Lehenik eta behin Viking aplikazioa instalatuko dugu.
Ubuntun software-zentrotik instala dezakegu edo, azken bertsioa eduki nahi baduzu, terminalean hau exekutatu:
sudo add-apt-repository ppa:rw-norris/viking
sudo apt-get update
sudo apt-get install viking
Instalatu ondoren Aplikazioak > Zientzia atalean agertuko da.
Windowserako instalazio-fitxategia jaitsi eta exekutatu.
Arrasto edo tracka ireki (gpx formatua soilik onartzen du) eta ondoren mapa kargatzeko egingo dugu: Geruzak > Map geruza berria > OpenStreetMap (Cicle) -aukeren artean omen dabilen bakarra- eta markatuko dugu 'Autodeskargatu mapak' jaitsitako mapak disko gogorrean gordetzeko eta horrela azkarrago funtzionatzeko.
Kontuan izan behar dugu geruzen (layer) bidez funtzionatzen duela eta arrastoena (track) maparen azpian geratzen bada ez da ikusten eta geruza hori igo beharko dugu ikusi ahal izateko.
Viking aplikazioaren leiho-atzipena |
OpenStreetMap-en mapak internetetik jaisten dira automatikoki eta oso zehatzak eta garbiak dira. Sestra-kurbak hamar metroka Txindokiko gailurraren azpiko irudian ikus daitekeenez.
Txindokiren tontorra OpenStreetMap-en |
Ibilbideen gora-beherak edo perfila ikusteko bi aukera daude: koordenada ardatzetan ikusteko arrasto edo ibilbidearen propietatetan 'Altuera-distantzia' fitxa klikatuko dugu;
Leitzaran inguruko mendi bizikletarako ibilbide baten profila |
bestetik mapan bertan perfila ikusteko ibilbidearen geruzan eskuin klik egin Propietateak > Arrastoak eta bertan Draw Elevation aktibatuko dugu. Beheko irudian ikus daiteke ibilbide bat perfila agerian duela.
Bitigarra mendiaren inguruko ibilbide baten profila |
Tresna barran dugu lanabesetan nagusienak: mapa mugitzeko tresna, zooma, erregela distantziak eta graduak neurtzeko, eta ibilbide (track) eta bide-puntu (waypoint) berriak markatu edo kargatutakoak aldatzeko tresnak.
Ibilbide edo puntu berriak sortzen baditugu berauek gordetzeko panelean eskuin klik egingo dugu eta 'Esportatu geruza' eginda gorde ahal izango dugu, besteak beste, gpx formatuan. Ibilbide berrien kasuan aukera interesgarria da maparen zonaren sateliteko argazkia ikustea, horretarako Tresnak > Web-tresnak > Google egingo dugu.
Viking-en eskuliburua euskaraz: https://sites.google.com/view/viking-euskaraz/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina