2011/08/24

Linux: nola sortu eta erabili ssh zerbitzari bat



SSH (Secure Shell) Linuxpeko ekipoen artean informazioa bidaltzeko protokolo eta programa da.

Ni hasi naiz erabiltzen etxeko mahaigaineko ekipoko karpetak eta fitxategiak netbook edo portatil txikiarekin erabili ahal izateko bai etxean -mahaigainekoa beste norbait erabiltzen ari denean- bai etxetik kanpo(1). Bi ekipoak Linuxean.

Nola jarri martxan zerbitzaria eta nola eskuratu fitxategiak bezero-ekipotik.

Disko gogorra partekatu behar duen ekipoan, zerbitzarian alegia, openssh-server programa instalatu behar da, Ubunturen kasuan software-biltegian dago. Demonio bat da, hau da ekipoa piztu eta erabiltzaile guztietan martxan jartzen da guk ezer sumatu gabe.

Zerbitzariko karpetak bezerotik -nire kasuan netbooketik- ikusi ahal izateko bi modu daude, gutxienez:

Ubuntu klasikoan egin Lekuak > Konektatu zerbitzariarekin: zerbitzu motan SSH aukeratu, zerbitzaria atalean zerbitzariko IPa eta zerbitzariko zure erabiltzaile-izena eta pasahitza. Zerbitzariko IPa jakiteko terminalean ifconfig komandoa exekutatu eta bigarren lerroan inet addr: ondoan azalduko zaizu. Kontuan izan ISP edo interneteko hornitzaile gehienek emanten duten IPak behin behinekoak direla, beraz, noizean behin ekipoaren IPa aldatzen da.


Beste era Linux guztietarako balio du -Unityn esate baterako Konektatu zerbitzariarekin aukera ez dago-. Fitxategien arakatzailean sartu -Nautilus, Dolphin edo dena den- eta fitxategiaren helbidean -Nautilusen editatu ahal izateko Ctrl+L egin behar da- idatzi:  sftp://125.4.201.128 (nik jarritako IParen ordez zure zerbitzarikoa jarri);





lehenengo aldia ezin duela kontaktatu esaten du baina zuk aurrera segitzeko eta zerbitzarian duzun erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko dizu, arakatzailean laster-marka bat sortuko du -paneleko Lekuak ataletik eskuragarri- eta mahaigainean saiorako abiarazle bat sortuko du.

Lekuak atalean zerbitzarirako laster-marka -finkoa- eta mahaigainean behin behineko abiarazlea.

Kito. Urrats gutxi batzuekin muntatu dugu zerbitzari bat etxean.

Oharrak:
(1) Etxeko ekipoek gehienetan ez du  IP finkoa flotantea edo behin behineko baizik, eta hauek tarteka aldatzen dira; beraz, ibiltzen zen konexioak huts egiten badu begiratu behar dugu ia IPa aldatu dioten. Etxetik kanpo hori Urruneko Mahaiganaren Ikustailea aplikazioarekin egin beharko genuke, aldez aurretik etxekoa horretarako konfiguratua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina