2014/03/25

Irudi multzoen berrizendatzea Gthumb-en bidez

Gthumb irudi ikustaile eta editoreak fitxategi multzoak berrizendatzeko sistema aldatu du eta sistema berria oso interesgarria eta intuitiboa da.

Lehenik eta behin karpetako argazkiak ordenatuko ditugu, normalean ateratako unearen arabera.


Ondoren karpetako argazki guztiak hautatu eta menu nagusian Edizioa > Berrizendatu eta hortik aurrera morroia erabiliko dugu beheko bideoan ikus daitekeenez -soinurik gabe-:


Erabili daitezkeen parametroak honako hauek dira: testua, fitxategiaren atributuak (eta hor, beheko irudian ikusten den bezala, hainbat aldagai), digitalizazio data eta ordua, modifikazio data eta ordua, zenbakitzailea eta jatorrizkoaren luzapena.


2014/03/23

Thunderbird gehigarriak: hainbat gehigarri interesgarri

Hona hemen Mozilla etxeko posta-bezeroaren zenbait gehigarri edo hedapen interesgarri:

Kontaktuak sinkronizatzeko gehigarriak:
Bi sinkronizatzaile probatu ditut eta ondo funtzionatzen dute. Biek ala biek sinkronizatzen dute hodeirekin eta, haren bidez, sinkronizatzen dira ordenagailu desberdinetako Thunderbird aplikazioak.

  • Gmail-erako egun martxan dagoen interesgarriena dirudi GContactSync (ez dabil 78 bertsioan).
  • Gainerako kontuetarako CARdav sistemaren bidez (Owncloud, Nextcloud, iCloud...) eta Exchange ActiveSync sistemaren bidez Outlook kontuak  TBsync.   CALdav sistemaren bidez egutegiak ere sinkronizatzen ditu.


Egutegi-agenda eta bera hainbat ekipotan sinkronizatzeko proposamena: lehenik eta behin egutegia bera:

Lightning (78.an integratuta dago, ez da gehigarria) du izena eta hainbat egutegi eduki dezakezu lokalean zein sarean eta sarean partekatuta dauden egutegiak zurearekin batera ikusi. Hilabete, aste zein egun ikuspegiak ditu.

Instalatzeko  Gehigarriak > Eskuratu gehigarriak  edo  deskargatu,  gorde xpi fitxategia eta  Gehigarriak > Kudeatu zure gehigarriak eta engranajearen ikurraren ondoko gezitxoa klikatu eta "Instalatu gehigarria fitxategitik" sakatu eta adierazi non dagoen deskargatu duzun fitxategia.

Lignight-eko egutegiak ordenagailuan gorde beharrean sinkronizatuta edukitzekok interesatzen zaigu sareko egutegiak erabiltzea eta horretarako
hauetako gehigarri bat instalatuko dugu:

Bestelakoak
Identity Chooser mezuak idaztean egiten den ohiko errore bat konpontzen du. Thunderbird erabiltzearen arrazoi nagusietako bat hainbat kontu gestionatzea da. Mezuak idaztean sarritan behar ez genuen kontutik bidaltzen dugu mezua. Hori gerta ez dadin gehigarri honek mezua idazteko klikatzen dugunean behartzen gaitu bidaliko duen kontua hautatzen.
Instalatzeko Tresnak > Gehigarriak > Eskuratu gehigarriak eta Identity Chooser bilatu; bestela hemendik deskargatu eta instalatu. (78. bertsioan ez dabil, haren ordez kontuak bereizteko Border Colors D gehigarria erabili daiteke)



Elkarte edo enpresa batean lan egiten baduzu eta zure mezu gehienak BCC moduan bidali behar baduzu, alegia kopia ezkutu moduan Blend Carbon Copy agian interesatuko zaizu modu hori lehenesteko aukera ematen duen gehigarria: Use Bcc Instead. Instalatu ondoren ezarpenetan lehenetsi behar da BCC modua:


2014/03/19

Nola desaktibatu Firefoxen PDF ikustailea

Firefox nabigatzaileak duela gutxi PDF dokumentuen ikustailea jarri du eta, egia esateko, oraindik ez dabil bat ere fin. Batetik dokumentu osoa deskargatu beharrean zatika deskargatzen du, dokumentuan aurrera egin ahala, eta horrek dokumentuaren ikustea moteltzen du. Bestetik Firefoxen PDF ikustaileak ez du bat ere ongi inprimatzen.

Nirekin bat bazatoz eta Firefoxen PDF ikustailea desgaitu nahi baduzu menuan egin Edizioa > Hobespenak > Aplikazioak. Zerrendan bilatu PDFak eta  Aurrikusi Firefox(e)n esaten duen tokian Dokumentu ikustailea erabili (lehenetsia) jarri. Hartara lehenetsita duzun PDF ikustaileak irekiko ditu deskargatutako PDF dokumentuak.


Smart ez dabil Ubuntu 12.04 eguneratu ondoren (konpondua)

Hainbat eskoletan erabiltzen den Smart arbel digitala Ubuntu 12.04 eguneratu ondoren ez dabil. Hori gerta daiteke baldin eta eguneratzean kernela ere eguneratzen bada.

Hori saihesteko bi era daude: lehena eguneratzeak ez egitea; bigarrena eguneratzea  eguneratzeen gestorearekin egin beharrean "sudo apt-get update"- "sudo apt-get upgrade" eginez. Baina dagoeneko berandu bada eta zure arbelak interaktibitatea galdu badu egin behar dena da nwfermi paketea berriz instalatzea.

Horretarako
1- Software-zentrora joan, nwfermi bilatu eta desinstalatu.
2- https://launchpad.net/nwfermi/trunk/0.6.5/+download/nwfermi-0.6.5.0_i386.deb orritik nwfermi-0.6.5.0_i386.deb fitxategia deskargatu karpetara nagusira eta terminalean honako hau itsatsi:
sudo dpkg -i nwfermi-0.6.5.0_i386.deb

3- Berrabiarazi eta oraindik ez badabil xf86-input-nextwindow desinstalatu beharko duzu (berarekin bateara nwfermi ere desinstalatzen da),
sudo apt-get purge xf86-input-nextwindow

eta berria instalatzeko jokatu behar duzu Wiki Linkat deskribatzen den bezala: Smarten softwarea orrian dagoen estekatik deskargatu, deskonprimitu eta, Smart dagoeneko instalatuta baduzu, aski duzu  Installació dels drivers específics per a la pissarra SB480 atalean deskribatzen dena hitzez hitz aplikatu. Oso argi azalduta dago.



Smart instalatuta ez baduzu jarraibideak hasieratik aplikatu behar dira. 

Eskerrik asko Kataluniako Generalitateari eskaintzen duen laguntzagatik.
Gràcies a la Generalitat de Catalunya per l'ajuda que ofereix.

2014/03/18

Google Earth ez du zerbitzariarekin konektatzen (konpondua)

Google Earth 7.1.2 instalatu dut eta ez zuen informaziorik deskargatzen zerbitzaritik; ondorioz, globoa bai, mugak eta izenak ere ikusten ziren baina dena hondo beltzaren gainean.


Konponbidea foro batean topatu dut. Zuri gauza bera gertatzen bazaizu hona hemen konponbidea: menu nagusian Tools > Options eta 3D View fitxan desmarkatu Compress elementua eta OK.


OK egitean zerbitzaritik irudiak deskargatzen hasiko da eta argia egin zen (komodios).




Google Earth-en "HTTP invalid request" errorea Ubuntu 12.04-n

Ubuntu 12.04 gaineko Google Earth-ek bilaketa bat egitean "HTTP invalid request" mezua bueltatzen badizu kontua da Google Earthe-ek libcurl libreriaren bertsio zahar bat proposatzen duela.



Arazoa konpontzeko libreria hori berrizendatu behar da zeren eta zahakitua gelditu da eta sistemarena erabili behar du. Horretarako administrazio baimenak dituen erabiltzaile batez terminalean hau exekutatu:



Esaten badizu fitxategia ez duela topatzen (no such file or directory) proba ezazu beste lokalizazio honekin:



Honekin ere ez bada konpontzen beste aukera bat da Google Earth desintalatzea (Ubunturen software-zentrora joan, bilatu eta desintalatu) eta bertsio berriagoa deskargatu hemendik eta instalatu deskargatutako fitxategian klik bikoitza eginez.