2015/09/27

LibreOffice 5 Ubuntun: berritasunak eta instalazioa.

Abuztutik dago eskuragarri LibreOffice 5 baina ez dut horren berririk eman zeren eta bazituen akats batzuk baina kaleratu berri den 5.02.2 bertsioarekin akats horiek konponduta erabiltzeko prest dago LibreOffice berria.


Berritasun nabarmenenak hauek dira:

  • Eskuineko alboko barra erabiltzen ari zaren estiloaren propietateak erakusten ditu.
  • Txertatutako irudiak testu prozesadorean bertan moztu daitezke irudian eskuin
  • klik eginda agertzen den laster-menuan "Crop Image"
  • Tauletan errenkada eta zutabeen txertaketa egin daiteke uneko errenkada edo zutabearen aurrean edo ondorenean menu-lasterretik.
  • Tresna-barretan hobekuntzak egin dira. 
  • Calc-en datu barretan kolore solidoa erabili daiteke.
  • Impress-en interfazea aldatu dute diapositibak espazio gehiago izateko.
  • M Office-ren konpatibilitatean hobekuntzak.
Berritasun gehiago eta azalpen osoagoak LO5 release-notes-en

Ez dira aldaketa handiak eta nire ustez aplikazioaren abioa moteldu da pixka bat.

Animatzen bazara instalatzen honela egin dezakezu Linuxeko Debian, Ubuntu, Mint-en PPA bidez: terminalean honako aginduak hurrenez hurren itsatsi eta exekuta itzazu

sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
sudo apt-get update
sudo apt-get install libreoffice



2015/09/16

Moodle: nola deskargatu ikastaro bat irakasle rolean

Mezu honetan deskribatuko dut nola deskargatu dezake irakasle batek bere ikastaro baten segurtasun kopia.

Lehenik eta behin babeskopia egingo dugu Ikastaroaren kudeaketa > Segurtasun kopia.
Kontuan izan:
1- Irakasle bezala erabiltzaileen datuak eta bere fitxategien kopia ezin duzu egin.
2- Bai pantaila honetan bai hurrengoetan erabaki dezakegu zeintzuk elementu sartu behar diren babeskopian.



Babeskopia egiten dugunean Moodle-en zerbitzarian bertan geratzen da. Egindako segurtasun kopia deskargatzeko egingo dugu Ikastaroaren kudeaketa > Berreskuratu


Asmoa ez da, berez, ikastaroa berreskuratzea baina bertan agertzen da Erabiltzaileen segurtasun-kopietarako eremu pribatua eta, bertan, egindako babeskopia. Berau deskargatzeko Jaitsi egingo dugu eta mbz konpresio formatuan deskargatuko da.

Deskarga hori gorde dezakegu babeskopia moduan edo eramaten ahal diogu, USB memoria batean edo DVD batean, hurrengo ikastetxeko Moodle kudeatzaileari ikastetxe berrian berreskura dezan*. Fitxategi horren bidez ere gure ikastaroa parteka dezakegu beste irakasleekin web edo blog batetik.

*Kontuan izan Moodle 1eko babeskopiak Moodle 2n berreskura daitezkela baina ez alderantziz.

2015/09/04

Nola erabili Hot Potatoes Ubuntu eta beste Linuxetan

Hot Potatoes, ariketak egiteko editorea, zaharra eta zatarra geratu da baina jarraitzaile fidelak ditu oraindik.

Ikus dezagun nola erabili daitekeen Linuxen. Ez du Linuxerako bertsioa baina Java bertsioa nahiko ongi dabil. Winerako bertsioa ere badu baina Wine instalatuta ez baduzu ez du merezi.

Deskargatu dezakegu Hot Potatoes-en deskarga orritik: Download Java Hot Potatoes. Ondoren deskonprimitu. Nik Java aplikazioetarako karpeta bat dut.

Joan karpeta honetara:
javahotpot/JavaHotPotatoes6.app/Contents/Resources/Java
eta hotpot6.jar fitxategiari exekutatzeko baimena eman (eskuin klik > Propietateak > Baimenak > eta markatu Baimendu fitxategia programa bezala exekutatzea.

Delako karpeta horretan barruan eskuin klik egin eta klika Ireki terminalean.
Ireki berri den terminalean itsati
java -jar hotpot6.jar
eta prest erabiltzeko nahi duzun patatan klikatuta: JCloze testuaren zuloak eztalatzeko, JQuiz galdetegia, JCross letra sopa...


Kasu honetan JClozeren bidez hutsuneak betetzeko ariketa:

Behin ariketa bukatuta gorde jcl formatuarekin. Eta Moddle ikastaro batean txertatu nahi baduzu ikastaroan egin Gehitu baliabidea edo jarduera eta jardueren artean hautatu HotPot, igo jcl formatudun fitxategia eta gorde. Kito.




Horrela ikusiko da:


2015/08/25

Gai iluna Thunderbird posta bezeroarentzat

Pantaila ilunen zalea bazara sistemari gai iluna jartzen ahal diozu (Ubunturi Ambiance-dark esate baterako), Firefoxi ere bai (Glass-black edo antzekoa) eta Thunderbird posta bezeroarentzat TTDeepDark oso egokia da. Honelako itxura ematen dio aplikazioari:

eta hau Lightning egutegiari:

gaia probatu nahi baduzu instala dezakezu hemendik. Probatu ondoren ez baduzu gogoko, kentzeko joan Thunderbirden menura > Gehigarriak > Itxura eta kendu.

2015/08/18

Ubuntu: nola kendu Oracle Java eta instalatu Open Java



Lehenik eta behin jakiteko zein Java duzun terminalean exekutatu
java -version




Oracle-Java baduzu eta Java librea probatu nahi baduzu aurrena desinstalatu Oracle-Java honela:
sudo apt-get purge oracle-java7-installer
java8 baduzu 7aren ordez 8 jarri.


Ondoren Open Java instalatzeko egin hiru instalazio hauek:
sudo apt-get install default-jre
sudo apt-get install default-jdk

sudo apt-get install icedtea-plugin


Javaren funtzionamendua probatu dezakezu web bidezko Geogebra, Ximd edo Manuel Sadaren matematikako appletekin.