/17
Viking: GPS ibilbideak OpenStreetMap-en gainean ikusi eta editatu.
Aurreko mezuan ikusi dugu nola ikusi GPSeko ibilbideak Google Earthen argazkien gainean; oraingoan aztertuko dugu nola ikusi OpenStreetMap-en maparen gainean.
Lehenik eta behin Viking aplikazioa instalatuko dugu.
Ubuntun software-zentrotik instala dezakegu edo, azken bertsioa eduki nahi baduzu, terminalean hau exekutatu:
sudo add-apt-repository ppa:rw-norris/viking
sudo apt-get update
sudo apt-get install viking
Instalatu ondoren Aplikazioak > Zientzia atalean agertuko da.
Windowserako instalazio-fitxategia jaitsi eta exekutatu.
Arrasto edo tracka ireki (gpx formatua soilik onartzen du) eta ondoren mapa kargatzeko egingo dugu: Geruzak > Map geruza berria > OpenStreetMap (Cicle) -aukeren artean omen dabilen bakarra- eta markatuko dugu 'Autodeskargatu mapak' jaitsitako mapak disko gogorrean gordetzeko eta horrela azkarrago funtzionatzeko.
Kontuan izan behar dugu geruzen (layer) bidez funtzionatzen duela eta arrastoena (track) maparen azpian geratzen bada ez da ikusten eta geruza hori igo beharko dugu ikusi ahal izateko.

Viking aplikazioaren leiho-atzipena |
OpenStreetMap-en mapak internetetik jaisten dira automatikoki eta oso zehatzak eta garbiak dira. Sestra-kurbak hamar metroka Txindokiko gailurraren azpiko irudian ikus daitekeenez.
Txindokiren tontorra OpenStreetMap-en |
Ibilbideen gora-beherak edo perfila ikusteko bi aukera daude: koordenada ardatzetan ikusteko arrasto edo ibilbidearen propietatetan 'Altuera-distantzia' fitxa klikatuko dugu;
Leitzaran inguruko mendi bizikletarako ibilbide baten profila |
bestetik mapan bertan perfila ikusteko ibilbidearen geruzan eskuin klik egin Propietateak > Arrastoak eta bertan Draw Elevation aktibatuko dugu. Beheko irudian ikus daiteke ibilbide bat perfila agerian duela.
Bitigarra mendiaren inguruko ibilbide baten profila |
Tresna barran dugu lanabesetan nagusienak: mapa mugitzeko tresna, zooma, erregela distantziak eta graduak neurtzeko, eta ibilbide (track) eta bide-puntu (waypoint) berriak markatu edo kargatutakoak aldatzeko tresnak.
Ibilbide edo puntu berriak sortzen baditugu berauek gordetzeko panelean eskuin klik egingo dugu eta 'Esportatu geruza' eginda gorde ahal izango dugu, besteak beste, gpx formatuan. Ibilbide berrien kasuan aukera interesgarria da maparen zonaren sateliteko argazkia ikustea, horretarako Tresnak > Web-tresnak > Google egingo dugu.
Viking-en eskuliburua euskaraz: https://sites.google.com/view/viking-euskaraz/
2010/10/10
10/10/10 Maverick Meerkat
Gaur, 10/10/10, Ubunturen 10.10 Maverick Meerkat edo Surikata Matxinoa bertsio berria eskuragarri dago. Ubuntuz gain bere aldaerak ere bai: Kubuntu,
Lubuntu, Edubuntu eta Xubuntu besteak beste.
Hona dakartzan hainbat berrikuntza:
- Instalazio prozesu sinplifikatua eta azkarragoa.
- Lehenetsitako itxuretan, Ambience eta Radiance gaietan, ikuspen hobekuntzak. Atzeko plano berria.
- GOME 2.32
- Irudiak ikusteko eta edizio txikietarako Shotwell F-Spoten ordez. Gthumb edo Gwenview gero instala daitezke. Edizio handiagoetarako Gimp ondoren instalatu beharko dugu ere.
- Letra mota berria.
- Software biltegia berritu dute eta Synaptic kanpoan utzi.
- Soinua kontrolatzeko appletak informazio gehiago emango du.
- OpenCL azelerazio grafikoa -momentuz Nvidiako txarteletan-.
- Btrfs fitxategi sistemarako soportea.
GNU/Linuxen hasteko distribuzio egokia da Ubuntu. Frogatzeko iso fitxategia jaitsi, horrekin CD bat sortu, ekipoa berrabiarazi eta Ubuntu diskotik jarriko da martxan deus ere aldatu gabe; froga ezazu -internet, pantaila, inprimagailua... , eta ondo baderitzozu instala ezazu Windowsekin batera edo bera bakarrik -aldez aurretik, informazioaren babeskopia egina, noski-.
Dagoeneko erabiltzailea bazara eguneraketen bidez bertsio-berritu dezakezu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)