2016/05/01

Arazoa: Linux berrinstalatu /home mantenduta eta erabiltzaileek ezin dute sartu (konpondua)

Egun hauetan jendea Ubuntu 16.04ra pasatzen ari dela batzuetan honako hau pasatzen dela: ekipoan hainbat erabiltzaile izanda Linux berrinstalatu  /home partizioa mantenduta (mezu honetan deskribatzen den moduan) ekipoaren administratzailea arazorik gabe sartzen da baina lehengo erabiltzaileak berriro ere sortu eta horietako batzuk ezin dira sartu sisteman.


Ikus dezagun nola konpondu. Badirudi arazoa erabiltzaileen UID edo identifikazioarekin lotuta dagoela, erabiltzailearen UID berria eta zaharra ez datozela bat.

Konpontzeko erabiltzaileen karpetei gogorarazi behar diegu zein den bere jabea. Erabiltzaileen karpetak gordetzen duen /home karpetara joan:

cd /home

eta bertan, huts egiten duten erabiltzaileentzat hau egingo dugu:

sudo chown -R erabiltzaile-izena erabiltzaile-izena


---------------------------------------------------

Ikastetxe, elkarte, enpresan gertatzen bazaizu eta erabiltzaile kopuru handia baduzu karpeta pertsonalak dauden direktoriora joan eta testu hau duen scripta exekutatu:

#!/bin/bash
if [ $UID != 0 ]
then
    clear
    echo ""
    echo ""
    echo "Script hau administratzaile moduan exekutatu behar da"
    echo ""
    echo "Scripta gelditua."
    sleep 5
    exit 1
fi
cd /home
clear
echo ""
echo ""
echo ""
echo "Script honek /home karpetako UIDak eguneratzen ditu."
echo ""
echo ""
echo "Script hau exekutatu behar da behin sistema eragilea eguneratu baduzu /home mantentzen eta lehengo erabiltzaileak ezin badute sartu."
echo
echo ""
echo ""
echo "Arazoa sortzen da sistema berriak UID berriak esleitzen dituelako"
echo "baina karpetek UID zaharra mantentzen dute."
echo ""
echo ""
echo ""
echo ""
echo "Scripta exekutatzeko idatzi \"bai\" eta sakatu ENTER."
echo "Exekuzio uzteko sakatu ENTER."
echo -n "Scripta exekutatu nahi duzu?: "
read RUN
if [ -z $RUN ] || [ $RUN != bai ]
then
    clear
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo "Administratzaileak eskatuta exekuzioa bertan behera gelditu da"
    sleep 3
    exit 1
else
    for i in `ls`;do if [ -d $i ];then chown -R $i:$i $i;fi;done
    clear
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo "Karpeten jabetzak egokitu dira."
    echo ""
    echo ""
    echo ""
    echo "Egiazta ezazu lehengo erabiltzaileak sisteman sar daitezkeela."
    sleep 3
fi


Horretarako scriptaren testua kopiatu, testu editorean itsatsi eta gorde izen honekin home_konpondu.sh. Fitxategi honen propietateetan exekutatzeko baimena eman.
Karpeta pertsonalak dauden direktoriora joan eta exekutatu scripta:

sudo sh home_konpondu.sh

Orain irten zure saiotik eta probatu beste erabiltzaileekin sartzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina